ITXASO PAIA GARAILE SOPELAN

Ostiralean, hasieran eman zitzaion Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. Lehen kanporaketa Sopelako Ander Deuna Ikastolan izan zen. 60 bat lagun batu ziren afaltzeko eta ondoren saioari eman zitzaion hasieran.


           Sopelako kanporaketa


Itxaso Paia izan zen saioko garailea. Saioa hasieratik goitik ibili zen algortarra, eta txiri-txiri joan zen puntuak batzen ariketa guztietan. Alerik onenak zortziko nagusian eta txikian entzun ziren. Bakarkako saioak motelagoak izan ziren, baina halare lan politak osatu zituzten bertsolariek.


Imanol Uriak eta Inazio Vidalek ez zuten puntuatu, baina saio txukuna egin zuten.


Honela geratu ziren puntuazioak:


1. Itxaso Paia        238,5
2. Peio Etxebarria 186
3. Unai Angulo      184,5
4. Arkaitz Gomez  180,5


Gogoratu hurrengo kanporaketa Itzubaltzetako Gaztetxean izango dela ostiral honetan, hilak 21.

Iruzkin bat “ITXASO PAIA GARAILE SOPELAN” bidalketan

  1. Goizalde

    ZORIONAK ITXASO!!!

    Saria emotea ahaztu zitzaigun (horror!!!) baina Erromora bazatoz emango dizugu… ta bestela etxera eroango dizugu!!! Barkatu ta ZORIONAK BARRIZ ERE!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude