Ez naizela futbolzalea, eta horregatik ezin dudala ulertu “atzokoa”.
Horixe esan dit ohe lagunak gaur goizean Valentziatik deitu didanean.
Ez, ez naiz futbolzalea, baina parrandazalea bai, eta ni ez nintzateke hotelera aurreikusitako ordua baino lehen itzuli izan, han egon izan banintz.
Baina, bitxiena da, jakin banekiela Athleticek irabazi ezean, berea ez zela parranda osoa izango, eta damutu ere egingo zela hotelean logela bat gehiago ez hartu izanaz.
Hor ere ez naizela futbolzalea esan dit berak; ez dela gauza bera galtzea, edo atzo Athleticek galdu zuen moduan galtzea. Kontua zer izan da, baina, Athleticek ez zuela ondo jokatu ala Bartzelonak oso ondo jokatu uela: biak, erantzun dit.
Aitortu behar dut pena sentitu dudala. Hainbeste gogokin itxaroten egon ostean, sarrera erosteko aukera irabazi ostean zozketan, astebeteko oporrak hartu ostean, lagunekin plan itzela egin ostean… Baina Anjel Lertxundik ondo azaldu zuen moduan Demasa izan da. Hala ere, eta bera etorri bitartean, balkoiko banderak, baina-palu ta guzti, hortxe segituko du.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan