Jostailu berriarekin jolasean

Correoko argazkia

Gaur goizean Paiseko albistea irakurri dudanean, dudan egon naiz; Madrilgo edizioarekin bezala ‘Pais Vasco’ edizioan ere hasi ote dira sozialistak ‘kritikatzen’? Ta, Radio Euskadin Berroziei hainbat parlamentarik egin dieten bisitaren kronika entzun dudanean argiago ikusi dut: ama, begira! jolas berria daukat eta jende guztiak ikus dezala nahi dut! Ez dago beste azalpenik. Zela daiteke bestela ‘egunkari ofizialak’ kontatzen duena argitaratzea?: En el caso de la delegación de Ajuria Enea, la demostración fue
realmente divertida para la esposa de López. Begoña Gil se prestó a
convertirse por un momento en una rehén de un peligroso grupo
terrorista armado hasta los dientes. Los especialistas de la Ertzaintza
se la jugaban. Y la cosa tuvo un final feliz, tras los disparos
efectuados por los agentes. Claro que a la esposa del lehendakari, llevar
ese día sandalias le costó un buen moratón en el pie. Uno de los
agentes, que actúan sin miramientos, plantó en pleno ejercicio la bota
encima de los dedos desprotegidos de la primera dama. Eso sí, fue
rescatada al final sana y salva. Todo ante la atenta mirada de Ares.

Ikaragarria! Barregarria vs penagarria (duda egiten segitzen dut). Baina, tira, gaur ere Legebiltzarreko hainbat ordezkari izan dira, lehenengoz, Ertzaintzaren egoitza horretan, Berrozin. Talde bereziak nola entrenatzen diren ikustera joan direnez, erakustaldia ere izan dute, Amaia Lauzirikak ETBn esan duenez, “erakustaldi ikusgarria”.

Kategoriak Politika | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Krisia vs genero kolapsoa

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 09-09-07

Krisiaren beste ikuspegi bat
landu dute hainbat emakumek Maite Errok zuzentzen duen
Berdintasunerako Defentsoriak antolatutako udako ikastaroetan. Katrin
Ólafsdóttir
islandiarrak “genero kolapsoa” aipatu zuen. Reykjavikeko
unibertsitateko ekonomistak bizi dugun krisiak genero baten krisia izan
dela zioen. 90eko hamarkadan Europako Iparraldeko herrialdeek bizi izan
zuten krisiaren ondoren, Norvegian esaterako, enpresen zuzendaritza
batzordeen %40 emakumeak izatera derrigortu zituen gobernuak, ixteko
mehatxupean. Hala baieztatu zuen hango Defentsoriako kide den Mona
Larsen-Asp
ek. Paisen Emilio Alfarori irakurri
nion atzo krisiaren aurrean ZPren inprobisazioa eta beste guztien
imitazioa besterik ez dugula ikusten. Gurean halaxe dabil Patxi
Lopez
kargura ailegau zenetik, komunikabideen aurrean Madrilgo neurriak
imitatzen. Gaur beste antzezpen bat: Chaves lurralde-politikarako
ministroarekin enplegu politikaren transferentziaren kontura. Juana
Aranguren
abokatu eta Plazandreoken kideak ikastaro amaieran gogora
ekarri zuenarekin geratu nahi nuke: krisiak aukera ematen digu gizonezko-ekoizlearen
figura birpentsatzeko eta berdintasuna bultzatzeko. Aprobetxa dezagun
eta arriskatu gaitezen emakumeok eta gizonezkook.

Kategoriak Politika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Entretenimendua?

