-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: naufragioaren hondarrak
Iban Gorritiren film laburra Bartzelonan
Atzo Mikel Garaizabalen lanaren berri izan nuen eta gaur, berriz, Iban Gorriti lagunarena. Bera durangarra da eta kazetaritzan aritzeaz gainera, argazkilari bikaina eta film laburren zuzendaria eta musikaria ere bada. Denetik egiten du mutiko handi honek. Jakin dudan azkenekoa Bartzelonan … Jarraitu irakurtzen
Ardobidez Arabako Errioxa
Urte batzuk badira Mikel Garaizabal ezagutu nuena. Orduan, Anboto Durantaldeko astekarian nenbilen eta gurekin kolaborazioak egiteko eskaintza egin geniola gogoan daukat. Aurretik Goienkarian ere egin zituen. Oraintxe laga dio tarte hori egiteari, baina ez ardoaz euskaraz informatzeari. Domekan kaleratuko du … Jarraitu irakurtzen
Lanleku berriko sorpresak
Lanleku berrian aste batzuk egin ditut jada. Aurpegi ezagun asko ikusi ditut. Hala ere, lehen ezaguna Antzuolako alkate ohi Mireia Unamuno izan zen. Lanleku berrira egokitzeko herri bereko norbait inguruan dela jakiteak zera berezi bat eragin zidan. Beheko solairuko bulegoan … Jarraitu irakurtzen
Berrian lehenengoz
Gaur goizean Berria esku artean hartu du eta ia egunero egiten dudan legez, Tartea gehigarriko azkeneko orrialdera jo dut. Kuriositatea izaten dut beti ia zeinj blogariren artikulua publikatzea aukeratu duten eta hara! Horixe sorpresa. Nirea aukeratu dute gaur, atzo hementxe … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak naufragioaren hondarrak, rock rollaren aldeko apustua
Utzi iruzkina
Biharamunean biharamuna oraindik
11:30ak aldera zurrumurrua pasilloetan. Alboko bulegokoa ere gerturatu zen “zerbait entzun” genuen galdezka. “ETBn esango ei dabe, 12:30ean”. Eguerdirako telebista ia guztiak, ETBk ez, saio bereziak ematen hasi ziren. ETB1-en eta ETB2-an gain-titulu bat zegoen ohiko emisioaren gainetik, saio bereziaren … Jarraitu irakurtzen
Hamen atrapetako dana kanpora doa ostera, baina legez etorri ezkero..
Autobusean gizonezko bat entzundakoaz da: “Etorri egin bihar die ze gero be biharko doguz. Baina etorri legez egin bihar die”. Etorkinen gainean ari zen bera. Bera be gaztetan etorkina izandakoa zela kontatu zion ondoan zuen neskari. Atrapau egin ninduen gizonezkoaren … Jarraitu irakurtzen
Gau on eta zorte on
Edward R. Murrow telebista aurkezleak George Clooneyk zuzendu duen azkeneko filmean esaten duen azkeneko esaldiak zer pentsatua ematen du. Harekin bat egin nuen joan zen eguaztenean. Orduan ikusi nuen Good night and good luck filma. Zuri beltzean eta patxadaz ia … Jarraitu irakurtzen
Akordio garestiak
Arcora joan barik hango berri jaso dugu Manu Muniategiandikoetxeari esker: Badago mugimendua; galeristak irribarretsu ibili dira lehen egunetik, esan dio Jon Berezibar lankideari. Egia izango da, hortaz, artea inbertsio segurua dela. Geroz eta gehiago dira artean inbertitzen duten erakunde eta … Jarraitu irakurtzen
Maddi, ez dut saririk irabazi
Maddi, ez dut saririk irabazi. Baina hurrengo baten ere saiatuko naiz. Markina-Xemeingo Udalaren euskara zerbitzuak antolatutako Peru Abarka Narrazio Laburren I. Lehiaketara aurkeztu nuen ipuina , epea amaitzen zen egun berean. Imeilez aurkeztu nuen, eta ez bertara eraman. Baina, aizu! … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak naufragioaren hondarrak, rock rollaren aldeko apustua
Utzi iruzkina
Enara goiztiarren antzera
Gaur ere, berriz ere, argirantz gidatzea tokatu zait. Alde guztietatik izotza eta hotza ikusten eta igartzen zen arren, neu enara goiztiar bat lez sentitu naiz goizeko lehen orduetan. Begi parean oraindik bekarren bat neukala kontura naiz Elgeta gainera bidea hartu … Jarraitu irakurtzen