Jaurlaritza euskaraz eta gazteleraz ez da berdina

Eusko Jaurlaritzarn webgunera jo eta bi aurkitu ditut:

 1) euskadi.net idatzita URL gisa

 2) googlen bilaketa eginda lehenengo erantzuna sakatuta

Nire asmoa zen konprobatzea ia gobernu berriak jada kargua hartu duen; sareko organigraman osatu duten, dagoeneko, gobernu berria. Izan ere, joan zen astean, gobernu kontseiluak kargugabetzak egin eta kargu hartzeak izendatu zituen arren, zuzendari eta sailburuordeenak, Jaurlaritzaren webean oraindik Lopezen gobernukideen izenak agertzen ziren. Nire sorpresarako hortxe segitzen dute, euskarazko webgunean, aurreko gobernuaren atzerrirako ordezkariak, Ana Urchuegia tarteko; bai eta, herritarren partaidetzarako eta dokumentazioko idazkari nagusi Andoni Unzalu ere.

 lehendakaritza-gazteleraz

Unzalu euskarazkoan bakarrik ageri da, gaztelerazko bertsiotik kanpo geratu da jada:

 jaurlaritza-1-01-07

Euskaraz ala gazteleraz sartu webgunera, gobernukideak aldatu egiten dira.

Kategoriak Euskararen patria, Politika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Goiena, paperaren eta sarearen sinbiosia

2012ko onena @mikellizarralde @oihanvega @arkaGGK Iker Barandiaran eta Fermin Etxegoien @goiena #urtekarian http://spoti.fi/UJLivx” txioa idatzi ostean, blogera ekartzea erabaki dut. Papereko Goienaren 2012ko urtekaritik, Iphonarekin QR kodea irakurri ostean, lotura imeilez bidali diot nire buruari eta portatilean Spotifyren kanta zerrenda entzuten hasi naiz.

Errazago ere egin zitekeen, baina telefonoan ez daukat spotify;-(

spotify-goiena

Prozesua blogera ekarri nahi izan dut, batetik, horren arrastoa hemen ere uzteko (Goiena plataformako blogean) eta, bestetik, papera birziklatzearen beste adibide esanguratsu bat iruditu zaidalako; erabateko sinbiosia.
Debagoieneko bost musikazaleri urteko onenaz galdetuta 3 orriko erreportajea osatu du@jbereziartua -k aldizkarian. Amaieran, Spotify-n entzuteko QR kodea sartu du “erreportajerako iritzia eman duten aditu eta musikazaleek aipatutako abesti eta artistekin egindako zerrendarekin”.
Horixe entzuten ari naiz ni: Adele, Nick Waterhouse, Alabama Shakes, Bon Iver, Jello biafra, Beach house, Dominique A, Wild Nothing, Klaus & Kinski, Sean Rowe, Bruce Springsteen, Michael Bublé, Seiurte, Silvia Perez Cruz, Cat Power, Balerdi Balerdi, Spiritualized. Gehien gehienak aurkikuntza gustagarriak. 

Kategoriak Kazetaritza, Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Istorioak kontatzea gustuko baduzu, ekin!

Ir a descargar

Urrian ikasten hasi nintzenetik hamaika
etxeko lan egin behar izan ditut. Aurreko ikasle sasoian ez nituen
hainbeste lan egin, seguru nago! Teknologiak eta komunikazio era
berriek lan horiek konpartitzeko aukera ematen digute eta horretan
gabiltzanez, multimedia komunikazioa masterrean, erabili egin nahi
ditugu, modurik egokienean ahal dela, gure mezuak zabaltzeko,
partekartzeko eta jasotzeko.

Egin dugun azkeneko ariketa, “Pista
anitzeko edizioa eta irrati-era berrituak” ikasgaian izan da. Sonia
Gonzalez idazlearen “Ugerra eta Kedarra” eleberriaren testu zati
bat oinarri hartuta, soinu mapa berri bat eraiki dugu eta hurrengo
pausuak, istorioa sarean konpartitzea eta kontatzen dugun hori
borobiltzeko proposamenak jasotzean datza.

Guk, Sara
Orue
k, Lander
Arteaga
k, Iñigo Gaitonek
eta Janire Diazek egin
dugu gure partea. Baina, nahi duguna da zuk ere parte-hartzea.
Ezinbestekoa zaigu zure parte-hartzea.

Izan ere, urtarrilaren erdialdean,
egiten dizkiguzuen proposamenekin grabazioa amaituko dugu.

Hortaz, eta 3 minutu eta erdi
badituzue, entzun
eta esaiguzu, zure ustez, zer gertatu zaion
gure protagonistari.

Eskerrik asko, aldez aurretik!

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak , , | Utzi iruzkina

El_Txef_A Band Live ikusteak merezi du

Isats-pianoa
taularen alde batean eta Mac-a eta nahasketa mahaia bestaldean.
Erdian, berriz, aulkia eta mikrofonoa batera, eta ardo koparekin
mahaitxoa eta mikrofonoa bestera.

Bodegoi
berezi horrek iragartzen zuen han sortuko zen giroa intimoa eta
berezia izango zela. Lehenengo doinuak entzun orduko, zerbait
bereziaren aurrean nintzela baieztatu nuen. Bigarren abestiarekin
malko bi atera zitzaizkidan. Sekula ez dut zuzeneko kontzertu baten
lasaitasun, zoriontasun hori sentitu; eta bapatean, erritmoa bizkortu
eta txaloka hasi ginen, abduziduta bagina legez. Piano-jotzaileak
ordurako lepokoa eta txaketa kenduta zituen eta alkandoraren maukak
txukun-txukun jasota. Klimaxa zetorren eta horixe irudikatu zuten
taulara gonbidatua (Paul) igo zenean.

Musika
elektronikoaren
slow
bertsioak bereganatu gintuen Gernikako Lizeo antzoki osoa. Sarrera
guztiak agortu ziren, herriko musikariak eta Eibarko abeslaria
zuzenean ikusi eta entzuteko. DJ-aren ohiko irudiarekin zerikusirik
ez du El_Txef_A Live Band taldeak. Pianoa eta gitarra konbinatzen
direla bagenekien lehendik ere, baina doinu elektronikoekin nahastuta
egin zutena atzo, Hibai Etxebarriak (pianoa), Hannot Mintegiak
(gitarra) eta Aitor Etxebarriak (konposatzailea, nahasteka-egilea eta
mac erabiltzailea) beste dimentsio batera eraman gintuen.

Asko
merezi du El_Txef_A -k sortutakoak. Musikarien lana da barruan dutena
sentiaraztea eta gernikarrak, gainditu egin du hori. Hunkitzeko
musika sortzen du eta islatu ere bai. Dantzarako erritmoak diren
arren, eserita entzuteko pentsatu ditu
, hala deitzen da bere diskoa: Slow Dancing In a Burning Room.

Zorionak!

Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bizikletak kamioia harrapatu zuenekoa

13:30 aldera, Aspetik Abadiñora
bidean. Zirkulazio handia, eguraldi ona. Kamioia, autoak,
txirrindulariak. Bapatean txirrindularia esprintean hasi da; beste bi
txirrindulari gainditu ditu, eta Abadiñoko semafora arteko bide osoa
bizikletan zutik egin du. Hasieran, harrituta nindoan tipoaren
abiadura ikusita. Nik ezin nuen aurreratu, autoak zetozelako aurrez
aurre. Hortaz, nire aurrean eraman dut Abadiñora arteko bidean.

<p txirrindularia-Abadiño

<p Derrepentean, nire aurretik zihoan kotxeari gurutzatu zaio, errepidea
zeharkatu du eta aurretik zihoan kamioiaren alturan jarri da.
Kamioilariaren pare-parean. Keinuka hasi zaio kamioi gidariari,
builaka. Orduan ulertu dut esprint zoroa. Kamioi gidariak Aspera
iritsi orduko aurreratu egin du txirrindularia, eta orduan hasi zaio
txirrindularia segika. Ikaragarria izan da. Bizikleta kamioiaren
kontra eta zas! Harrapatu!

Sekula horrelakorik!

Sututa aritu da txirrindularia,
arriskuan ere jarri da kamioi gidaria harrapatu nahian, baina
arrazoia zuela bazekien eta amorruak jota ekin dio pertsekuzioari.

Ole!

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | Utzi iruzkina

Hilabete behar izan du Movistarrek gure etxean internet konexioa jartzeko

Gernikako Movistar dendan egin genuen
eskaria (eta kontratua) azaroaren lehenengo astean. Astebeteko kontua
izango zela esan ziguten. Baina gezurra esan ziguten. Izan ere,
dendan bertan erreklamazio bat egin ostean, eta 1004 zenbakira deitu
ostean, egin digute kasu. Are gehiago, martitzenean 1004ra deitu,
birritan eskegi zidaten arren berriro saiatu, eta hirugarrenean neska
batek, oso modu amablean kasu egin arte, ez ziguten linea jartzea
eskatu genuela komentatzeko deitu. Erreklamazioa 1004-ra egin eta
hurrengo egunean bertan, tekniko batek deitu zigun esaten etxetik
pasako zela hurrengo egunean.

Gure sorpresarako, jakin dugu,
Movistarrek ez diela lehentasun bera ematen kalean bizi direnei eta
landa eremuan bizi direnei. Teknikoak esan zigunez, azpikontratutako
enpresakoak, baserri, etxe bakar edo landa eremuan, orokorrean,
instalazioak konplikatu samarrak izaten dira (linearen postea oso
urruti geratzen delako, aparteko instalazioa egin behar izaten
delako…). Kontua da, horrelako eskarien aurrean, Movistarrek,
dirudienez, zerrendan atzera eramaten dituela eskariak, era horretan,
bezeroaren “pazientziaren” arabera, lehenago edo beranduago
egiten dizuete kasu.

Atzo, jada, etxera iritsi nintzenerako
bazebilen Interneten, jarrita zegoen linea; erabiliko ez dugun
telefono fijoko linea. Ze, hortxe beste kontu bat salatzeko:
Movistarri ez zaio interesatzen telefono linearik gabeko Internet
zerbitzua eskaintzea eta prezioan berdintzen ditu telefono zerbitzu
edo telefono gabeko Internet eskaintza. Sinberguentza batzuk dira!

Gaur goizean, konektatzera joan eta
hara! Ez dabilela! Amorrazioa itzela izan da, baina kasu honetan
erru osoa ez da Movistarrena izan. Gure txakurrak kablea jan du;
haginkatu du. Errua, gurea, hortaz, txakurrari ondo ez
erakusteagatik, ados. Baina Movistarren instalazioa ere hala moduzkoa
da: posteari 10 buelta ematen dizkion kable beltza bistara laga du,
txakurraren alturara, eta postea etxe barruan geratzen denez,
txakurrak pentsatu du: ba nirea da!

Baina, tira, konpondu dugu kablearena;
ohelagunak asmatu du kableen juntura egiten eta badaukagu atzera ere
internetera konexioa (txakurrak, ikusi orduko, ihes egiten badit
ere).

Kategoriak sare sozialak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Neketsua da euskaraz jardutea

10eko nota ezingo diegu eman, elkarrizketa osoa ezin izan dugulako euskaraz gauzatu, baina gutxienez euskaraz aritzeko eskubidea bermatu didate Ikean, telefonoz. Hala ere, aitortu behar dut, neketsua dela era horretan aritzea.

Goizeko 10:10ean deitu dut, joan zen barikuan @IKEABarakaldo
-n erositako felpudo barik etorri ginelako etxera bueltan, eta ia
ordaintzeko kutxan ahaztuta utzi genituen galdetzeko.

Arreta euskaraz nahi nuela adierazi
badut ere, hasierako elkarrizketa gazteleraz izan da. Izan ere,
lankide euskaldunak “un poquito liados” zeudela adierazi dit
neska batek, baina euskaraz atenditua izan nahi banu, nire telefono
zenbakia utzita deituko zidatela esan didanez, horixe egin dugu.

10:27an bueltatu didate deia. Argitu
dit, ordea, euskaraz ulertzen duen arren, berak gazteleraz egingo
zidala, baina ni euskaraz aritzeko lasai. Horixe egin dut; euskaraz
azaldu diot nahi nuena eta berehalakoan erantzun dit, lehenengo eta
behin dendan “ahaztuta” jasotzen dituzten artikuluen zerrenda
osatzen dutela egunero eta konprobatuko zuela ia egun horretakoa jada
bazeukaten. Segituan artikuluaren erreferentzia zenbakia eskatu dit,
baina, zoritxarrez, “ahaztutako” artikuluen zerrendan
horrelakorik ez dutela jaso argitu dit.

Lastima doblea! Izan ere,  felpudoak galdu ditudala argi geratu zait, baina, gainera, euskaraz aritzeko esfortzua ere doblea izan da: telefono deiaren zain geratzeko hautua egin behar izan dut lehenengo eta elkarrizketa elebiduna izatea onartu dut gero. Bai, ni aritu naiz euskaraz, baina neketsua da horrela aritzea.

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , , | 4 iruzkin

Euskal Herrian eta Katalunian, Intsumisioa!

Familia gutxi batzuek jarritako
salaketa aintzat hartuta, Konstituzionalak eta Gorenak sententzia
eman zuten: eskubidea zutela euren seme-alabak gaztelania hutsez
matrikulatzera Katalunian. José Artiachi irakurri diodanez gaur La
Vanguardia
n, azkeneko matrikulazio datuen arabera, 50.000 ikasle
berrietatik dozena bat familiak eskatu zuen gaztelaniaz eskolatzea.

EAEko matrikulazio datuak ere oso adierazgarriak dira; urtero gora doa euskara hutsez aritzen den eredua eta behera, aldiz, gaztelania hutsez ari dena. Gurasoek nahiago dute euren seme-alabek gure hizkuntza ofizial biak ikas ditzaten. Berriak otsailaren 15ean argitaratutakoaren arabera, EAEn “18.433 ikasletatik 14.162k egingo dituzte ikasketak euskarazko ereduan (%76,83). Guztira, iaz baino 419 gehiago dira horiek”.

Hala ere, PPkoak (eta sozialistak gobernuan egon direnean ere halaxe aritu dira) tematu dira arazo izan dadin euskaraz ikasteko hautua egitea eta estrategia inposatzea erabaki dute, gutxi batzuen eskariari jarraiki.

Gehiago gara, askoz gehiago, etxe kaleratzeen kontra gaudenok, baina hoiei muzin egiten die PPk; gehiago gara, askoz gehiago, lan erreformak enplegua ez duela sortzen diogunok, baina hoiei muzin egiten die PPk; gehiago gara, askoz gehiago, armagintza aurrekontua kentzea eta gastu soziala gehitzea eskatzen dugunok, baina hoiei muzin egiten die PPk…

Hala ere, gure hizkuntza propioan ikasteko eskubidearen kontra, dozena bat familiek lortu dute PPren gobernuak kasu egitea.

Ez zaigu besterik gertzen: Euskal Herrian eta Katalunian INTSUMISIOA!

Katalunian jada deitu dute manifestazioa hilaren 13rako. Guk Durangoko Azoka aprobetxatuko dugu.

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Julian Belokiren debaldeko aholkuak

Halaxe aritu zitzaigun Euskadi
Irratiko esataria
. Adinez, eta pisuz, bikoizten gintuela eta,
komunikaziotik zerbait badaki profesional eran ikasitakotik dela, hortaz,
saiatuko zela komunikazioaren moduak-estrategiak azaltzen.

 

Egun bi izan genuen irakasle Multimedia
Masterreko ikasleok, Beloki
jauna
. Tipoak gogoa jarri zion, bai horixe; gu ere saiatu ginen, baina
“lotsa” gehiegi sumatzen zen klasean. 
Madonnaren bertsioan ez,
baina Aldapeko Sagarraren abesten jarri gintuen egun bietan (beheko ahotsean
hasi eta gora, gora, gora!); bat-batean sortutako testuak interpretatzen klase
aurrean; arnas ariketak praktikatzen… Eta, den denak, debalde. Horixe esan
zigun-eta bakoitzean: “hau ere debaldeko aholkua”. Eta, gu esker onekoak
garenez, hala eman genizkion klasean.

 

Komunikazioan zerbaitek bereizten bagaitu
ez da esaten dugunak, egiten dugunak baizik
. Esaten
dugun hori adierazteko darabilgun moduak, alegia. Eta, adibide asko jarri
zizkigun, batzuk berak interpretatu zituen, ahots joko oso adieragarriak
eginez; beste batzuk, guk geuk egin genituen eta bere iritzia eman zigun, hola
edo hala esan edo mugituz gero, adierazgarriagoak ginatekeela erakusteko.

 

Hizkuntza sinbolikoan euskaraz kamuts ari garela ere esan zigun. Eta konstatazio modura, guk geuk
egindako ariketa. 160 hitz idatzi genituen gutariko bakoitzak, ariketa gisa
sinbolismoa erabili behar genuelarik. Hala ere, ohitura faltatik harago,
ezezagutza nabarmendu zen gehienon artean. Ez dauzkagu erreferente sinboliko
nahikoak euskaraz. Eta, jakina, pellokeria den arren, gehiago irakurri beharra
daukagu; iritzi sailetan euskaraz aritzen direnak jarraitu, testu laburretan
asko esateko, gauza handiak esateko, abildadea dutenak irakurri; Andu
Lertxundi, aipatu zigun (justu asteon aurkeztu du Durangorako bere azkeneko
liburua).

 

Baina, zenbat hitz egiten dugu? Egunerokoan, gutariko bakoitzak zenbat denbora ematen du hizketan?
Bataz beste 11 minutu! Jakina, hori entzunda aho zabalik geratu ginen,
baina kalkulu azkarra eginda hortxe froga: telefonoz deitu beharrean whatsappa
edo imeila erabiltzen ditugu; batera eta bestera mugitzen garenean, gehienetan,
bakarrik egiten dugu, isilik; eta etxean bagaude ere, badira telefono bidez
komunikatzen direnak (anai-arreben artean gurasoen enkarguak emateko whatsappa
bidaltzen direnak ere badira, pasilloan aurreraxeago joan eta ahotsez esan
beharrean). Hortaz, hain denbora gutxi ematen badugu hitz egiten, esateko
daukaguna zaindu besterik ez zaigu geratzen. Ze, idatzitakoa esatea, etxeko
sofan bada, “hor libreak gara” —esan zigun Belokik—, baina inori esateko bada,
orduan komeriak!

 

Laburrean, debaldeko aholkuak:

       
Goizean, hitz egiten hasi
aurretik, arnasa sendo hartu tripa bete arte, eta mingaina aho-sapaira ekarrita
R letra ahoskatu jarraian; 20 segundura ailegatzen bazarate, ño!

       
Arnasa hartu 10 segundutan
jarraian; eutsi aireari barruan 2 segunduz; bota ondoren, 10 segundutan zehar.
Lasaitzeko mekanismo.

       
Paper batean 5 berbako zerrenda
osatu eta esaldiak sortzen saiatu; kontakizuna sortu. Bertsolariaren errimak
dakienak erraz egingo du, baina bestela, esaldi solteak sortzetik hasi.

       
Albistea irratirako zein
idatzirako denean, erabili sinbologia komunikazioan laguntzeko. Modu naturalean
egin.

 

Eskerrik asko, Julian.

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Madrilen bakarrik ez, gurean ere egin eta erantzun beharreko galdera

Maria Agirreri irakurri nion txio baten “Nola esan Madrilen, zure laguna ETAkoa izan dela”. Hurrengo egunean Aitor Merino elkarrizketatu zuten Euskadi Irratian (01:44:00). Aktore iruindarra izan da galdera horri erantzuten saiatu dena, Asier eta biok, lanean. Proiektuaren gauzatze prozesua interesgarria izateaz gainera (crowdfunding), berak hartutako erabakia aintzat hartzeko moduako dela iruditzen zait.

No iframes supported

Jende askoren buruetan izan den galdera-kezka izan da hori. Gure herrian
ziur naiz jende askok egin diola galdera bere buruari: Baina, nolatan
sartu da nire laguna ETAn?!
Elkarbizitzari begira ere lagungarria
izan daiteke, taburik gabe, horretaz ere hitz egitea. Garrantzitsua
izango da urteetan bizi izan dugun indarkeria errepika ez dadin. Euskal
gizarteak ETAri nahikoa da esan zion arren, jarraitu zutelako gazte
askok erakundean sartzen eta, hein handi baten, euskal gizarteak
“permititu” zuen hori ere.
Txalogarria Aitor Merinoren ekimena.
Zorionak, Aitor!

Kategoriak Politika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina