Patxi lehendakari

“Oye, chica! Quítate de ahí que no vemos!”.
Gernikako juntetxeko ate aurrean entzun dudan lehenengoa. Bigarrena: txaloak. Baina segiduan “que no! que ése no es! que ése es Lazcoz!; bueno, pero no importa, también es nuestro!”.
Egia da antzekotasuna badaukatela, baina hainbesterako…

Pleno aretora sartu eta lehenengo ikusi dudana: medalla mordoa! Tierra, mar y aire! Une batez “cuerpo a tierra” egitea otu zait, baina ez naiz ausartu;-)

Jende asko, gorbata mordoa, leku gutxi, estu-estu guztiak… Ta, MariaTeresaFernandezdelaVega… Ze argal dagoen emakumea!

Ikustekoa izan da Gernikakoa. Sekula lehendakari kargu hartze baten egon barik nintzen, eta gaurkora ere ez joateko asmo sendoa nuen, baina lana lana da;-(

Azkenean, baina, pleno aretotik atera denean lehendakari berria, bere karguari zin egitera, humillatu barik, alde egin dugu juntetxetik; Kirmenen testuak berari entzutea nahiago dut.

Kategoria: Eusko Legebiltzarra, Politika Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Patxi lehendakari bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude