Etiketaren artxiboa: antzuola

Independentzia eguna, Antzuolan bai!

1 eta 2 Antzuolak irabazi; 3 eta 4, Bergarak galdu dau Bergarak egin arren, ahalegin guztiak; Antzuolak irabazi INDEPENDENTZIA! Zenbat urte dira ba lehenengoz antolatu genuela Independentzia eguna? Goienako artikulu honetan esaten denaren arabera egin ditut kalkuluak eta lehenengoz 1997an … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hiru ilargi laurden

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 10-07-26 “Herritarren baloreak adostu nahi ditu Udalak”. Holaxe irakurri neban goiena.net-en. Ta nire artian esan neban: Antzuolan erroldauta nauanez, nere “baloriak” be adostu nahiko ote ditxu Pedro Iturbek? Aurrerago baina, armarrixa aldatziaz dabitzela irakurri dot. Lepotik kate batekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Antzuolako mairua bakiak itxera agertuko da zapatuan

Lehenengoz izango ei dau zapatuan Antzuolako mairuak sekitua. Orain arte, “hi, mairu! Aitortzen al duk hire aberria!” izaten zan alardearen amaiera aldera kapitainak, mutilei “sutu” esan aurretik, mairuari botatzen ziona. Aurten, ordea, buruzagi bixek “bakiak” egingo ei ditxue eta gudan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Franco Antzuolako ohorezko alkate izan da 59 urtez

Antzuolako Udalak ere izendatu zuen Francisco Franco Bahamonde herriko ohorezko alkate. 1949ko abuztuaren 22an izan zen. Pilar Etxaniz Zutik-Aralar-EBko zinegotziak bidali dit gaur orduko aktaren kopia bat. Egia aitortzeko, nik ez nekien Antzuolako ohorezko alkate izan dela kaudilloa 59 urtez. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Antzuola albistegune izan zenekoa

“Mozio etikoen” aitzakian hainbat herri hedabide “nazionalen” mapan agertzen ari dira. Gaurko egunkarietan (eta digitaletan) nire sorterriari tokatu zaio: Antzuola. Berrian, DVn, Noticias de Gipuzkoan, Paisen,  Correon, eitb24n, Publicon, Estrella Digitalen… Jakina nahiago nukeela beste albisteren baten inguruan aritu izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Herritarren eskariak eta ordezkari politikoen erabakiak

Joan zen barikuko Goienkarian irakurri dio Xabier Legorburu antzuolarrari, Sagastin parkearen aldeko plataformako kideari, “Alderdi politiko bati udal hauteskundeetan emandako botoak ez du boto emailearen adostasunik adierazten alderdi honek agintaldian egiten duen guztiarekin”. Antzuolako Sagastin parkea nahi dutenek 756 aldeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Marutegiko zubipetik: Asteleheneko Goienkaria, 2006-10-02

Amaitu dira urtero gure artean ikusmina sortzen duten bi ikuskizun; bata atzo bukatu zen; Jeanne Moreau Donostiako Zinemaldiko epaileen zuzendariak aurtengo film sarituak iragarri zituenean, “Mon fils a moi” eta “Half moon“. Bestea, berriz, egubakoitzean: Espainiako armadak maniobrak amaitu zituenean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina