Zubiak eta bisitak

Azken urteotan ohitura gertatu den moduan, azken zubi honetan ere jende asko joan da kanpora. Hiru lau egun jai ditugunean norabait joateko ohitura hartu dugu eta batzuek norabait joate hori derrigorrezko dutela dirudi. Ez bazara inora joaten ez duzu ondo pasatzen. Hori da batzuen filosofia. Etxean geratu kanpora joateko aukera edukita? Nola ba?

Jakina, ni ere gustura joango nintzateke kanpora, leku ezberdinak ezagutzera, baina ez hemendik alde egiteagatik bakarrik. Izan ere, ondo pasa baitaiteke inora joan gabe (ez duzue horrelakorik inoiz pentsatu, ezta? Ni etorri behar hori esatera…).

Kontua da egoera ekonomikoak eta ingurukoen animuek hala aginduta hemen gelditu naizela azaroko zubi honetan eta lehen esan ditudan horietaz guztietaz pentsatzen egon naiz. Askotan, herrian geratuta ere aspaldian ikusi ez duzun jendea ikusten duzu, ikustea espero ez zenuena edo ezagutzen ez zenuena.

Bartzelonatik bueltan

Joan den aste bukaera luze honetan gure Eneida etorri da Bartzelonatik eta konturatu naiz nahikoa dela pare bat lagun on biltzea ondo pasatzeko.

Baina, abenduko zubian Bartzelonara joango gara! Eneidari bisita bueltatu beharko diogu.

Muxu potolo bat, Enei! Mmmuuuaaa!

Iruzkin bat “Zubiak eta bisitak” bidalketan

  1. Eneida

    Uxooooo! Ze politxa! Hain ondo hartzen banauzue zela ez naiz ba bueltauko Antzuolara??!! Oso ondo etortzen da noizian behin etxea bueltatzia, nik behintzet asko eskertzen dot… Baina abenduko zubixan gustora asko geratuko naiz Bartzelonan zuen “anfitrionia” izeteko. Hortaz ze, seguru etorriko zatela? Espero baietz!!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude