“Sardi e Baschi, un’antica origine comune”, Paolo Francalacci genetistaren artikulua

Paolo Francalacci Sassariko (Sardinia) Unibertsitateko irakaslea da eta Genetika Laborategiko zuzendaria. Curriculum eta obra zabaleko gizona. Ikerketa ugari egina da sardiniarren genomaz, eta euskaldunez egindakoak ere ezagutzen ditu.  Joan den irailean pil-pilean egon zen Atapuerca-ko zenbait norbanakoren ADNari buruzko notizia: jatorrizkoa, Elhuyar, Berria, El País. Ikerketen emaitzetan sardiniarren eta euskaldunen antz genetikoa azpimarratzen zen, eta bi herri hauek jatorri neolitikoa, eta beraz ekialdetarra, dutela ere esaten zen.

Aritzo3

Aspalditxotik nabil euskeraren eta paleosardinieraren balizko harremana aztertzen. Bidean ezagutu dut Paolo. Goikoa jakin zenean, euskal prentsarako artikulu bat eskatu nion. Ikusiko dugunez, ez dator bat goiko hipotesiekin. Euskal itzulpena eta jatorrizkoa ipintzen ditugu azpian.

Gazteleraz agertu da Naizen,  Garan eta Noticias de Navarran, eta euskeraz Sustatun, Zuzeun eta Berrian

***

Sardiniarrak eta euskaldunak, antzinako jatorri bera

Gizakiaren ADNan dagoen informazioak ez du bakarrik pertsona bat osatzeko beharrezkoa den proiektuaren berri ematen, bere historiaren aztarnak ere erakusten ditu, eta arbaso guztiak inplikatzen dituen prozesu baten emaitza da. Izan ere, pertsona guztiek partekatzen dute ADNaren % 99a, eta aldakuntzen ondorioa da bata bestearengandik desberdin egiten gaituen zatitxoa, mutazioak esaten zaien horiena, aurreko belaunaldietatik heredaturikoa.

Pertsona bakoitzak aitarengandik jasotzen ditu kromosoma erdiak eta amarengandik beste erdiak, eta, era berean, aitona-amona bakoitzarengandik datorkio laurdena, eta horrela hurrenez hurren. Urrats bakoitzean kromosomak nahastu egiten dira elkarren artean, eta gure genoma (kromosoma multzoa) aurreko belaunaldien ekarpenez osaturiko puzzlea da. Soilik 10 belaunaldi atzera jota, hots, 300 bat urte inguru, garai hartako gure aitona-amonen ADNaren milaren bat besterik ez daramagu guk. Gutariko bakoitza, beraz, milaka historia txikiren ondorioa da,eta lurralde geografiko jakin baten historia korapilatsua islatzen du, baldin eta gure arbaso gehienak lurralde horretan bizi izan badira.

Baina badira oso era ezberdinean jokatzen duten eta besteekin nahasten ez diren bi kromosoma. Bata, zelularen organulu batean kokatua dagoen harizpi zirkular txikia da, mitokondria, amak alabari heredatzen diona. Bestea, Y kromosoma da, gizonak daramana eta emakumeak ez duena. Kromosoma hau aitak semeari igarotzen dio, izaera kulturalekoaren antzera: abizena. Y kromosoma, beraz, ez da familiako osagai femeninoarekin nahasten eta aldatu gabe igarotzen da belaunaldiz belaunaldi, eta, analogiarekin jarraituz, bidean gertatzen diren mutazioak abizena idazterakoan gertatzen diren akatsak bezalakoak dira: abizena itxuraldatzen dute baina hala ere garbi ikusten da jatorrizkoarekin duen kidetasuna.

Abizenak gure aitaren lorratzari mende banaka batzuk soilik jarraitzen uzten digun bitartean, Y kromosomak ez du denbora mugarik. Horregatik, Y kromosoma oso aztertzaile ona da, oso egokia migrazioen historia eta herrien arteko harremanak kontatzeko, prehistoria urruneraino heltzen baita.

Europari dagokionez, badakigu lehen gizaki modernoak (Homo sapiens) duela 45.000 urte inguru heldu zirela, baina glaziazioaren azken aroan, duela 18.000 inguru, babesa hartu behar izan zutela bizitzeko klima egokia eta baliabide naturalak zeuden lekuetan. Bi babesleku inportanteenak Iberiar Penintsula eta Balkanak izan ziren. Duela 14.000 urte inguru izotzak urrundu zirenean, hutsik zegoen Europa erdialdea eta iparraldea bi babeslekuetako jendearekin birpopulatu zen. Gizakia ehizatik eta fruituak biltzetik bizi zen betidanik, baina aldakuntza ikaragarri bat abiatu zen duela 9.000 urte inguru, Neolitikoa deitzen zaion aroan, Ekialde Hurbiletik heldutako jendeak nekazaritza ekarri zuenean. Elikatzeko eraren aldaketak hazkunde demografiko azkarra eragin zuen.

Europa osoan nagusitu zen nekazaritzan oinarritutako ekonomia berria, batzuetan nekazari neolitikoek hartu zutelako jatorrizko ehiztarien bizilekua, beste batzuetan autoktonoak eta etorkinak nahastu egin zirelako, eta beste batzuetan aurretiko populazioaren akulturazioa gertatu zelako, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako bizimodu berria ikasiz.

Europarren aldakortasun genetikoaren koadroan sardiniarrak eta euskaldunak dira besteengandik urrutien daudenak, eta hori beren isolamenduaren eraginez da, geografikoa sardiniarren kasuan eta linguistikoa euskaldunenean. Baina hau ez da partekatzen duten gauza bakarra.

Sardiniarren ezaugarria da Y kromosoma familia berezi baten jabe izatea, I2a1 deitua eta M26 izeneko mutazio zahar batez identifikatua, familia horretako ondorengo guztiek izaten dutena. Sardiniako gizonen % 40 eta Barbagiako (“barbaroen” lurraldea, antzinako erromatarrek esaten zioten bezala) ia erdiak dira kromosoma familia horretakoak. M26 mutazioa oso arraroa da islatik at, baita ondoko Korsikan eta Italiako penintsulan ere, eta ez da existitzen Ekialde Hurbilean, nekazaritza sortu zen lurraldean. Aitzitik, frekuentzia apaletan, I2a1 kromosomak agertzen dira eskualde Atlantikoan, bereziki Euskal Herrian, non %5era iristen diren.

Mutazio komun honek zera iradokitzen du: sardiniarren arbasoak eskualde franko-kantabrikotik helduak direla, ziurrenik izotzak urtu ondorengo birpopulaketaren garaian, banaketa berdina duten mitokondria (emakumeena) lerro batzuekin batera. M26aren ekarleak islara iritsi eta kolonizatu zutenean lurralde osora hedatu ziren, eta kromosoma lerro hau nagusi bihurtu zen “fundatzaile efektua” deiturikoari esker. Etorkinak ez ziren leinu oso jendetsuak izango, kontuan izanda Sardinia elikagaiz urri ibiliko zela, ez baitzeukan ehizarako ugaztun handirik.

Sardiniako biztanleria asko hazi zen nekazaritza eta abeltzaintza nagusitu zirenean, baina I2a1 kromosoma lerroak iraun izanak iradokitzen du ekialdetik etorritako jendeak ez zuela ordezkatu bertan bizi zena (lehen esan dugu kromosoma hori guztiz ezezaguna dela Ekialde Hurbilean), eta iberiar jatorriko aztarna genetikoak zituen populazio zaharrago baten akulturazioa gertatu zela.

Ezin da herri baten osaera ondo ulertu baldin eta antropologiak, hizkuntzalaritzak, arkeologiak, eta genetikak eskaintzen dituzten datuak elkarrekin gurutzatzen ez badira. Bide horretan Y kromosoma, aspaldiko jatorri komunen arrastoak gordetzeko duen gaitasunagatik, oso tresna inportantea da antzinako migrazioak eta iritsi berrien eta aurretik bizi zirenen arteko harremanak ezagutzeko.

Paolo Francalacci (Genetika Ebolutiboa Laborategiko Zuzendaria Sassari-ko Unibertsitatean)

***

Sardi e Baschi, un’antica origine comune 

Le informazioni contenute nel DNA umano non contengono solo il progetto che occorre a formare una persona, ma portano anche una traccia della sua storia, essendo il risultato di un processo che coinvolge tutti i suoi antenati. Infatti, se oltre il 99% del DNA di tutti gli uomini è condiviso, quella piccola frazione che ci rende diversi l’uno dall’altro è il risultato dei cambiamenti, detti mutazioni, che abbiamo ereditato dalle generazioni precedenti.

Ogni persona riceve metà cromosomi dal padre e metà dalla madre, e a loro volta questi derivano per un quarto da ciascuno dei nonni, e così via. Ad ogni passaggio i cromosomi si mescolano tra di loro, e il nostro genoma (l’insieme dei cromosomi) non è che un puzzle di diversi contributi provenienti dalle generazioni passate. Se risaliamo indietro di solo 10 generazioni, corrispondenti a circa 300 anni, noi portiamo appena un millesimo del DNA di ognuno dei nostri bis-bis-bis-avoli che vivevano allora. Ognuno di noi quindi è la risultante di una miriade di singole storie che riflettono la complessa storia demografica di una certa area geografica, se la maggior parte dei propri antenati hanno vissuto in quella regione.

Esistono però due cromosomi che si comportano diversamente e non si mescolano con gli altri. Uno è un piccolissimo filamento circolare che si trova in un organello della cellula, il mitocondrio, e che si eredita di madre in figlia. L’altro è il cromosoma Y, quello che porta il sesso maschile, e che non è presente nelle donne. Questo cromosoma quindi si trasmette di padre in figlio, con un meccanismo analogo a quello di un carattere culturale: il cognome. Il cromosoma Y quindi, non mescolandosi con la componente femminile della famiglia, si mantiene invariato nelle generazioni, a meno che non ci siano mutazioni che lo differenziano e che, continuando con l’analogia, sono come degli errori di trascrizione che rendono diverso un cognome ma lo mostrano imparentato con quello originario.

Mentre il cognome ci consente di arrivare a rintracciare l’origine della nostra linea paterna fino a non più di qualche secolo, per il cromosoma Y non c’è un limite di età. Per questo il cromosoma Y è un ottimo tracciante particolarmente adatto a raccontare una storia di delle migrazioni e di contatti fra popoli che arrivano alla più lontana preistoria.

Per quanto riguarda l’Europa, sappiamo che i primi uomini moderni (Homo sapiens) sono arrivati circa 45.000 anni fa, ma l’avvento dell’ultima fase glaciale circa 18.000 anni fa, li ha costretti a ritirarsi in zone dove ci fosse un clima e risorse ambientali adatte alla vita. Le due regioni più importanti sono la penisola balcanica e quella iberica. Con il ritiro dei ghiacci circa 14.000 anni fa, l’Europa centro-settentrionale, disabitata, è stata ripopolata “a tenaglia” a partire dai due rifugi glaciali. Gli uomini vivevano allora di caccia e raccolta, ma un enorme cambiamento si è verificato a partire da circa 9.000 anni fa, in un periodo chiamato Neolitico, quando arrivarono uomini dal Medioriente che introdussero l’agricoltura. Il cambiamento delle modalità di sostentamento portò un rapidissimo incremento demografico.

In tutta l’Europa venne adottata la nuova economia agricola, in qualche caso grazie alla sostituzione dei cacciatori originari con i contadini neolitici, in molti altri con il mescolamento tra autoctoni e migranti, ma anche con acculturazione di popolazioni preesistenti che apprendono il nuovo stile di vita basato sull’agricoltura e la pastorizia.

Nel quadro della variabilità genetica europea, la popolazione sarda e quella basca sono quelle che più si discostano dalle altre, a causa del loro isolamento, linguistico per i baschi e geografico per i sardi. Ma non è solo questo l’unico punto in comune.

La Sardegna è caratterizzata da una particolare famiglia di cromosomi Y, detta “I2a1”, identificata da una antica mutazione chiamata M26, che accomuna tutti i discendenti appartenenti a questa famiglia. Circa il 40% dei sardi ha un cromosoma Y di tipo I2a1, e nelle zone più isolate come la Barbagia (la terra dei “barbari”, come la chiamavano gli antichi romani) circa un maschio su due appartiene a questa famiglia cromosomica. La mutazione M26 è estremamente rara fuori dall’isola, incluso nella vicina Corsica e nell’Italia continentale, ed è assente in Medioriente, ovvero l’area dove è sorta l’agricoltura. Invece, a frequenze basse, i cromosomi I2a1 si trovano nella regione Atlantica, con una maggiore presenza nella penisola iberica e nei Paesi Baschi in particolare, dove si arriva al 5%.

Questa mutazione comune suggerisce una provenienza degli antenati dei sardi dalla regione franco-cantabrica, presumibilmente in seguito al ripopolamento post-glaciale, accompagnata da alcune linee mitocondriali (femminili) con simile distribuzione. Una volta che i portatori di M26 hanno raggiunto la Sardegna e l’hanno colonizzata, qui si sono diffusi e questa linea cromosomica è diventata preponderante grazie al cosiddetto “effetto del fondatore”. Non erano tribù molto numerose, perché la Sardegna poteva offrire poche risorse alimentari, non avendo grossi mammiferi come selvaggina.

La popolazione sarda è potuta espandersi con l’introduzione dell’agricoltura e della pastorizia, ma la persistenza della linea cromosomica I2a1 rende improbabile che possa essere avvenuta una sostituzione di popolazioni orientali, dove questo cromosoma è del tutto assente, e sembra invece riflettere una acculturazione di una popolazione più antica, che mantiene ancora traccia genetica della sua origine iberica.

La formazione di un popolo può essere pienamente compresa solo attraverso una integrazione di dati antropologici, linguistici, archeologici, e genetici. In questo senso, il cromosoma Y, con la sua capacità di preservare traccia di origini comuni in epoche remote, è un importante strumento di conoscenza di antichi eventi migratori e dà indicazioni sulle relazioni tra i nuovi arrivati e le popolazioni preesistenti.

Paolo Francalacci (Direttore del Laboratorio di Genetica Evoluzionistica della Università di Sassari)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 Responses to “Sardi e Baschi, un’antica origine comune”, Paolo Francalacci genetistaren artikulua

  1. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » Si los sardos vinieron del refugio vasco-franco-cantábrico, ¿quién vino de Asia?

  2. Pingback: Este sábado ¡Gran combate en Cedeña!: Cantadoris vs Bertsolaris | About Basque Country

  3. Pingback: Este sábado ¡Gran combate en Cerdeña!: Cantadoris vs Bertsolaris | About Basque Country

  4. elexpuru egilea: elexpuru

    Berri pozgarria. Ez da Sardiniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak elkartzen diren lehen aldia. http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=27278
    Oraingoan Igor Elortza eta Oihana Bartra doaz, dirudienez.
    http://www.comunecagliarinews.it/rassegnastampa.php?pagina=48067

  5. egilea: Felix Zubiaga Legarreta

    Ama eskolako hizkuntzak denak eta mediterranear ingurukoak bederen, elkarren lengusuak dira, Euskalerriko itxasbazterrean edo Sardiniako ugartean obeto iraun dutela, kolonialisten sarradatik. Sarrada horrek ez du aterpenik eta geuri dagokigu aterpeak egitea, ama eskolak iraun dezan. Ama eskola deitzen diogu, ez amak aita baztertzen delako, ostera baino, aitatiar eskolak ezagunak, (gero klasizismoa Grezian eta Erroman garatu zuenak), AMA izena baztertu, itxurgatu eta isildu duena eta naiz, gutxiengotu, gaurdaino zaintzen duguna. Urte askotan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude