30 urte pirata naizela

E.T

Steven Spielberg zuzendariak 1982ko ekainaren 11n estreinatu zuen AEBn ET estralurtar hatz-luzearen filma. Gazteleraz ere urte horretan estreinatu omen zen, abendu aldera, sarean ikusi dudanez. Orduan 9 urte nituen nik, eta zinera herrikora joaten ginen. Baina bai! Nik ikusi nuen E.T. estreinatu berritan.
Auzoko elektrizistia sekulako tipoa zen eta bideo aparailu mordoa zituen. Beta sistemakoa zela esango nuke etxera ekarri zuen azkena. Auzoko neska-mutiko guztiak, edo gehienak, bere saloira elkartu gintuzten Fernandok eta Enkarnak, (artean eurek semerik ez zutela ere esango nuke) eta hantxe ikusi genuen, salako pertsianak jaitsita, ilunpetan, ET pelikula bere beta bideoan; palomita hots eta guzti!!!
Ze, guk ikusi genuena, zinema aretoren baten grabaturiko kopia izan zen; kopia pirata! Ez dakit inoiz SGAErekin arazorik izan zuen orduan Fernandok, baina auzoko umeok itzel pasa genuen!
Argazkiaren iturria: http://bit.ly/Kyk6bz

Kategoria: Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude