Zinema. Literatura. Balló eta Pérez.
Originaltasunaren eztabaida esango nuke ebatzia dela kulturaren munduan eta sortzaile garenok adabaki zaharrak modu berrian josten asmatzea da dugun tarte estu bezain emankorra. Balló eta Perezek zinemaren historia errepasatzen dute iruzkitzen ari naizen obra honetan eta fikzioa unibertsala dela frogatu: Homerok westernak idatzi zituela, Paul Verhoeven eta Kafka lotuak daudela edota Mari Errauskin Broadwayen dantzan eta abesten topa litekeela.
Finean zinema katalogoa da La llavor inmortal (Anagrama,2015, baina lehen bertsioa Empúries argitaletxeak argitaratu zuen 1995ean). Zinema onaren katalogoa. Baina bere dohaina da sailkatzea filmeak argumentu unibersalen arabera: kapituluka obra aitzindari bat hartzen da eta gero pasarteka filmen aipuak tartekatzen dira. Honela Jason eta Argonautekin hasten da altxorraren bilaketari buruzko filmak aipatzen, Odisearekin etxera bueltarako filmak iruzkintzen dira, Eneidak aberri berrien sorrera kontatzen du, mesiasaren historia atzerritar ongilearena…
Polita da ikustea norbere memorian iltzatutako filmak fikzio tematika unibertsalaren harian lotuta. Batez ere hauen berrirakurketa bat egiteko aitzakia ematen duelako.
A, bukatu aurretik libreta bat alboan edukitzea aholkatzen dizuet, etorkizunean ikusteko film dotore askoak aurkituko dituzu agian.