Etiketaren artxiboa: aurkezpena

Horra zu. Hona gu. Sarea testigu.

Bertso eskola bat zer den, ez dizugu argituko
(hori teoriazaleek egin behar lukete, guk uste). Algortako Bertsolari Eskola
zelakoa den, bai ostera. Bertsolaria dugu oinarri eta helburu. Historia
apur bat badugu atzean. Orainean, egia esan, ez gabiltza txarto. Benetako
altxorra, baina, etorkizunean kokatzen gabiltza. Asmatuko ahal dugu!

Webgune honetan zer dagoen, hasierako izenburuek esango dizute. Zer ez dagoen,
berriz, zuk zeuk sumatuko duzu aztertu ondoren eta, guk ere jakin dezagun,
gurekin kontaktuan jartzeko bidea ere eskaintzen dizugu. Erabili harremanbide
hori arrenkura barik!

Bertsozalea bazara, behin baino gehiagotan egingo diguzu bisita. Horretan
seguru gaude. Baina gu bezalako bertsomanoa bazara (terminoa ez da peioratiboa;
guk behintzat harrotasunez darabilgu), gaur bai eta bihar ere bai ibiliko
zara gure webgune neurtu asmoko, errimatu gurako eta musikatu beharreko
honetan zehar.

Izan ere, ohiko atal egonkorrez gain, gure inguruko azkeneko berri jakingarriak
gertatu ahala eskegiko baititugu beti eguteran egon nahi lukeen eskegitoki
informatiko honetan.

Baina ez lotu atartean, sartu barrura beldur barik!