Oinezko pasabide arriskutsua Leioako unibertsitatean

Zeru urdin zoragarri horrekin, oinezko pasabide horrek ere zoragarria dirudi. Baina, guztiok ez bada, Leioako campusean ibili garen denok behintzat jakin badakigu, hango haize ufadak ez direla txantxetakoak. Horregatik ez dut ulertu zergatik egin den oinezko pasabide hori inolako babes edo estalpe barik.
 

Leioako campuseko oinezko pasabidea

Leioako campuseko oinezko pasabidea
Unibertsitatearen pareko biribilaren bestaldean dagoen kiroldegia eta garai bateko atletismo pistetatik, gaur egungo parkina, unibertsitatera joateko bidea da. Gainera, campusean aparkatzea beste “ezinezko” horietako bat denez, jende gehienak errepidea zeharkatu beharra dauka egunero.
Kontuan izanik zer nolako zirkulazioa dagoen inguru horretan, oinezko pasabide zoragarria eraiki dute; lanak oraindik amaitu barik daudela esango nuke, eskaileretan lurra bota dutelako eta pentsatzekoa da euria egiten duenerako horri soluzioren bat emango diotela; bestela katiuskekin joan beharko gara!
Hala ere, Leioako unibertsitatea zerbaitegatik famatua bada han inguruko haize ufadengatik da. Beraz, zergatik ez diote aterperik jarri oinezko pasabideari? Ala, hori ere amaitu barik dago? Inork baleki, argitu mesedez.

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Liburu pare bat gomendatzera ausartuko naiz

“No tengo interés en escribir novelas largas con estilo realista, pero decidí que, aunque sólo fuera una vez, iba a escribir una novela realista. Tokio blues fue un simple experimento. Personalmente, a mí me gusta esa novela, pero no he vuelto a leerla desde hace casi 20 años. De momento, no tengo ninguna intención de volver a escribir algo parecido. No tengo interés en el pasado. Ya no puedo sentir interés en el llamado estilo realista porque, si escribo una novela así, acabo aburriéndome”. Haruki Murakami idazleari Paisen egindadako elkarrizketan zioen.

Realista? Benetan? Abuztuan libururik irakurtzeko ez neukanez, lagun batek pasa zidan Haruki Murakamiren “Tokio Blues” eleberria, eta oraindik aluzinatuta nago. Ustez benetako istorio bat kontatzen duelako esango du errealista, ze kontatzen duen istorioak errealistatik gutxi duela esango nuke. Era horretako pertsonajeak liburuetan edo kontatzen ez diren eguneroko bizitzetan daude; baina ez, ezagutzen ditugun pertsonen artean. Hori izan da nire lehenengo konklusioa. Protagonistaz ari naiz. Horrelako gazterik bada? Egon da? Gure inguruan ezetz esango nuke.

Tarteka liburua astuna egin zitzaidan, batez ere hasieran. Baina pertsonaje “bereziek” engantxatu ninduten azkenean eta erritmoa hartu nion irakurketari.

Ez da asiar idazle baten nire lehenengo irakurketa; orain bi uda, esaterako, Yu Hua idazle txinatarraren “Vivir” irakurri nuen. Libururik barik oporretan joan nintzen eta Conileko liburudenda txiki baten eskuratu nuen. Seix Barral argitaletxeak kaleratutakoa zelako hartu nuen eskutan, egilea ezagutu barik, eta sinopsia irakurri ostean erostea erabaki nuen. Elkarrizketa egin zioten La2 telebistako Pagina2 saioan; gaur aurkitu dut sarean. Irakurketa ezberdina iruditu zitzaidan, kontatzeko estiloagatik eta kontatzen zenagatik; beste kultura bateko kontuak ziren, ezagutzen ez nituenak, espero ez nituenak, baina gomendatzen ditudanak. Liburu horretan agertzen diren pertsonajeak ere ezinezkoak egin zitzaizkidan; ezagutzen dudan munduan bizi ez direnetakoak; errealak gurean ez behintzat.

Haruki Murakamira itzulita, nire lagunak bere beste liburu bat ere pasa zidan: After Dark. Hala ere, tarte bat hartuko dut bestelako literatura irakurtzeko, naiz eta aukeratutakoak ere Asia aldera eramango nauen: “Huida al Tíbet“, Endika Urtaranek idatzitakoa, Desnivel literatura sariduna 2011n.

Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Lekuz kanpo sentiarazten nauten lekuetako baten izan naiz

Izan badira lekuz kanpo sentiarazten nauten lekuak. Gaur, esaterako,
sentsazio horixe izan dut Leioako campusean. 21 urte joan dira
lehenengoz joan nintzela. Gogoan daukat orduan ere antzera egon
nintzela; batera eta bestera begira, eraikin erraldoi eta zuloz beteriko
haiekin harrituta, txundituta, flipatuta.

Gaur goizean ere antzera
ibili naiz handik. Eraikinak handiagoak dira orain, gehiago dira
gainera, eta izango dira, zeren gruak nonahi ziren eta obretako kamioiak
lurra ateratzen zebiltzan geratu barik eta aparkaleku bila jende mordoa
bueltaka eta gazteak han eta hemen, fakultatera iritsi bitartean
guztiak gazteleraz…

Lekuz kanpo sentiarazten nauten leku
horietan betiko galdera egiten dut golkorako. Alegia, igarri ote didate
“lekuzkanpo” hori? Berehala jarreraz aldatzera derrigortzen dut nire
burua eta oinkadak sendoago eman ohi ditut, nora noan jakingo banu
bezala-edo. Defentsarako teknika sinplea da, baina sentsazio kantsagarri
hori gainetik kentzeko balio izaten dit, gutxienez.

Gaur, baina,
kosta egin zait lekuzkanpo sentsazioa disimulatzea. Hasteko, galduta
ibili naiz eraikin artean, autoa, holako batean, aparkatzea lortu
dudanean. Fakultatera sartzen asmatu dudanean, atzeko atetik,
printzipalera bidea ez dudalako asmatu, pasillo estu eta luzeek
klaustrofobia sentsazioa eragin didate. Eskerrak aurpegi ezagun bat
topatu dudan laster eta gidari izan dudan bertan egon naizen denboran.

Baina,
ateratzerakoan ere, gauza bera sentitu dut berriro: lekuzkanpo
nengoela. Unibertsitateek imajinario kolektiboan (eta ipar ameriketako
serie eta filmeei esker) izaten duten “ohiko” itxura ez dauka Leioako
campusak. Esan nahi dut ez dela jende grisa, isila, gorbataduna, handik
dabilena eta eraikinak ere berriak, modernoak, dira. Baina handia
iruditu zait espazio hori guztia; berdegune gehienak eraikinez estali
badituzte ere, zonaldeak itzela izaten segitzen du eta ni txikia sentitu
naiz, oso txikia, galduta.

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | Utzi iruzkina

1997ko uztailaren 12ko SanFerminak gogoan

Hamabost urte joan dira, 1997ko uztailaren 12tik. San Ferminetara bidean
Deskarga gainean ertzainek geratu gintuztela, Vanette furgoneta batekin
gindoazela. Iruñera bidean zenbat kontrol gehiago aurkituko genituen
galdetu genien eta abisua emango zutela, baina Nafarroan guardia
zibilenak izan genitzakeela esan ziguten. Ez genuen beste kontrolik
igaro behar izan Iruñera bidean.
 

Nissan-Vanette-Camper

Kakitzat taldearen txosnan txanda egiteko konpromisoa hartu genuelako
joan ginen lau lagun Vanette zaharrean. Lehenengo txanda eskatu genuen
urte hartan, ze, aurreko urtean goizaldekoa tokatu zitzaigun eta ezin
izan genuen sanferminez gozatu. Horren jakitun, txosna irekitzeko
txanda eskatu genuen, goizaldeko ordu bata bitartekoa; ostean,
parrandatxoa egiteko asmoz!

Arratsaldean zurrumurrua zabaldu zen Iruñeko Udalak jaiak geratuko zituela. Miguel Angel Blanco hil zuen ETA erakundeak.

Guk geneukan txosna irekitzeko ardura. Eta argi izan nuen: Udalak jaiak geratzen baditu, guk ere ez dugu txosna zabalduko.
Txosna gunera joan ginenean oraindik ez zegoen argi zein zen asmoa.
Inork ez zeukan argi zer gertatuko zen; izan ere, udalak entzierroa ez egitea erabaki zuela ere zabaldu zen. Lagunei esan nien, erabakia
hartzen badute, guk ere ez dugu irekiko; ezin dugu zabaldu.

Handik gutxira, ordea, jaiak jarraituko zuela jakin genuen; inork ez
zuela tabernarik ez zabaltzeko erabakia hartuko eta guk ere gure
konpromiso antimilitaristari eutsi genion eta Kakitzaten txosna zabaldu
genuen.

Hamabost urte joan dira, txosnako txanda amaitu ostean, nire
ohelagunarekin ligatu nuela sanferminetan; harrezkero bikote daukadan
ohelaguna. Gaurko egunez, orain dela 15 urte elkarrekin pasa genuen
sanferminetako goizaldea. Urtebete gehiago igaro zen berarekin berriro
hitzordua egin nuen arte, baina gure “urteurrena” uztailaren 12koa
izango zela erabaki genuen; 1997ko hura gogoan.

Kategoriak Ispiluari begira, Politika | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Administrazioan euskaraz, bai?

“Jendaurreko funtzionarioen lanpostu guzti-guztiei hizkuntza ofizial bietan jardutera derrigortuz eta herritarron hizkuntz eskubideak bermatuz”. Halaxe zioen Aralarrek 2007an, aurkeztu zuen lege proposamenak, aurreko legegintzaldian beraz. 1989ko Funtzio publikoaren legearen V. kapituluaren 97. artikuluari 9. puntu bat gehitzea proposatu zuen orduan. Gobernuak ez zuen aintzat hartu lege proposamena eta ez zen eztabaidara onartua izan.
Eusko Jaurlaritzak gaur bertan onartuko omen du, gobernu kontseiluaren bileran, funtzio publikoaren legearen aldaketa.
Ikusteko dago oraingoan gobernuak aintzat hartuko duen euskal hiztunok administrazioan euskaraz artatuak izateko ere badaukagun eskubidea. Hizkuntza eskubideen aldeko eta administrazioaren kalitatea hobetzeko bidean aurrerapausua litzateke.

Kategoriak Euskararen patria, Politika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hautagaiaren ikusminaren ondotik

Hautagai grisen zale ote gara euskaldunak?
Horixe izan zen nire lehenengo pentsamendua.

hautagaiak

Dagoeneko ezagutzen ditugu lehendakari izateko hautagaiak, nahiz eta
lehendakaria Legebiltzarrak aukeratuko duen legebiltzarkide izateko
aukeratuak aterako diren 75 lagunen artean. Hala ere, badakigu kanpainan
nortzuk arituko diren lan horretan. Errespetu guztiarekin, baina, nire
ikuspegiko, grisa nagusitzen da lau handietan, hirutan bai behintzat:
Urkullu
, Mintegi eta Lopez. Basagoitirena, beste “asunto” bat da.
Jakina, hasierako inpresioaz bakarrik ari naiz, hau da, kamera aurrean
ematen duten irudiaz; pertsonalki ez ditut ezagutzen; horregatik diot
hau “primera impresión” zera hori dela.

Baina hain justu irudiari sekulako garrantzia ematen diogun sasoian,
irudiak hainbeste garrantzia duen honetan, irudiaren kultura bizi
dugula kontuan izanik, eta twitterrari esker ere, mezu labur, azkar eta
bizietara ohitzen ari garen honetan,deigarria egin zait. bote prontoan hain gutxi
erakartzen duten hautagaiak aukeratu izana. Berriro diot, itxurari
bakarrik erreparatzen diodala, ez baititut ezagutzen. 

Horri bueltaka ari nintzela, ezagunen artean
kontsulta egitea otu zait; politikan ari ez direnen artean egin dut
kontsulta, kazetari, kultur arloko eragile, informatikari, irakasle,
etxeko-andre… lan horietan ari direnei, alegia; herri honetan askotan
entzun dugun arren, dena dela politika, baina tira…

Kontsulta, jakina, ikusmin gehien sortu duen
hautagaira mugatu dut, hau da, EHBilduren hautagaira. Ze iritzi daukazu
“hautagaiaz”? Horixe izan da lagun eta ezagunetako batzuek erantzun duten  galdera. Imajinatuko duzuen bezala, erantzunak ere laburrak izan
dira. Adjetiboetara mugatu direnak egon dira, edo asko jota pare bat
esaldi bota dizkidatenak. Atera dudan ondorio nagusia da: kanpaina
arduradunaren ondoan irudi aholkulari bat beharko dela.

Esan barik doa inkestatxoak ez daukala inolako oinarri zientifikorik.
Fribolitatea dela ere irudituko zaio bati baino gehiagori! Baina
balekoa deritzot, hainbesteko ikusmina sortu duenez, jada, behin
betiko hautagaia dela baieztatuta, jasotako iritzien bilduma
plazaratzea. Beti ere, argi lagata, bote prontoan egindako
inkesta dela eta iritziak ere halaxe bota dizkidatela (definizioetako bat errepikatua agertzen da, ez dudalako asmatu zein zerrendatan kokatu).

Negatiboa:
Prebisiblea, gantxorik gabea, grisa.
Flojoa, kudeaketa gaitasunik ez, irudi zaharkitua. Flojoa, “egindako”
esaldi askokoa. Tertulietan ez bereziki brillantea, ez du destakatzen.
Disgustu handirik ez du eragiten, emozionatu ere ez. Kanpaina egiteko ona, baina lehendakari izateko…

Positiboa:
Emakumea dela, intelektuala eta
elkarteetako buru legez esperientziaduna. Irekia, zaparradari eusteko
kapaza; EHBilduk gola sartu du hautagaiarekin. Azken urteetan aldendu
zaizkien batzuek hurreratzeko saiakera. Kanpaina egiteko ona, baina lehendakari izateko…
Aldea dago beraz aldez aurretik hautagaia zertxobait ezagutzen zutenen eta batere ezagutzen ez zutenen artean.

Iritziak eta kritikak, kasu honetan niri, jakina, onartzen dira.

Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Basabe: “Duin eta duintasunaz harro goaz”

Mikel Basabek heriotza duina izateko eskubidea bermatzeko lege
proposamena
defendatu du Legebiltzarrean, gaiaren seriotasuna
errespetatuz, betiko ironiari eutsiz. Betiko moduan, brillante!

“Badakizue gure azken osoko bilkura dela eta, horren aurrean, ezin esan
entzun ere egin barik bota gaituen alderdiak gure amaierari aringarririk
eman gura izan dionik, zeren ez litzateke egia. Baina, bai esan dezakegu,
duin eta duintasunaz harro goazela; eta goazela, gainera, egindako
guztia, lege hau barne, berriz ere berretsiz eta jakinik egin dugun
ibilbide guztiak helburu berbera izan duela, gaurko eztabaida honek duen
helburu berbera: ezberdintasunetik planteatu, akordioetara ailegatzeko
malgutasuna erakutsi eta lortu dugunean gure proposamen bat aintzat
hartua izatea, hori guztion onerako eta hoberako izatea. Besterik ez eta
eskerrik asko”.

Kategoriak Ispiluari begira, Politika | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zenbakien magian erortzear; ez da posible!

Iturria: Irekia – Eusko Jaurlaritza

Curso de Periodismo de Datos izenarekin
Jaurlaritzak antolatutako saio baten izan nintzen atzo arratsaldean,
Lehendakaritzan. Gaia nondik nora zihoan susmoa banuen arren, ez nekien zehazki zertara nindoan; baina, nire sorpresarako –oraindik harrituta nago!–, oso gustura egon nintzen eta onena da administrazioa eskuzabalagoa balitz datuak publikatzeko orduan, askoz ere lan interesgarriagoak egiteko eta argitaratzeko aukera izango genukeela herritar guztiok. Egia esateko, irakasten aritu zen tipak, Mar Cabra (@cabralens) izeneko neska gazte eta estusiastak, zeresan handia izan zuen nire inpresio positiboan. Erabat maitemindua dago datu-kazetaritzarekin eta hala transmititu zigun hasiera hasieratik eta 21:15ak bitartean. Zenbakiak sekula ez zaizkit erakargarriak izan; baliteke matematiketan oso txarra izan naizelako beti. Baina atzo hantxe aritu nintzen Google Refine zer den eta nola funtzionatzen duen saltseatzen eta trasteatzen. Behin datuak eskuan horien irakurketa errazteko tresnak dira atzo ikusi genituenak, baina arazoa lehenago hasten da: datuen eskuratzean. Hortxe daukate Civiokoek beste erronkatako bat: gardentasuneko legea onar dezala Espainiako gobernuak. Izan ere, gobernuak esan duenez, “kasu egin
die” jasotako ekarpenei, baina badago artikulu zehatz batzuk,
gardentasuna mugatzera datorrena, eta hori ez dute aldatu eta ez dirudi
horretarako asmorik dagoenik.

Hala ere, 2009an Bartzelonan egon nintzeneko
sentsazio berberarekin atera nintzen kurtsotik: tresnak ezagutuz gero,
informazioa sailkatzea eta horiek ondo komunikatzea da ikasi behar duguna eta horretan aritzen denari hain era positiboan entzuteak krisiaren grisari
bestelako kolore bat, edo gutxienez tonalidade bat, ematen dio.

Udaldi luzea izango dudanez aurten, gaian gehiago sakontzeko astia hartuko dut.Datorren ostegunean sakontze saio bat egingo
dute Bilbon; horra ezingo naiz joan, baina uztailean udako ikastaroan izena
emana daukat, gehiago ikasteko asmoarekin. Bitartean atzo lehenengoz ikusi nituen tresnekin jolasten jarraituko dut, benetan interesgarria iruditu baitzait.

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

30 urte pirata naizela

E.T

Steven Spielberg zuzendariak 1982ko ekainaren 11n estreinatu zuen AEBn ET estralurtar hatz-luzearen filma. Gazteleraz ere urte horretan estreinatu omen zen, abendu aldera, sarean ikusi dudanez. Orduan 9 urte nituen nik, eta zinera herrikora joaten ginen. Baina bai! Nik ikusi nuen E.T. estreinatu berritan.
Auzoko elektrizistia sekulako tipoa zen eta bideo aparailu mordoa zituen. Beta sistemakoa zela esango nuke etxera ekarri zuen azkena. Auzoko neska-mutiko guztiak, edo gehienak, bere saloira elkartu gintuzten Fernandok eta Enkarnak, (artean eurek semerik ez zutela ere esango nuke) eta hantxe ikusi genuen, salako pertsianak jaitsita, ilunpetan, ET pelikula bere beta bideoan; palomita hots eta guzti!!!
Ze, guk ikusi genuena, zinema aretoren baten grabaturiko kopia izan zen; kopia pirata! Ez dakit inoiz SGAErekin arazorik izan zuen orduan Fernandok, baina auzoko umeok itzel pasa genuen!
Argazkiaren iturria: http://bit.ly/Kyk6bz

Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Abortua vs amatasuna babestea (?)

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hitzekin jolasean, benetan egin nahi dena ez esateko .

Hori da euskal popularrek bihar
Legebiltzarrean egingo den osoko bilkurarako proposatu dutena. Abortuaren legean atzera egiteko, Gallardon 
ministro “sasi-moderatuak” iragarri zuenari jarraituz, euskal popularrek “amatasuna
babesteko lege bat egitea” eskatuko dute Legebiltzarrean.

Ez da horretan saiatzen diren lehenengo aldia
gainera. Legegintzaldi honetan jada bigarrenez proposatuko dute eztabaida; izan
ere, 2009ko azaroan, ganberak atzera bota zuen ekimen berbera.


 
  Normal
  0
  21
  
  
  false
  false
  false
  
   
   
   
   
   
  
  MicrosoftInternetExplorer4
 

 
 


 /* Style Definitions */
 table.MsoNormalTable
	{mso-style-name:"Taula normala";
	mso-tstyle-rowband-size:0;
	mso-tstyle-colband-size:0;
	mso-style-noshow:yes;
	mso-style-parent:"";
	mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
	mso-para-margin:0cm;
	mso-para-margin-bottom:.0001pt;
	mso-pagination:widow-orphan;
	font-size:10.0pt;
	font-family:"Times New Roman";
	mso-ansi-language:#0400;
	mso-fareast-language:#0400;
	mso-bidi-language:#0400;}

Hala ere, atzera tematu dira popularrak zera argudiatuz: “Amatasunaren babesak sostengu- eta laguntza-neurriak 
eman behar ditu, bereziki zaurgarri sentitzen diren eta behar berebizikoak dituzten emakume haurdunentzat.
Egoera horien barruan nabarmendu behar dira emakume adingabeak, ahalmen-urritasunik dutenak, emakume etorkinak eta baliabide
gutxiko emakumeak”.

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Taula normala"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}
  1. Ez zait onargarria iruditzen emakume adingabeak, ahalmen-urritasunik dutenak, emakume etorkinak eta baliabide gutxiko emakumeak “bereziki” ahulak direla esatea.
  2. Ez da egia, ekimenak egiatzat jotzen duen moduan, amatasuna gure erkidegoan ez dela babesten.
  3. Emakumeok gure gorputzarekin nahi duguna egiteko eskubidea daukagu, gizakumeek bezalatsu, eskubide osoko pertsonak garelako. 
  4. Ama izan nahi duenak horretarako eskubide osoa dauka. 
  5. Era berean, ama izan nahi ez duenak horretarako eskubide osoa izan behar du. Hortxe dago hain justu babes falta. Hori da aldarrikatu beharrean dagoen eskubidea. 

Legebiltzarrak bihar ekimenaren kontra bozkatzea beste aukerarik ez du.

Era horretako eztabaiden aurrean ginateke inork gizonen eskubideak ezbaian jartzea erabakiko balu? Are gehiago, inor ausartzen da gizonen eskubideak ezbaian jartzen? Gizonak balira umeak dituztenak, lekurik izango lukete era horretako eztabaidek? Zorotzat hartuko gintuzkete.

Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika | Etiketak , , | Iruzkin 1