Ni ere ‘Ezenarroren sokakoa’ naiz

The organizationen azkeneko komunikatuan irakurri daitekeenez: “Hauteskunde antidemokratiko horietan Aralarrek emaitza ttipiak baina
gozoak jaso ditu ilegalizazioaren lepotik. Etsaiaren estrategia
errepresiboan Aralar ezinbesteko tresna bilakatu da independentismoa
txikitzeko asmotan. Zer lotsa ez lukete sentitu behar «ezker abertzale
berria» aldarrikatzeko ezker abertzalearen ordezkariak espetxeratu eta
egun batzuetara. Zer lotsa ez lukete sentitu behar ezker abertzalea
botoz hustu, ordezkatu eta Gazteizko besaulkietara eta bertan irautea
beste asmorik ez duten Ezenarroren sokakoek Rubalcaba eta
Conde-Pumpidoren txaloa eta zorion publikoa jaso dutenean: penagarria.
Ezker abertzalea etsaiarengatik gogor zigortua izango da bere
konpromiso eta borrokagatik, baina Aralar izenondo garratzez zigortua
izango da herri honen historiagatik.”

Eta hau irakurri ostean, nire artean esan dut, ba ni ere Ezenarroren sokakoa naiz; are gehiago, Aintzane Ezenarroren sokakoa naiz. Argi hitz egiten duen politikaria dela erakutsi duelako, sinistu egiten duen horretan lan eta lan egiten duelako; berarekin lanean daramadan denboran egiten duen horretan sinisten duela ikusi dut, konbentzituta dagoenean halaxe erakusten du eta azpi jokorik gabe aritzen da politikan, beti aurrez, uste duena esaten eta ezer ezkutatu gabe. Bere diskurtsoak, iritziak, defendatzen duenak lekurik ez duela ikusten duenean inolako konplexurik gabe etxean geratuko den politikaria delako. Baina gaur gaurkoz bere burua ezker abertzalean kokatzen duenak “Rubalcaba eta
Conde-Pumpidoren txaloa eta zorion publiko”tik haratago begiratzen jakin behar du; bere burua ezker abertzaletzat duenak The Organizationen txalo eta zorion publikoaren menpe egotetik ez du aurrera egingo; ikusi dugu, ikasi dezagun.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

1 Response to Ni ere ‘Ezenarroren sokakoa’ naiz

  1. egilea: Sokako ohia

    The Organozation-ekoek belarria jarriko balute sarriago kalean, dendetan, tabernetan, euskaldunen sukaldeetan… jakingo lukete herri honen historiak izenondo garratzak eurei eskaintzen dizkiela nagusiki. Autistak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude