Atzo, astelehenez, joan nintzen Borja Cobeagaren Pagafantas ikustera. Primeran pasa nuen, barre gogotik egin nuen eta astelehen arratsaldea pasatzeko entretenimendua, primerakoa.
Cobeagak istorio sinple bat erabili du, baina jantzi bikain egin du. Tarteka agertzen diren “dokumental” zatiak gogoangarriak dira eta Maria Escario bere gurpil aulkian ikustean, hainbat bider, Jack Nicholsonen El resplandor filman agertzen ziren pasillo amaierako biki beldurgarri haiek bezala ere bikaina da.
Gorka Otxoaren pertsonaiak tarteka lastima ere sentiarazten dizu, baina dena bere neurrian, ze, hain tontoa ezin da izan!
Dena dela, pentsatzen jarrita… Pagafantasik ezagutzen ote dugu guztiok? Ta, kontzienteki ez bada ere, hainbesteko putadak egitea inori ere, ezin da ona izan. Aprobetxategiak ezagutu izan ditut, baina Sabrina Garciarena aprobetxategia ote da? Zinetik bueltan ohe lagunari komentatu nion: Garciarenaren pertsonaia argentinarra izatea kasualitatea ote? Ez dut uste, bota zida berak eta barreka hasi ginen.
Aukera izan ezkero, joan Pagafantas ikustera. Michael Jacksoni egin dioten agur-omenaldia baino askoz ere eramangarria da, inolako duda barik.