Lorena Lopez de Lacalle EH Bilduko zerrendaburu gaien artean Madrileko Kongresurako

Naizek argitaratu berri duenez, Lorena Lopez de Lacalle dago Arabako EH Bilduko zerrendaburu gaien artean Madrileko Kongresurako. Iruña-Veleiako auzia jarraitu duen orok badaki bera dela desastrearen arduradun politiko nagusia (ez bakarra). Foru-hauteskundeetan ere bigarren joan zen, zuzendaritzen aurrean guk egindako protestek ez zuten ezertarako balio izan. Nola sentituko zinateke zu bozkatu ohi duzun talde politikoaren zerrendaburu gai Barcina edo Rato dela jakitean? Ba horrelaxe sentitzen gara asko. Notiziaren mamia:

“Tokiko batzarrek erabakiko dituzte EH Bilduren hautagaiak, «prozesu zabal, parte-hartzaile eta gardenean». […] «Eta parekotasuna bermatzeko, batzarretan gizon bat eta emakume bat bozkatu beharko dira».
“Aukeratzeko mahai gainean izango diren izenak honakoak dira:

Arabatik, Iker Urbina, Jon Iñaki Lezea, Lorena Lopez de Lacalle eta Rafa Larreina.”

Gaizki ulertzen ez badut, honek esan nahi du Arabako batzarretan L. L. de Lacalleri eman behar zaiola botoa derrigorrez.

Groenlandiara emigratzeko gogoa ematen du.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude