ITZEL!

Itzela, izugarria, borobila,… Adjektiboak falta zaizkigu azaltzeko gure eskolakide den Jone Uriaren saioa deskribatzeko.


                    


Indartsu hasi zen zortziko nagusian. Oihana Bartrarekin egokitu zitzaion abestea. Aipatzekoa da aurreko bi ofizioak tonu serio batean joan zirela eta ofizio honetan umoretik jo zutela.


Saioko alerik onenak agian zortziko txikian entzun ziren. Oso bizi joan ziren ofizioak, baina batez ere Iñaki Gurrutxaga eta Jonek botatakoak izan ziren txalotuenak. Hau izan zen egokitu zitzaien gaia: Zuek bi lagun zarete. Uda herriz herri, festaz festa pasatu duzue. Jone, asteburu hontan aurreko asteburuko toki berera joatea proposatu dizu Iñakik. Baina zuk ez duzu nahi.


Eta hemen duzue transkribatuta txalo mordoa jaso zuen bertsoa:


Behar izan zenituen
zuk nire laguntzak,
hori ahaztu ote du
ba buruko kutxak?
Niri ez zaizkit gustatzen
mutiko giputxak,
hitz egin asko baina
gero soso hutsak!


Hamarreko txikiko saioan gorabeherak egon ziren, kartzelan gertatu zen bezala. Gaia oso irekia izan zen: Esku artean duzu sinatu beharreko papera. Bertsolari gehienek ezkontzaren bidetik jo zuten. Uxue Alberdik tratu txarrak jasandako emakume baten paperean sartu zen eta Jone Uria, berriz, ume bat adoptatuko duen ama baten paperean.


Saioa bukatuta, Jone Uria izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria eta horrenbestez, finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Hona hemen sailkapena:


Jone Uria           661,5
Uxue Alberdi       660
Iñaki Gurrutxaga  642,5
Oihana Bartra      612
Miren Artetxe      583,5
Odei Barroso      574,5


Komunikabideetan oihartzuna izan du txapelketaren hasierak eta bertan dituzue esteka batzuk:


Gara
Berria
Txapelketa nagusiko webgunea
Bertsoa.com (jada eskegi dituzte saioko bideo guztiak)
Euskadi Irratiko “Hitza Jolas” saioko kronika: 1.zatia eta 2.zatia


ZORIONAK JONE!


Gogoratu astearte honetan, hilak 6, bertso-eskola hasiko dela, 20.00etan Alday Patronatuan. Zuen zain egongo gara!

3 iruzkin “ITZEL!” bidalketan

  1. miren

    ZORIONAK JONE!!!

    Aurrekoan idatzi nuen artilleria dena eraman behar zenuela, eta uste dut oraindik erreserbak badauzakazula HENDAIARAKO!!!

     

    Hendaian ere JO TA FUEGO!!

     

    Erantzun

Utzi erantzuna Goizalde(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude