Zure izena Flickr-eko argazkiekin

Orain ez dut gogoan zein blogetan aurkitu dudan erreminta hau, baina hementxe duzue: http://metaatem.net/words

Zuk nahi duzun izena Flickr-en topatutako hizkiekin sortzen du.

Hemen nire izena:

Gainera, ez bazaizkizu hizkiak gustatzen aldatu egin ditzakezu gainean klik eginda.

Ez dakit norbaitek erabiliko duen erreminta hau, baina denborapasa modura balio du.

6 iruzkin “Zure izena Flickr-eko argazkiekin” bidalketan

  1. Leire

    Imanoli esan nion bezala, Interneteko jostailutxoak oso dibertigarriak izan daitezke (bueno, batzuetan, denbora-galtze ikaragarria ere, baina selektiboak gara, ezta?) eta nik behintzat probatuko dut zuk proposatutakoa.

    Erantzun
  2. Aparipitz Laparrepetapa Beperepezipiapartupuapa

    Arrazoi duzu, Uxoa; denbora pasarako tresna aparta da izenak-eta dotore-dotore idazteko hori; izan ere, ingesa gehiegi kontrolatzen ez dugunontzan denbora-pasa aparta da. Hitza idatzi ondoren, zer demontre egin behar da? Eskertuko nizuke jarraibideren batzuk-edo emango bazenizkit. Pausoz pauso, faborez, eta euskaraz badira, askozaz hobe. Beno, eskatu dizudana egiteko betarik baduzu bakarrik, noski! Akaso, Amezketa aldera bueltaren bat egin beharra ere izango duzu eta…

    Ondo segi, Upuxopoapa, eta bejonmdeizula!

    Erantzun
  3. Aparipitz Laparrepetapa Beperepezipiapartupuapa

    Bidali berri dizudan mezuan pare bat akats daude. Horiek zuzendu asmoz ari natzaizu oraingoan. Ea bada:

    “Arrazoi duzu, Uxoa; denbora pasarako tresna aparta da izenak-eta dotore-dotore idazteko hori; izan ere, ingelesa gehiegi kontrolatzen ez dugunontzan denbora-pasa aparta da. Hitza idatzi ondoren, zer demontre egin behar da? Eskertuko nizuke jarraibideren batzuk-edo emango bazenizkit. Pausoz pauso, faborez, eta euskaraz badira, askozaz hobe. Beno, eskatu dizudana egiteko betarik baduzu bakarrik, noski! Akaso, Amezketa aldera bueltaren bat egin beharra ere izango duzu eta…

    Ondo segi, Upuxopoapa, eta bejondeizula!

    Erantzun
  4. Uxo

    Kaixo, Aparipitz!

    Laukitxo barruan izena idatzi eta “spell” klikatzea besterik ez da. Berak ematen dizkizun aukerak gustatzen ez bazaizkizu argazkiaren gainean klik egin eta beste aukera bat ematen dizu.

    Ez baduzu lortzen argibide gehiago emango dizkizut Amezketara joaten naizenean.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude