Etiketaren artxiboa: albegala09

AITOR MENDILUZE ETA JONE ALBERDI IRABAZLE BALENDIN ENBEITA BERTSOPAPER LEHIAKETAN

Aitor Mendiluze bertsolari irurarraren Nork ez du lorerik entzun? lanak Balendin Enbeita bertso sariketaren 9. edizioko gailurra jo du. BECen zazpigarren postua lortutako bertsolariak ispiluarekin izandako elkarrizketa batean oinarritu da sorta saritua osatzeko. Gazteen mailan Jone Alberdi urretxuarraren Bizitzaren bila lana izan da onena.     


 


Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) Balendin Enbeita 9. Sariketa abiatu zuen iragan uztailean. Zehaztutako arauen arabera, bertso-jartzaileek urriaren 1era arte izan zuten nahi adina bertso-sorta bidaltzeko lehiaketara. Epea amaituta, ALBEk hautatutako epaimahaiak lan handia izan du aurkeztutako sorta guztien artean onenak aukeratzen. Mirari Azulak, Trino Azkoitiak, Juanjo Respaldizak eta Joseba Santxok osatu dute epaimahaia. Zehazki, bertso-jartzaile hauen lanak saritu dituzte, eta, beraz, ondoan adierazitako sariak emango zaizkie hurrengo larunbatean, abenduaren hemeretzian, ALBEren urteroko AHOBIEN GALAn:



  • Nagusien maila (+18)


  1. Aitor Mendiluze (Irura)  Txapela, 1.200 euro eta garaikurra.

  2. Nikolas Zendoia (Zarautz)  900 euro eta garaikurra.

  3. Jone Uria (Getxo)  600 euro eta garaikurra.


  • Gazteen maila (<18)


  1. Jone Alberdi  (Urretxu)  Txapela, 300 euro eta garaikurra.

  2. Ainhoa Mujika (Beasain) 150 euro eta garaikurra.

  3. Imanol Uria (Getxo)  90 euro eta garaikurra.

Zorionak!