Neketsua da euskaraz jardutea

10eko nota ezingo diegu eman, elkarrizketa osoa ezin izan dugulako euskaraz gauzatu, baina gutxienez euskaraz aritzeko eskubidea bermatu didate Ikean, telefonoz. Hala ere, aitortu behar dut, neketsua dela era horretan aritzea.

Goizeko 10:10ean deitu dut, joan zen barikuan @IKEABarakaldo
-n erositako felpudo barik etorri ginelako etxera bueltan, eta ia
ordaintzeko kutxan ahaztuta utzi genituen galdetzeko.

Arreta euskaraz nahi nuela adierazi
badut ere, hasierako elkarrizketa gazteleraz izan da. Izan ere,
lankide euskaldunak “un poquito liados” zeudela adierazi dit
neska batek, baina euskaraz atenditua izan nahi banu, nire telefono
zenbakia utzita deituko zidatela esan didanez, horixe egin dugu.

10:27an bueltatu didate deia. Argitu
dit, ordea, euskaraz ulertzen duen arren, berak gazteleraz egingo
zidala, baina ni euskaraz aritzeko lasai. Horixe egin dut; euskaraz
azaldu diot nahi nuena eta berehalakoan erantzun dit, lehenengo eta
behin dendan “ahaztuta” jasotzen dituzten artikuluen zerrenda
osatzen dutela egunero eta konprobatuko zuela ia egun horretakoa jada
bazeukaten. Segituan artikuluaren erreferentzia zenbakia eskatu dit,
baina, zoritxarrez, “ahaztutako” artikuluen zerrendan
horrelakorik ez dutela jaso argitu dit.

Lastima doblea! Izan ere,  felpudoak galdu ditudala argi geratu zait, baina, gainera, euskaraz aritzeko esfortzua ere doblea izan da: telefono deiaren zain geratzeko hautua egin behar izan dut lehenengo eta elkarrizketa elebiduna izatea onartu dut gero. Bai, ni aritu naiz euskaraz, baina neketsua da horrela aritzea.

Kategoria: Euskararen patria Etiketak , , . Gorde lotura.

4 Responses to Neketsua da euskaraz jardutea

  1. marijo egilea: Marijo

    Juanjo eta da2d, eskerrik asko animoengatik. Egia esateko, taliban samar sentitu nintzen une batez; biolento samar. Eta surrealista ere izan zen, baina, bai normal antzean horrek beharko luke gure jarduna.

  2. egilea: da2d

    Inguru horretan bizi naiz eta horrelako egoeraren aurrean topatzen naiz maiz. Denetarik dago, euskaldun asko ez, baina bai badagoela, eta mintzatu ez eta ulertu gai direnak ere hor dira!!

    egoera politak eta estresagarriak topatu ditzakegu beti euskaraz egiteagatik, baina tematuz gero, kexak eta iradokizunak jarriz gero euskara gero eta arruntago ari da hor. Gainera gipuzkoatik eta iparraldetik jende mordoa hurbiltzen da, bezeroak garen ehinean presio itzela egingo dugu, diruagatik mugituko dira, horretaz seguru egon.  eta berdina egin Leroy Merlinen, media markten eta gainontzekoetan. Aritzea da bide bakarra.

  3. egilea: Juanjo

    Ah! lastima felpudoengatik 🙁

  4. egilea: Juanjo

    Bejondaizula Marijo, egindako ahaleginagatik. Neketsua dela? Hasiera batean bai, baina zenbat eta gehiagotan praktikatu elkarrizketa elebiduna naturalago irtengo zaigu (nik sarri egiten dut).

    Egoeraren ondorioei dagokionez, alperrik izan da? Ez, bertako langileek mezu garbia jaso dute zugandik: zuk euskaraz artatua izan nahi duzu. Eta hori ez da inoiz alperrik izango. Euskaldun guztiok gauza bera egingo bagenu konturatzen ote gara zer nolako aldaketa soziala lortuko genukeen?

    Antzerako egoera eta baliabideei buruz gehiago jakiteko: http://www.telptailerrak.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude