Horrek bai atzekaldeak!

DV

Wayomig poz-pozik dago!
Azkenean lortu du Bruni anderea bisitan etortzea. Ta, egunkari guztietako zuzendari eta editoreak zoratu egin dira! Frantzia eta Espainiako agintari nagusien bileratik aipagarriena Leti eta Bruniren
ipurtaldeak dira! Gora kazetaritza informatiboa! Noizko agintari “ederrak” egunkarietako azaletan? Non daude gure begiak alaitzeko “bikote” ederrak?
Ikaragarria.

Kategoria: Politika Etiketak , , . Gorde lotura.

4 Responses to Horrek bai atzekaldeak!

  1. egilea: Jon

    TVEko “La Noche en 24h” informatibo serioan gai hori landu dute. Sarkozy eta Erregearen ipurdiak jarri dituzte, inork jarriko ote lukeen hori portada batan. Erantzuna, jakina.

    Komunikabide anitzetako irudia izan da. Matxismoa gure gizartean zeinen sartua dagoen erakusten du horrek!

  2. egilea: michael landon

    Eaarrrak atzekaldeak! Hurrengo SuperLopezen eta Basagoitiaren emazteak Ajuria Eneako eskaileretan gora.

  3. egilea: Uxo

    Atzo arratsaldean beste albisterik ez zen Espainiako hedabide ‘serioetan’. Txerri gripeari lekua kendu zieten Letizia eta Carlaren janzkerek. Aspaldiko partez takoiak jantzi dituela Carlak, hala ere Letiziak takoi handiagoak zituela, batzuek Leti zela ondoen zihoana, besteek Carla… pufff!

    Eta lehen hain ondo jausten zitzaidan Carla Bruni… quelu’un m’a dit!

  4. egilea: piban

    Ikusi al zenuen Soraya Saenz de Santa Maria El Mundoko portadan? Hori bai izan zela bitxia. Gero Pedro J.ak izugarriak bota zizkion PPko politikariari (bere portadan agertu ondoren, bitxia ezta?).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude