Bittor Kapanagaren lan guztien lehen liburukia aurkeztu da Bilbon

Gaur eguerdian, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Bittor Kapanagaren lan guztien lehen liburukia aurkeztu da. Jose Luis Lizundia (euskaltzaina), Antton Mari Aldekoa-Otalora (Gerediaga) eta Juan Martin Elexpuru (edizio-lana) izan dira aurkezleak.

Gure iritziz, euskeraren eta euskal kulturaren sekretu askoren giltza bila daiteke liburu honetan, eta bere irakurketa ezin gomendagarriagoa da euskeraren munduan modu batera edo bestera mugitzen den ororentzat.

KapanBilbo

Hizkuntzari eta euskaldunen mundu ikuskerari buruzko bost lan sartu dira bertan, bi argitaratuak eta beste hiru lehenengoz argitaratzen direnak, Kapanagaren biografia batez lagunduta.  Tartean otxandiarraren obra garrantzitsuena: Euskera erro eta gara (1978). Gerediaga argitaletxearen zigilua darama liburuak.

Hona hemen liburuko bost lanak: 1) Euskera erro eta gara (1978). Bere obra nagusia. 2) Testu zahar baten bitxitasunak (1983). Refranes y sentencias liburuko esaera batzuen interpretazioaz. 3) Euskera batua eta euskalkiak (1984, argitaragabea). Eibarren emaniko hitzaldia. 4) Euskaldunen ikuskera (2001, argitaragabea). Euskaldunen erlijio zaharra, asteko egunak, koloreak, zenbakieak eta beste hainbat gai jorratzen ditu. 5) Initza (2004, argitaragabea). Euskal aditzari buruzko saiakera.

.kapanaga-liburua_1_content

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Bittor Kapanagaren lan guztien lehen liburukia aurkeztu da Bilbon-ri

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Bittor Kapanagaren lan guztien lehenengo liburua

  2. egilea: josu

    “Bittor Kapanagaren lan guztien lehen liburukia aurkeztu da Bilbon”

    “Erantzun bat Bittor Kapanagaren lan guztien lehen liburukia aurkeztu da Bilbon-ri”

    NON OTE DAUDE BAINA LIBURU HAUEK?

    DURQNGOKO LIBURU TA DISKO AZOKAN EZ DOT TOPATZEN

  3. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Liburuak: “Bittor Kapanagaren lan guztiak”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude