Egun batzuk dira berria jaso nuela, Mariatchi Taberna itxi egin dutela. Bartzelonako agintariek hil berri duten taberna dugu Mariatchi; bertan Bartzelonan bizi den milaka lagun egoten ziren, bost axola zuen argentinarra, frantziarra, italiarra, euskalduna edo ta bartzelonakoa izatea, guztien etxea zen Mariachi. Bertan Manu Chao, Tonino, Che Sudaka edo ta La Pegatina musikariak egoten ziren, lagun artean, familia bat izango balitz bezala; esaten dutenez gelditzen zen taberna mitikoa, prezio merkeak eta giro ezin hobea.
RadioChangon badute foru bat eta zenbait protesta antolatzen ari dira, akaso norbaitek lagundu nahiko balu… Nik behintzat berriro ere horrelako tabernaren bat irekiko den esperantza daukat, bertan egoteko gogoa baineukan.
Egilearen artxiboa: admin
VILLANUEVA ERREALEAN.
Badiola Errealera iritsi zenean fitxaketa dexente entzun genituen, hala nola, Crosas, Fran Merida, Marti, Victor, Zigic, Nacho , Villanueva etab.
Batzuk etorri dira beste batzuk ez; beste batzuk iristear daude. Gaur Anoetan jokatuko du Erreala U.D Salamancaren aurka, hasiera batean gaurko partidua ETBn ikusteko aukera genuen, baina badirudi Badiolak zelaia betetzeko asmotan ETBri ezezkoa eman diola. Ez dakit zelaia beteko den, baina aspaldiko partez etxera etorri naiz azterketa garaian eta Anoetara joango naiz, ea zer gertatzen den.
Amaitzeko Errealak jokalari berria fitxatu duela esan, Carlos Villanueva, 22 urteko txiletar gaztea.
KEROBIA ETA IRRATIA.COM BILBON
Irratia.com posible egiten dutenek ekainaren 12rako besta berezia antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kerobia eta Lauroba taldeen kontzertuak.
Duela gutxi Kerobia taldekoek DOKAn jotzeko aukera izan zuten eta bertan egon ziren lagun batzuek esan zidatenez kontzertua oso ongi egon zen, taldekoek gustoko izan zutela kontzertua DOnostiako Kafe Antzokia guztiz bete baitzuten. Kontuan izanda garai horretarako azterketak amaituta izango ditudala posiblea da bertatik pasatzea.
DOWNLOAD FORZA
Atzo gertatutakoak asko harritu ninduen, bapatean segapotoa poltsikotik atera eta Download Forza azaltzen zen mezua ikusi nuen mugikorreko pantailan; teklaren bat sakatu eta ezer. Bateria kendu, jarri piztu eta … berriro Download Forza. Orduan mugikorra itzaltzea erabaki nuen eta internet bidez zer izan litekeen bilatzeari ekin nion. Badirudi nire Samsung Z150 hilik dagoela, interneteko zenbait foruetan irakurri nuenez mezu hau mugikorra flasheatu dugunean agertzen da, baina nik ez nuen ezer egin poltsikoak soilik eramaten nuen. Zein gauza arraroak gertatzen diren. Hala ere denbora dexente iraun du mugikorrak, hemen idatzi bai nuen Vodafonerekin kontratua egin nuenean.
Gaur bertan beraien webgunean sartu eta nituen puntuekin, Nokia 5200 mugikorra aukeratu dut, ez dakit zenbat denbora itxaron beharko dudan segapoto berria eskuartean izateko, baina ezagutzen ditudan zenbait lagun ez dituzte arazo handirik izan Vodafoneren puntu zerbitzuekin :-). Norbaitek badu Nokia 5200 rik? Iritzirik? Esperientziarik?
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Orain Unibertsitateko ordenagailu gelan aurkitzen naiz. Orain Estatistika 2ko klasean egon beharko nuke. Ez zegoen inor klasean. Ez zegoen oharrik klasean. Badirudi klaserik ez zegoela. Ostirala eta goizeko 9:00tan ezertarako azaldu naiz Unibertsitatean. Orain azken kurtsotan gabiltzanok azterketak ditugu, klaseak amaituta, baina beste kurtsotakoek oraindik klaseak dituzte, Estadistika 2 esaterako.
Mila esker RiaƱo Sierra irakasleari, mila esker abisurik klasean ez jartzeagatik, mila esker e-mailik ez bidaltzeagatik, mila esker Deustuko Unibertsitatea hain handia egiteagatik, mila esker benetan.
BILBOKO IKASLE PIXUA, PIXUKIDE BILA, 2008/09
Azkenean gure pixukidea Lyonera joango da, hurrengo urterako pixukide bila gabiltza. Zer egin dugu pixukide berri bat bilatzeko?
Jakina da internet bidez gauz asko egin daitezkela baina inoiz ez nuke pentsatuko pixu eta pixukideak bilatzeko zenbateko aukera dagoen Web 2.0 delakoarekin.
Lehenik eta behin, guk asuntu honetarako e-mail bat sortzea izan zen, horrela posible izango genuen pixukide guztiak pixukide berrien notiziak izatea, bestalde norberak bere etxetik asuntua nola zihoan ikusteko aukera izango zuen, eta denak parte hartzeko aukera izango genuen.
Baina nola iritsiko zaizkigu pixukide berrien emilioak sortu berri dugun kontura? Horretarako, LoQuo Bilbao bezalako zerbitzu bat erabiltzea erabaki genuen, bertan iragarkia jarri eta itxaron. Egunak pasata zenbait emilio jaso genituen, batzuk gure gustokoak eta beste batzuk ez; batzuek erantzuna jaso zuten. Baina frente gehiago ireki behar genituen, horrelaxe ikasten dugun Unibertsitate ezberdinetako kortxoetan iragarkiak jartzea erabaki genuen; norbaitek Uniko kortxoetan dagoera irakurtzen ahal du? Ez dakigu. Amaitzeko interneten bilatuz, EasyPisorekin topo egin dut, egia esan behar baldin badut ez dakit Bilbon zer moduz funtzionatuko duen, baina argi dago Bartzelona eta Madril bezalako hiri handietarako aukerak nahiko ugariak direla. Akaso itxarotea izango da, baina oraintxe bertan hurrengo ikasturteari begira 4 ikasleekin bizi garen pixuan 3 ikasle bizitzea oso garesti aterako litzaiguke, horregatik gabiltza Bilbon ikasten duen 4. baten bila.
Zer egingo dugu hurrengo urtean? Ikasle bat sartu, berriro ere pixuak ikusten hasi? Norbaitek kasualitatez etorri nahi izango balu, edo pixu bila baldin badabil utzi dezala hemen iruzkinen bat, edo bidal dezala emilioren bat, bertol (arroba) gmail( puntu) com era.
AMPARANOIA OLEARSO FESTIVALEAN
LARUNBATEKO KONTZERTUAK, OLEARSO FESTIBAL
Badirudi jada badakigula zein ordenetan joko duten larunbateko taldeek olearso festivalean.
1) Amparanoia.
2) Sorkun eta Vicepresidents.
3) Doctor Deseo.
4) Delorean.
5) Asian Dub Foundation.
Guk uste genuen Doctor Deseo izango zela lehen taldea baina badirudi ezetz, ordena itzela iruditzen zait. Musika motak horrela antolatzen baitu asuntua, argi zegoen Delorean azkenetakoa izango zela eta Asian Dub Foundation azkenekoa. Ni pozik geratu naiz. 20:30 ikusiko gara.
KINKY BEAT
Berandu. Denbora pasa da. Baina joan den ostegunean La Kinky Beat ikus entzuteko aukera izan nuen. Baliteke Doctor Deseorekin konparatuz jende gutti egon zela Kafe Antzokian, baina jende oso jatorra. Bakarrik joan behar izan nuen; pixukideak ez dute oso gogoko musika hau eta ez zuten Antzokira joateko gogorik, hala ere behin baino gehiagotan gertatu zait hau eta argi daukat musika talde bat ikusteko gogoa baduzu joan zaitez; pena merezi baldin badu behintzat.
Horrela izan zen, pena merezi izan zuen, oso ongi pasa nuen eta jende nahiko jatorra ezagutu nuen.
KAFE ANTZOKIAN, DOCTOR DESEO
Oraindik atzokoa gogoratzen dut. Francisek 50 urte bete zituen. Gure artean egon zen. Kafe Antzokian. Bere Bilbo maitean. 2 ordu 30 minutuko kontzertua. Beti bezala beraiek bakarrik, telonerik gabekoa. Berandu hasi zen, baina pena merezi izan zuen. Bere 50 urteak ospatzeko edo, txanpaina atera zuen, guztientzat; txanpaina eta txokolatezko tarta. Mila esker Doctor Deseo posible egiten duzuen guztioi. Mila esker Fibo. Hurrengoa Hondarribian.