Entretenimendua indartzea da EITBren apustua, bueno, entretenimendua eta albistegiak. Hala azaldu dau gaur bertan EITBko zuzendari nagusi Anberto Suriok. Baina, eztakit ba… Aurkezpena ilustratzeko eitbnet dagoen argazkia ikusita…

EITBjpg

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak | Iruzkin 1

Agapimu, Agapimu

Goizeko 08:25ean, Gasteizen semaforoaren zain negoela, ondoko kotxetik ateratzen kanta abesten hasi naizela ohartu naiz. Begiratu dut, eta Clio zuri baten gorbata horia zuen alkandora laranjadun gizonezko bat ikusi dut. Leiho biak zabal-zabalik eta “kasetoa” topera!
Barre egin diot, abestiaren kontura. Nire aita baino pixka bat gaztetxoagoa izango zen gizona, baina aitarekin gogoratu naiz. Hori abestia behintzat etxetik ezagutzen dut-eta.
Ta, lanera bidea egin dut “agapimu, agapimu, agapimu”

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | Utzi iruzkina

Antzuolako mairua bakiak itxera agertuko da zapatuan

Mairuaren alardea

Lehenengoz izango ei dau zapatuan Antzuolako mairuak sekitua. Orain arte, “hi, mairu! Aitortzen al duk hire aberria!” izaten zan alardearen amaiera aldera kapitainak, mutilei “sutu” esan aurretik, mairuari botatzen ziona. Aurten, ordea, buruzagi bixek “bakiak” egingo ei ditxue eta gudan hildako guztien omenez eta herri bixen arteko adiskidetasunaren erakusle “sutu” barik, salbeak botako dira. Hortaz, ez da guda baten garaipena goraipatuko; ez da herri baten zapalketa gogoratuko.

Orain arte Nafarroako erregeari Abderraman III.aren kontrako borrokan Antzuolako mutilek lagundu izana gogoratuko dan arren, kendu egin nahi izan dotze Alardearen aldeko elkartekoek guda-goraipatze hori.
Sasoi baten, foru aginduari jarraituz, udal miliziek urtero alarde armak aztertzeko egiten zitxuen erakustaldixa be badago Antzuolako alardearen atzian. Antza, Bergaran egiten zan alardea, 1539ra arte Valladolideko Auzitegi Gorenak Antzuolan bertan itxeko baimena emon zeban arte.

Hortaz, guda bat eta armen goraipatzia egon da Antzuolako alardearen atzian.

Nik neuk eztot sekula euki alardiakiko zera berezirik; umetan, dantza taldiakin nenbilela, alardia noiz amaitxuko zain egon bihar izaten giñan udaletxeko arkupetan dantzara urtetzeko. Alardean eztot sekula parte hartu.

Aitortzen jet alardia berpiztu nahixan lanian ibili dien antzuolarrei egindako lana, baina nik neuk eztot armekin zerikusirik izan nahi. Goguan daukat oindio, intsumisuen sasoian, Antzuolako intsumisuei alardeko kaiñoiak bahitzia proposau notzenekua; pegatiñak etara giñutzen, alardian be armak erabiltzen ziela gogorarazten, baina bakarrik geratu nitzan kaiñoiak bahitzeko asmuakin;-)

Anakroniko samarra pentsatzen jat gaur egun oraindik armekin jolas itxen ibiltzia.
Horixe komentau notzan Pilar Etxanizi, alarde berrixa ikusten juteko gonbidapena luzatu zoztanian. Esan notzan, pozten naizela genero ikuspegia kontuan hartu izana, diskurtsua berritzeko orduan; pozten naizela guda bat irabazi izana gogoratu biharrian, herri bik bakiak egin zitxuenekua gogoratzia; pozten naizela mairuari be kalifa estatusa emotia, kapitanan pareko itxe aldera. Bainar armek hortxe segitzen dabe, salbeak botatzeko badira be.

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Pagafantasik ezagutzen duzu?

Atzo, astelehenez, joan nintzen Borja Cobeagaren Pagafantas ikustera. Primeran pasa nuen, barre gogotik egin nuen eta astelehen arratsaldea pasatzeko entretenimendua, primerakoa.
Cobeagak istorio sinple bat erabili du, baina jantzi bikain egin du. Tarteka agertzen diren “dokumental” zatiak gogoangarriak dira eta Maria Escario bere gurpil aulkian ikustean, hainbat bider, Jack Nicholsonen El resplandor filman agertzen ziren pasillo amaierako biki beldurgarri haiek bezala ere bikaina da.
Gorka Otxoaren pertsonaiak tarteka lastima ere sentiarazten dizu, baina dena bere neurrian, ze, hain tontoa ezin da izan!

Dena dela, pentsatzen jarrita… Pagafantasik ezagutzen ote dugu guztiok? Ta, kontzienteki ez bada ere, hainbesteko putadak egitea inori ere, ezin da ona izan. Aprobetxategiak ezagutu izan ditut, baina Sabrina Garciarena aprobetxategia ote da? Zinetik bueltan ohe lagunari komentatu nion: Garciarenaren pertsonaia argentinarra izatea kasualitatea ote? Ez dut uste, bota zida berak eta barreka hasi ginen.

Aukera izan ezkero, joan Pagafantas ikustera. Michael Jacksoni egin dioten agur-omenaldia baino askoz ere eramangarria da, inolako duda barik.

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Sozialistek ez dute ordezkaritzarik Jaurlaritzan

Presa izan zuen Patxi Lopezek gobernuaren webgune berria abiarazteko. Presaka ibili zelako, hain justu, itxi egin behar izan zuen berehalakoan, hainbat kontu ez oso era zuzenean egin zituelako.
Bitxiena, ordea, Jaurlaritzaren webgunearen eguneraketa motelaz gainera, sozialisten euren webgunean, ordezkaritzaren atalean, Jaurlaritza ez dutela sartu da.

socialistasvascos

“Ordezkaritza instituzionala” atalean Alkateak, Batzar Nagusietako Ahaldunak, Euskal parlamentarioak, Batzar Diputatuak, Senatariak eta Udal ordezkaritza agertzen dira, baina ez Euskal gobernua edo Eusko Jaurlaritza edo horrelako zerbait.
Bitxia iruditu zait, ze nik behintzat ez dut aurkitu Jaurlaritzara loturarik ordezkaritzaren atal horretan. Are gehiago, egunotan Internet eta sare sozialen inguruko jardunaldi bitan ordezkari sozialista asko ikusi ditudanean; azkena Emakunderen jardunaldien barruan politika2.0, Bilbon egin zutena; aurretik, Obamaren kanpainaren ingurukoan, parte hartu zuen Nagore de los Riosek parte hartu zuenekoa: Lehendakaritzako Komunikazio arduraduna Interneten.
Hortaz, kontua zer da sozialistentzat Jaurlaritzan ordezkaritza izatea ez dela ordezkaritza instituzionala? Ihes egingo zaie? Bitxia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskara ez da lehentasunezko hizkuntza, epaitegien arabera

Facebooken adiskide eskari guztiei baietz esaten dien adiskide baten bitartez jakin dut EAEko Auzitegi Nagusiak maiatzaren 27an erabaki zuela batxilergoan eta haur eskolan euskara lehentasunezko hizkuntza ezartzen duen Jaurlaritzaren dekretua gerarazi duela.
Ta, horren bila, Hazte oir blogean agertu naiz
Horren arabera, gurasoek aukera izango dute gazteleraz matrikulatzeko euren seme-alabak.
Hau ere “euskera en libertad” izango da.

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak | Utzi iruzkina

Egurra, egurra!

Interneten, grebaren berri dauden albisteak irakurtzen, Publico egunkarian ikusi dut argazkia.

Publico egunkaritik hartua

Correon ere badago argazkia
Ikusi izan ditugu antzeko irudiak.
Hau baina, martxoko greba orokorreko protesta ekitaldiren batekoa da.
Poliziak bere burua mehatxatuta ikusi du eta erreakzionatu egiten du;
berritasunik ez horretan, baina niri inpresioa egin dit irudiak, nire
amarekin gogoratzeraino. Berak ere greba egingo zukeen gaur, lana utzi
izan ez balu orain dela bi hilabete. Lan murrizketekin hasi zitzaion
garbiketa enpresa eta bere adinarekin, erretiroa luzatuko zitzaiola
ikusita, eta geratuko zitzaion pentsioa ere gutxituko zela ikusita,
langabezian dago orain, aurrejubilatzeko gazteegi delako.
Emakume horiek ikusita, garbiketan, zaintzan eta antzeko lanetan ari
diren emakumeekin gogoratu naiz; Gasteizko Ariznabarra erresidentziako
emakumeekin (14 hilabete greban) edo Agifeseko emakumeekin (ia 3
hilabete greban) gogoratu naiz irudia ikusita, lan baldintza duinak
aldarrikatzen ari diren emakumeekin, batzuk aipatzearren.
Polizia jauna! aginduak agindu, lotsarik ez duzu? Zu ere langilea zara!
Zuen arloko sindikatuek ere egiten dituzte protestak eta
aldarrikapenak; legebiltzarrera ere joan izan zarete zuen lan
aldarrikapenekin. Zertara dator langileen kontra horrela jardutea!

Manifa ostea

20090521(004)

Bilbon sindikatuek egin duten manifestazioan egon ondoren, eta kotxera bidean, Arenaleko zubia moztuta topatu dut. Soka lila bat zegoen zubiaren alde batetik bestera, eta alde banatan, errekarantza, gazte bi eskegita. “Kapitalismoaren aurrean ekintza zuzena” pankarta eskegi dute albian.
Gazte asko batu dira eskegitako bi lagunak animatzera eta txalotzera; suhiltzaileak aritu dira, bi gazteak nola gora igo asmatzen; soka moztea aukera bat zen, baina uretara jausiko lirateke biak. Suhiltzaileen barkura igo dira ertzainak, eta gazte bat zubira igo dute eta bestea txalupan jaso dute. Orduan atxilotu dituzte, ez oso modu onean.
Desobedientzia zibilaren beste adibide bat, gazteena.

Kategoriak Politika | Etiketak , | Utzi iruzkina

Ez euskaldun bat EITBko zuzendari nagusi

Alberto Surio kazetaria proposatuko Lopezen gobernuak EITBren zuzendari nagusi kargurako. Legebiltzarrak onartu beharko duen arren, pentsatzekoa da izena publiko egin den unetik, eta hainbeste kinielaren ostean, PPrekin adostua egongo dela eta gehiengo absolutoa hitzartua dagoela. Beraz, Surio izango da, bestelako ezustekorik ezean, EITBko zuzendari nagusia. Bere enpresak ere baieztatu du. DVk bere webgunean 18:54an sartu du albistea ere portadan, eguerditik aurrera jakin den arren albitea, Vocento taldeko Correo kideak albistea zabaldu duenean.
Zorionak bada, Alberto eta zorte on!

Surio ez da euskaraduna. Beraz, EITBren izango duen kargua erdizka beteko du. Nahiz eta Lopez jefeak argi duen hurrengoa: “Queremos que la propia ETB y ETB-1 vuelva al origen de sus
objetivos: ser una televisión para la promoción del euskera. Pero para
eso hay que hacerla atractiva y no tener una tele que no la enchufan ni
los euskaldunes[hablantes en euskera] porque no hay
quien la vea. Nuestro patrimonio es en euskera, en castellano y empieza
a ser en inglés y en alemán”. Paisen egin zioten elkarrizketan egin zituen adierazpenok Lopezek. Edukien kalitatea jarraitzen bera eta Surio jartzen badira, irabazten atera gaitezke: film berriak jatorrizko bertsioan ETB1en, azpitituluekin. Ez da txarra! Euskaldunok hizkuntzak ikasten jarraitzeko aukera izango dugu.
Txantxa tonto bat baino ez da izan, argi geratu zaigu-eta, beste behin ere, euskaldunokiko batzuek darabilten errespetu maila zein den.

Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza, Politika | Etiketak , , | Iruzkin 1