-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: naufragioaren hondarrak
Hizkuntzaren garrantziaz
ETAk beste komunikatu bat kaleratu du. Oraingoan, gaztelania hutsean. Ez omen garrantzitsua esaten duena. Irakurketa hori egin beharko genuke aurreko komunikatuaren kontura Garak adierazi zuena gogoratzen badugu, behintzat. “Gara ha decidido ofrecer también una traducción íntegra de la entrevista con … Jarraitu irakurtzen
Ansar Mister izateko bidean da
Aznarren alabak izan omen zuen aitapuntakoetako bat da gaurtik aurrera Aznar aitaren “jefea”, edo beste era batera esanda, gero etorriko ziren mesedeak aldez aurretik ordaintzen hasita zegoen Ansar presindete izan zana. SER irrati katean irakurri dut eta Joxemari izango dala … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak naufragioaren hondarrak, rock rollaren aldeko apustua
Utzi iruzkina
Elorrioko kalian, zazpi astoren gañian
Txantxibiri, txantxibiri nabillenian; Elorrioko kalian abestu zeben atzo Elorrioko Txintxarri ikastolako neskato-mutikoek Ibilaldia 06 jaiaren hasieran. Eta, esan egin: ekitaldi ofizialaren ostian, horixe egin ginuan: 1.gunean geratu barik, 2.era joan ginan (sagardo botila eta txorizo pintxoa hartu genituan han) eta … Jarraitu irakurtzen
Frankoa 14 pezeta zirenekoa
Ezagutzen duzue zuen atarian edo albokoan bizi den etorkina? Baduzue harekin tratua? Laguna duzue ala bizilagun arrotza duzue? Nik baditut etorkin bizilagunak, baina ez ditut ezagutzen; eskaileretan topo egiten dugunean agurtzen dugu elkar, baina ez dakit ezta nondik etorri diren … Jarraitu irakurtzen
Elebitasunaren erabilera interesatua
“Gara ha decidido ofrecer también una traducción íntegra de la entrevista con ETA en castellano” zioen zapatuko Garak azaleko albiste nagusian. Eta baita egin ere. Domekan zioen moduan, azalean, “Junto con la entrevista, realizada en euskera y presentada en un … Jarraitu irakurtzen
Urre bolak zalantzan jarri nau
Zilarra dut gustuko, urrearen aldean. Kilaterik ez daukanez merkexeagoa ere bada, batez ere nire poltsikoarentzako nahiz eta erosi doten azkenengo bitxia altzairuzkoa-edo zala esan zosten eta zilarraren aldian garestitxo pagau neban. Dana dala, eta gaur goizeko urre kolorea tarteko, horixe … Jarraitu irakurtzen
Astra GrnikEntzako izango da
Iazko abenduaren 24an okupatu egin zuten Gernikako arma enpresa izan zen Astra. Orduan sortu zen Astra GrnikEntzako ekimena. Aste honetan bertan etxe guztietako buzoietan banatu dituzte horixe bera dioten orriak etxeko leihoetan jartzeko. Nik ere jarri nuen. Gernikako gazteen ekimenez … Jarraitu irakurtzen
San Ferminetako kartel berria
Cristina Calvoren lanak irabazi du aurtengo San Ferminetako lehiaketa. Irratian entzun dut lehenengoz irabazi duela emakume batek lehiaketa hori; ba, aizue, bazen ordua! Hortaz, zorionak Cristina! Irudiari dagokionez, letraz jositako marrazkia egin du nafartzen ari den madrildarrak. Entzierroetako korrikalariaren eta … Jarraitu irakurtzen
Ez da garaia tren sozialaz jarduteko
Lopez de Gereñu garraio sailburuak esan du gaur bertan “jada ez dela trenaren egokitasunaz eztabaidatzeko garaia”. Gaur bertan sinatu dute Jaurlaritzak eta Madril gobernuak euskal tren azkarra egiteko hitzarmena. Pozik agertu dira erakunde bietako ordezkariak, eskuduntza izan ez arren, estatutuaren … Jarraitu irakurtzen
Ahotsak: Batzen gaituena
Zapatu goizean Donostian izan nintzen, Ahotsak plataformaren ekitaldian. Hainbeste emakumezko elkarrekin ikustean, eta han zegoen zaratarekin, hura antolatzea ez zela lan erraza izango pentsatu nuen, lehenengotaz. Ahots mordoa zegoen han; berbaro ozena Miramar jauregian sortu zena. Eta begiradak! Berba egingo … Jarraitu irakurtzen