Urtero legez garai honetan, gure gaztetxoak jo eta ke ibiltzen dira eskolarteko txapelketan.
Gure eskolako Imanol Uriak, 14-18 urte arteko kategorian, finalerako txartela eskuratu du.
Finala bihar izango da Bilboko Indautxu auzoko El Carmen aretoan, goizeko 11etatik aurrera.
Egurra Imanol!