“Eta ezingo balute egiaztatu faltsuak direla?”, Armando Llanos-ek Berrian

Armando Llanos (Gasteiz 1935) oso erreferentzia inportantea da Arabako arkeologian. Iruñan-Veleian ere zenbait kanpaina egina da. Berrian Jon Rejadok bi orrialdeko elkarrizketa egin dio. “Aztarnategiak nola suntsitzen ziren ikusi dugu, eta ezin izan dugu ezer egin” jarri diote izenburu; gauza interesgarriak esaten ditu Iruña-Veleiaz. Honetaz diharduen zatia dakargu:

Burdin eta Brontze aroetan zentratu ohi zara. Lan gehienak horretan egin dituzu. Zer eskaintzen du garai horrek?

Burdin Aroan hasi ziren lurralde antolaketa lantzen. Lurraldea egituratu zuten, nolabait. Erromatar garaiko hiri gehienen oinarrian garai horretako herriak daude: Iruñan [Tresponde, Araba] Burdin Aroko herria erromatarrena baino handiagoa da.[…]

Iruñako aztarnategia aipatu duzula, zer iruditzen zaizu bertan gertatutakoa?

Eliseo Gil Arabako Arkeologia Institutuan hasi zen. Harekin lan egin dugu, eta Iruñan bertan ere bi urtez lan egin genuen, elkarrekin. Hirugarrenean zerbait gertatu zen, eta ez gintuzten kontuan izan; aita hiltzeko ideia izan daiteke… Eta aldendu ginen.

Eta gertatutakoaz?

Grafitoak eta ostrakak argazkietan baino ez ditut ikusi; ez gintuzten kontuan hartu, ez onerako ezta txarrerako ere. Pertsonalki arraroa iruditzen zait hori guztia agertu izana: Erromako grafitoak, hieroglifikoak… Aztarnategi berean eta une berean agertzea zaila gertatzen zait. Edonola ere, onartezina da auzia horrenbeste urte argitu gabe eramatea. Eta ezingo balute egiaztatu faltsuak direla? Eliseo Gilek guztien aurka egin ahalko luke. Baina ez dute argituko; gaia geldirik utziko dute, desagertu arte.

Aztarnategian lanean jarraitzen dute, ordea?

Ez dut uste hor txukun jokatu dutenik. EHU epaile eta epaitu izatea aldi berean… Aztarnategia utzi behar zuen zegoen moduan, ukitu gabe, egoera lasaitzean itzultzeko. Deigarria da azken kongresuetan inork ez digula horri buruz galdetzen; denek uste dute faltsua dela.

PD: Ama Atan gaztelaniazko itzulpena eta zenbait komentario.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude