BARIKU HONETAN; BALKOITIK BALKOIRA

San Juan ate joka daukagu, eta horrekin batera, urtero legez, Balkoitik balkoira bertso saioa. San Juan gaueko zeruak eta Portu Zaharreko xarmak, saio berezia izango dela iragartzen dute.


Aurtengo bi protagonistak Angel Mari Peñagarikano eta Julio Soto izango dira.


San Juan gabean, bertsoekin gozatu nahi baduzu, aukera hoberik ez duzu izango!


Noiz: Ekainaren 24an.
Non: Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazan.
Ordua: 22.00etan.


Erdu!!!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude