Asteburua fuerte hasi genuen Bihotza Gazte saioarekin, Bergara eta Gasteizetik osteratxoa egin genuen gure eskolako Fredi eta Xabi animatzeko.
Bergara
Izugarria da txapelketan batzen ari den jendetza eta Bergaran, berriro ere, jendea kanpoan geratu behar izan zuen.
Bergarako saioan Maialen Lujanbio izan zen garaile. Bizkaitarrek ez zuten egun ona izan. Etxahun Lekuek bostgarren postua eskuratu zuen eta Fredik seigarrena.
Hala ere, Fredik ale politak utzi zizkigun. Kartzelan, honako gaia egokitu zitzaion: Argazkilaria zara. Oraintxe iritsi zara gertakariaren lekura. Lanean hasteko unea da. Hauxe izan zen Fredik bota zuen lehen bertsoa:
Azken urteak Afganistanen
lanean ditut igaro.
Bonba auto bat lehertu da gaur
izugarria zeharo.
Hildako ugari dago lurrean
ta zaurituak luzaro,
niri begira negar daudenez
begien bistan akabo.
Nahiz nagusiei esan diedan
esaldi hauxe lehenago,
negatibo hauek gaur positibo
bilakatzerik ez dago.
Azkenean honela geratu ziren puntuazioak Bergaran:
Maialen Lujanbio 708,5
Aitor Mendiluze 680
Beñat Gaztelumendi 644,5
Jon Martin 619
Etxahun Lekue 608,5
Fredi Paia 596
Gasteiz
Eguraldi petrala, baina ALBEko tropak Gasteizerako bidea hartu zuen igandean. Bizkaitarrak gehiengo tabladu gainean. Bizkaitar batek eskuratu zituen puntu gehien, Miren Amuriza berriztarrak. Xabik bostgarren tokia eskuratu zuen. Saio polita egin zuen eta ale ederrak publikoaren gozamenerako. Sorpresaz beteriko saioa izan zen, faborito ez zirenak aurretik geratu baitziren.
Kartzelako gaian habanera ederrak bota zituen. Istorio polita josi zuen Xabik. Honela esaten zuen gaiak: Mezu hau jaso duzu mugikorrean: ez egon zain.
Oso zoriontsua naiz
ez dut gezurrik esango,
ni baino alaiagorik
ez da munduan izango.
Maleta ondo prestatu dut
prestatu buru ta zango,
Kuban beharko ditugu
bai hemengo ta bai hango.
Aireportura helduta
SMS bat sendo.
Ez nire zain egon arren
hori ez ote da tongo?
Nik itxarongo zintudan
badakizu oso ondo,
baina uste dut abioiak
ez duela itxarongo.
Gasteizen honela geratu ziren kontuak:
Miren Amuriza 655,5
Iñaki Zelaia 643,5
Arkaitz Estiballes 630,5
Unai Iturriaga 626
Xabi Paya 616
Maddalen Arzallus 588
Finalaurrekoetan bi itzuli izango dira. Lehen itzulian sei bertsolari eliminatuko dira. Momentuz, Fredi eta Xabik besteen saioetan besteek egiten dutenaren zain geratu beharko dute.
Hurrengo zita, igandean izango da, Hendaian. Bertan Jone Uriak abestuko du. Gogoratu ALBEk autobusa jarriko duela Hendaiara joateko. Gurekin etorri nahi izanez gero, mezu bat idatzi albegetxo@gmail.com helbidera.
Bergarako estekak:
Berria
Gara
Bertsoa.com
Txapelketa Nagusiko webgunea
Bertsoplaza
Ukberri
Gasteizko estekak:
Berria
Gara
Bertsoa.com
Txapelketa Nagusiko webgunea
Bertsoplaza
Ukberri
alkohoool! alkohoool! alkohol, alkohol, alkohoooool!
hemos venido, a emborratxarnos, el resultado nos da igual!!!
jejejeje!!!!
Gu gozatzera goaz, eta hurrengo geltokia HENDAIA da!!
Frediri eta Xabiri mosu bana, guretzat, eman dizuetena baino gehiago merezi duzue, baina lasai, guk emango dizuegu eta!
JONE, ZUK EUTSI BEHARKO DIOZU TXAPELKETARI ETA FREDI ETA XABIRI FALTA ZAIZKIEN PUNTUAK ZUREEI BATU!!!!