Etiketaren artxiboa: badiola

VILLANUEVA ERREALEAN.

Badiola Errealera iritsi zenean fitxaketa dexente entzun genituen, hala nola, Crosas, Fran Merida, Marti, Victor, Zigic, Nacho , Villanueva etab.

Batzuk etorri dira beste batzuk ez; beste batzuk iristear daude. Gaur Anoetan jokatuko du Erreala U.D Salamancaren aurka, hasiera batean gaurko partidua ETBn ikusteko aukera genuen, baina badirudi Badiolak zelaia betetzeko asmotan ETBri ezezkoa eman diola. Ez dakit zelaia beteko den, baina aspaldiko partez etxera etorri naiz azterketa garaian eta Anoetara joango naiz, ea zer gertatzen den.

Amaitzeko Errealak jokalari berria fitxatu duela esan, Carlos Villanueva, 22 urteko txiletar gaztea.

ERREALAREN TELEGRAMA

1 itzulia amaitu denean entrenatzaile finkorik gabe gaude. stop. Badiola dugu presidente. stop. proposaturiko zenbait fitxaje ekarri ditu. stop. Gazteak, nik begi onez ikusten ditut. stop. Argi dago Badiola zerbait egitera etorri dela Errealera. stop. Begi onez ikusten dut eta konfidantza erakutsi beharko genioke. stop. Ez dut ulertzen zergatik DiarioVasco bezalako egunkariek aurkako kanpainia egiten duten. stop. Bai presidente izan baino lehen eta baita gaur egun ere. stop. Benetan DVk Errealarentzat onena bilatzen du?. stop. Boterea goxoki polita da, politegia. stop. Gaur egun ia ia igotzeko postuetan gaude. stop. Zer gehiago eskatu behar diogu IƱakiri?. stop. Nik behintzat lanean utziko nioke, denbora batean behintzat.Stop. Azkenan guztiok jarraitzen dugu futbola. stop. Bai Gipuzkoan nahiz Txinan. stop?