Kapanagaren liburua, euskeraren sekretu askoren giltza

Herenegun aurkeztu zen liburua gure ustez ez da edozein liburu. Euskal hitz zaharrenen osaketan parte hartzen duten oinarrizko erroak, haien esanahiak, gure hizkuntzaren historiaren eta garabidearen lorratzak eta beste hainbat gai jorratzen ditu Kapanagak ikuspegi zorrotz eta originalez.

Euskal filologia beste bide batzuetatik ibili da eta dabil gaur egun ere, baina ez dio kalterik egingo Kapanagaren iritziei begiratu bat emateak. Beste bideetatik ikasitakoa osatzeko, batzuetan, zalantzan jartzeko, beste batzuetan. Hizkuntzalariak, filologoak edota euskera irakasleak izan daitezke bere irakurle naturalak, baina liburu interesgarria da gure hizkuntza maite duen edozeinentzat. Ez da, gainera, batere zaila.

p034_f01

A. M. Aldekoa-Otalora, J. M. Elexpuru, J. L. Lizundia, G. Mendibil eta X. Kintana liburu-aurkezpenera sartu aurretik.  Berria. Marisol Ramirez.

Aurkezpenaren informazioa Berria, Sustatu, Diario VascoDeia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude