Hilabete behar izan du Movistarrek gure etxean internet konexioa jartzeko

Gernikako Movistar dendan egin genuen
eskaria (eta kontratua) azaroaren lehenengo astean. Astebeteko kontua
izango zela esan ziguten. Baina gezurra esan ziguten. Izan ere,
dendan bertan erreklamazio bat egin ostean, eta 1004 zenbakira deitu
ostean, egin digute kasu. Are gehiago, martitzenean 1004ra deitu,
birritan eskegi zidaten arren berriro saiatu, eta hirugarrenean neska
batek, oso modu amablean kasu egin arte, ez ziguten linea jartzea
eskatu genuela komentatzeko deitu. Erreklamazioa 1004-ra egin eta
hurrengo egunean bertan, tekniko batek deitu zigun esaten etxetik
pasako zela hurrengo egunean.

Gure sorpresarako, jakin dugu,
Movistarrek ez diela lehentasun bera ematen kalean bizi direnei eta
landa eremuan bizi direnei. Teknikoak esan zigunez, azpikontratutako
enpresakoak, baserri, etxe bakar edo landa eremuan, orokorrean,
instalazioak konplikatu samarrak izaten dira (linearen postea oso
urruti geratzen delako, aparteko instalazioa egin behar izaten
delako…). Kontua da, horrelako eskarien aurrean, Movistarrek,
dirudienez, zerrendan atzera eramaten dituela eskariak, era horretan,
bezeroaren “pazientziaren” arabera, lehenago edo beranduago
egiten dizuete kasu.

Atzo, jada, etxera iritsi nintzenerako
bazebilen Interneten, jarrita zegoen linea; erabiliko ez dugun
telefono fijoko linea. Ze, hortxe beste kontu bat salatzeko:
Movistarri ez zaio interesatzen telefono linearik gabeko Internet
zerbitzua eskaintzea eta prezioan berdintzen ditu telefono zerbitzu
edo telefono gabeko Internet eskaintza. Sinberguentza batzuk dira!

Gaur goizean, konektatzera joan eta
hara! Ez dabilela! Amorrazioa itzela izan da, baina kasu honetan
erru osoa ez da Movistarrena izan. Gure txakurrak kablea jan du;
haginkatu du. Errua, gurea, hortaz, txakurrari ondo ez
erakusteagatik, ados. Baina Movistarren instalazioa ere hala moduzkoa
da: posteari 10 buelta ematen dizkion kable beltza bistara laga du,
txakurraren alturara, eta postea etxe barruan geratzen denez,
txakurrak pentsatu du: ba nirea da!

Baina, tira, konpondu dugu kablearena;
ohelagunak asmatu du kableen juntura egiten eta badaukagu atzera ere
internetera konexioa (txakurrak, ikusi orduko, ihes egiten badit
ere).

Kategoria: sare sozialak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude