-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: musika
Rafa Ruedak disko berria aurkeztu du gaur
Rafa, rafita… meloso bat zara! Eta ez hartu zentzu txarrean, ez behintzat hiztegiak esaten duenari jaramon eginez, ze harek ez dauka batere itzulpen gozorik. Baina aizu, gustuko dut eta zer egingo diot ba. Zure azkeneko lanaz nabil, jakina. Gustatu zait. … Jarraitu irakurtzen
U2 zuzenean 7,80 eurogatik
Hiru dimentsiotan ikusi izan dut aurretik ere ikus-entzunezkorik. Gogoan daukat, urte mordoa dela, Universal Picture estudioen parkean bisitan izan ginenean Terminator filmaren inguruko atrakzioa ikusten. Harritu egin ninduen efektu bereziek eragin zidatena. Baina honek, U2ren filmak, gainditu egin du sentsazioa: … Jarraitu irakurtzen
Desio doktorea itzuli da
Desio doktorea itzuli da; jada bi urte pasa dira azkeneko diskotik eta bueltan dira berriro Francis eta beste talde guztiak. Oraingoan ere sexuari, desioari, galdutako kausei abesten dio Doctor Deseok; pateran penintsularatzen diren afrikarrei ere abesten die oraingoan. Sexo, ternura … Jarraitu irakurtzen
Musika gustuek harrituta
Kostaldeko Trena irratsaioa amaitu zela eta, penaz geratu nintzen. Izan ere, bluesaren saioa izan zen atzokoa eta primeran pasatu nuen hondartzan etzanda doinu eta erritmo haiek entzuten. Hala ere, ez nuen Euskadi Irratiaren diala mugitu eta hurrengo ordubetea ere adi-adi … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak animoak, hondarrak, kantuak, musika, naufragioaren, oporrak
Utzi iruzkina
Txepelduta
Ustez, oporretan nago. Udako oporren atariko astebeteko “atsedenaldia” daukat orain. Baina aspaldi honetan ez ditut gustuko atsedenaldiak; ezer ere ez egiteko astia nahi nuen orain dela hamabost egunera arte, baina orain, uda hasiera euritsuak-edo eraginda, deus egiteko gogorik ez izateaz … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak animoak, hondarrak, kantuak, musika, naufragioaren, oporrak
3 iruzkin
Bat, bi, hiru, lau… Gora San Ferminak!
Asteleheneko Goienkaria, 2007-07-02 Rafaela Romero ez euskaraduna izateak hautsak harrotu ditu, baina egina dago eta beste ez euskaradun bat jarri dute erakunde baten ordezkari. Eta oraingoz, Iñaki Galdosen esku omen dago Gipuzkoako Diputazioaren eraketa; Oñatiko semea bera. Behinola, EAJren … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak asteleheneko, goienkaria, hondarrak, kontzertua, musika, naufragioaren, politika
Utzi iruzkina
Zer?… Zea! Martxoak 31k joko duela Durangon
Barikuan Seiurte taldearen kontzertua ikusten egon nitzan Gernikan. Etxe aurreko Musutruk tabernan jotzen zuten berriztarrek eta aspaldi Iokin ikusi barik nengoenez gerturatzeko plana egin nuen. Anboto astekarian lanean nenbilela ezagutu nuen Iokin. Zutabegile zen bera eta hilean behin bere pertsonaien … Jarraitu irakurtzen
Agur lagunak, agur
Bunburyk agur esan digu, lagunak. Eta niri behintzat, itzelezko pena eman dit. Ohitu egin naiz bere abesteko erara; bere musikara. Lan desberdina egin izan du azkeneko urtetan Zaragozakoak. Beste lurralde batzuetako kulturaz busti eta trobadore lanetan aritu da. Bakarlari zalea … Jarraitu irakurtzen