Bermeoko portuan ospatuko da festibala hirugarren urtez, hasierako urteetako San Jose eskola baino gune askoz hobea izaki. Nestor Basterretxearen ‘Olatua’ eskultura dagoen orubean kokatuko dituzte bi guneak, 20:00etatik aurrera soinu afroamerikarrek eta erritmo teknoek kostaldeko kresalarekin bat egin dezaten. Goizeko 4:00rak arte egongo dira talde reggae-ak, eta 7:00ak arte DJak.
Aurtengo musikarien zerrendak, aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko zein kanpoko taldeak uztartzen ditu. Erresuma Batuko Upper Cut Band taldearekin batera lau abeslari arituko dira ere: Prince Livijah, Deadly Hunta, Solo Banton eta Lioness Fonts. Herrialde beretik helduko da ere Murray Man; honek, atzean musikari taldea izan beharrean soundsystem baten laguntzarekin arituko da. Euskal Herriko ordezkariak Bilboko Lutxana Krew Dub Band izango dira.
Talde reggaez aparte, Disc Jockey-ak arituko dira baita ere portuan, eta aurten aurreko urteetan baino presentzia garrantzitsuagoa izango dute festibalean. Zortzi DJ euskaldun izango dira guztira, reggae kontzertuetatik 100 metrotara kokatuko duten karpan: DJ Patt (Donostia), DJ Ima (Donostia), DJ Carballo (Donostia), DJ Mikele & Soulrack (Donostia), DJ Crawlaworks (Donostia), DJ Chris Rios (Elgoibar), DJ Jon (Bermeo) eta DJ Palas (Bermeo).
Musika gehiago izango da gau berberean Bakiotik Bermeora doan bidean 01 Tabernan. Danbala eta Jon Balzak underground house diskojartzaileak arituko dira beren lehen emanaldia ematen Taudaparen eskutik, Ibiza House Party izena daraman jai honek goazenen gozamena ekarriko duela zihur naiz!