El_Txef_A Band Live ikusteak merezi du

Isats-pianoa
taularen alde batean eta Mac-a eta nahasketa mahaia bestaldean.
Erdian, berriz, aulkia eta mikrofonoa batera, eta ardo koparekin
mahaitxoa eta mikrofonoa bestera.

Bodegoi
berezi horrek iragartzen zuen han sortuko zen giroa intimoa eta
berezia izango zela. Lehenengo doinuak entzun orduko, zerbait
bereziaren aurrean nintzela baieztatu nuen. Bigarren abestiarekin
malko bi atera zitzaizkidan. Sekula ez dut zuzeneko kontzertu baten
lasaitasun, zoriontasun hori sentitu; eta bapatean, erritmoa bizkortu
eta txaloka hasi ginen, abduziduta bagina legez. Piano-jotzaileak
ordurako lepokoa eta txaketa kenduta zituen eta alkandoraren maukak
txukun-txukun jasota. Klimaxa zetorren eta horixe irudikatu zuten
taulara gonbidatua (Paul) igo zenean.

Musika
elektronikoaren
slow
bertsioak bereganatu gintuen Gernikako Lizeo antzoki osoa. Sarrera
guztiak agortu ziren, herriko musikariak eta Eibarko abeslaria
zuzenean ikusi eta entzuteko. DJ-aren ohiko irudiarekin zerikusirik
ez du El_Txef_A Live Band taldeak. Pianoa eta gitarra konbinatzen
direla bagenekien lehendik ere, baina doinu elektronikoekin nahastuta
egin zutena atzo, Hibai Etxebarriak (pianoa), Hannot Mintegiak
(gitarra) eta Aitor Etxebarriak (konposatzailea, nahasteka-egilea eta
mac erabiltzailea) beste dimentsio batera eraman gintuen.

Asko
merezi du El_Txef_A -k sortutakoak. Musikarien lana da barruan dutena
sentiaraztea eta gernikarrak, gainditu egin du hori. Hunkitzeko
musika sortzen du eta islatu ere bai. Dantzarako erritmoak diren
arren, eserita entzuteko pentsatu ditu
, hala deitzen da bere diskoa: Slow Dancing In a Burning Room.

Zorionak!

Kategoria: Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude