‘Euskal komunikabideak: nola zaindu maite duzun hori?’

http://euskalerriairratia.com/?p=755056

http://euskalerriairratia.com/?p=755056

Euskalerria Irratiaren 25. urteurrenaren harira, mahai-inguru interesgarria antolatu zuten euskal hedabideen egoeraz eta etorkizunaz. Horretarako euskal hedabideetan ari diren hiru lagun izan zituen Juan Kruz Lakastak mahaiaren bueltan: Maddalen Iriarte, Mikel Irizar eta Martxelo Otamendi. Bertarajo joaterik izan ez genuenontzako streaming bidez jarraitzeko aukera egon zen. Hala ere, hura ere galdu bazenuen, hemen egindako laburpetxoa eta mahai-ingurua berriro ikusteko aukera.

[View the story “‘Euskal komunikabideak: nola zaindu maite duzun hori?’” on Storify]

Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Karmacracy, loturak txikitzeko eta zure karma ezagutzeko tresna eta jolasa

Orain arte Bit.ly erabiltzen ibili naiz URL-ak txikitzeko; izena eman eta loturek izan duten bilakaera ikusteko aukera ematen duelako eta, egolatra samarra izanik, personal branding delako hori egiten joateko asmoz. Aldiz, #Innobi13 jardunaldietan Karmacracy ezagutu nuen eta hori erabiltzen hasi naiz harrezkero.

Gaur imeila bidali didate esaten, astebete daramadala eurekin eta, elkar ezagutzeko ordua dela. @jmarti –k, bere laguntza eskaini dit zerbitzuak dituen zer guztiak ezagutzeko. Izan ere, loturak mozteaz eta estatistikak egiteaz gainera, karmacracy-k “jolas” egiteko aukera ere ematen du, dibertitzeko-edo.

Karmacrazy-ren gutuna

Karmacrazy-ren gutuna

Hainbat “sari” ematen dizkizu zure loturen eboluzioaren arabera, eta lotura txikien komunitatean integratzen joateko aukera ematen dizu. Eta, jakin badakigu guztiok, zein garrantzitsua den “komunitateko kide” izatea, ezta!

Nire Karma lorpenak

Nire Karma lorpenak

Nuts deitzen diete karmacracy-koek sari horiei eta eduki esanguratsua elkarbanatuz lortzen dira. Saritu egiten zaituzte horrelako lorpen bakoitzeko eta mota askotariko sari edo nuts-ak daude. Dioetenez, nik karmacracy-ren %42 besterik ez dut ezagutzen, hortaz, hasi besterik ez naiz egin. Hala ere, asmoa daukat ikasten jarraitzeko nola demontre atera ahalik eta etekin gehien tresna horri; gainera, etxeko produktua da, ez dago euskaraz oraindik, baina erabiltzaileon esku ere badago hori. Bitartean, nire karmarekin segituko dut.

Kategoriak sare sozialak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

#500xZu Anboto astekariaren jaia zapatuan. Zorionak!

Anboto astekariak 500. zenbakia kaleratuko du

Anboto astekariak 500. zenbakia kaleratuko du

http://youtu.be/JX9-YL6mXmU

2002ko azaroaren 16an kaleratu genuen Anboto astekariaren lehenengo zenbakia. Gaupasa egin genuen Imanol Garaizabalekin, berari tokatu zitzaiolako bere anaia Gotzonek egindako Freehand dokumentua Quark-eko maketara pasatzea. Hura izan zen lehenengoa, baina hasiera hartan ordu asko eta asko igaro genituen Berbaro taberna zaharreko gainkaldeko egoitzan. Bihar 500. zenbakia kaleratuko dute Anbotokoek. Zorionak, beraz, ekinean segitzen duzuen guztioi! Ondo ospatu zapatuan!!!

 

Kategoriak Ispiluari begira, Kazetaritza | Etiketak , | Utzi iruzkina

Patrozinatzaile handien (BBVA, El Correo, Bilboko Udala, BFA) ‘saraoak’ ikusgarriak izaten dira gehienetan; leku handietan izaten dira (Guggenheim) gustura sentiarazten zaituzte, inportantea. Badago, ordea, ordaindu beharreko peajea: babesle-patrozinatzaile-mecenas delakoen diskurtsoak! Eta, ez dira gutxi izaten gainera. Zenbat eta sarao handiagoa, orduan eta mini-diskurtso gehiago!

Adibide bat jartzeagatik, Guggenheim museoan egin ziren Innova jardunaldiak hartuko ditugu oinarri; horrelakoetan gertatzen den bezala, hizlariak izan ziren: 1) antolatzaile nagusia, 2) lurralde erakundeko ordezkaria, 3) udal ordezkaria eta 4) dirua jartzen duenaren ordezkaria. Guztiak gizonezkoak.

Fernando Alvarez, Antonio Manzanares eta Xabi Alvarez

Fernando Alvarez, Antonio Manzanares eta Xabi Alvarez

Eta, haiei entzuten eta begira nintzela, hizlari tipoak zerrendatzen hasi nintzen: a) hizlari ‘efikaza’, hau da, bere mezua argi adierazten duen komunikatzailea; b) entzulegoaren arreta erakartzeko teknikak erabiltzen dituen ‘vendebiblias’ delakoa (kariño osoz); c) bere erakunde, enpresa, elkarte edo dena delakoak gauzak zein ondo egiten ari den azaltzera mugatzen dena, edo “encantado de conocerse” delakoa; (kontuz, kasu hori ‘quedaguaiekin’ elkartrukatu daiteke, hau da, hara agertu direnei bere esker ona ematera mugatzen den tipo sinpatikoa, umorea erabiltzen duena publikoari irribarrea eragiteko, baina inongo mezurik ematen ez duena); eta d) erakunde instituzionalaren izenean hara agertzera “kondenatua” eta, beraz, konpromisozko diskurtsoa egiten duena, han eta hemen balekoa izan daitekeena. Guztiak gizonezkoak.

Lucas Aisa, Juan Boronat eta Jaime Estevez

Lucas Aisa, Juan Boronat eta Jaime Estevez

Aitortu behar dut, dena dela, ponenteen kasuan (bat izan ezik, guztiak gizonezkoak) denetarikoa egon zela, eta kasurik gehienetan komunikatzaile bikainak zirela, mezuarekin. Gainera, bestela ezagutuko ez nituzkeen proiektuen berri izan nuen Innovan (guztiak gizonezkoak) eta hori asko eskertzen da, batez ere, norberaren proiektua definitzeko orduan trabatuta baldin bazaude.

Iordi Martí, Guillermo de Haro eta Carlos Polo http://info.elcorreo.com/innova-bilbao/este-sirve-para-nada-mas-pues-le-ponemos-de-comercial-por-carlos-polo/

Iordi Martí, Guillermo de Haro eta Carlos Polo

Oharra: argazkietakoak ponenteetako batzuk dira (denak gizonezkoak); protokoloko hizlarien argazkirik ez nuen atera (haiek ere denak gizonezkoak, aurkezleak barne).

Data: Egilea: marijo | Utzi iruzkina

Sare sozialetan egon behar dela eta, zergatik? Zertarako?

Irudia: http://jacsnewstyle.blogspot.com.es

Irudia: http://jacsnewstyle.blogspot.com.es

Irudia: ajmstudents.wordpress.com -

Irudia: ajmstudents.wordpress.com –

 

 

 

 

 

Ezinbestekoa bereiztea, Twitter erabiltzaileez ari naizela, hartzailea eta erabiltzailea:

1- Hartzaile gisa: besteek diotena irakutzeko, jendea zertaz ari den ezagutzeko, albiste interesgarriak jasotzeko. Hori horrela izateko: ezinbestekoa jende egokia jarraitzea.

2- Erabiltzaile gisa: ekarpenak egiteko bi modu: norberarenak, beti eta zerbait interesgarria esateko baduzu (iritzietatik harago, edukia eskaini); edo, besteen artikuluak bertxiotzeko (zuk zeuk kuratze lana egin ostean, besteentzat ere interesgarriak izango diren loturak eskaintzeko).

Loturak bertxiotzeko orduan, egunkarietako albisteez harago jo beharko genuke eta horretarako blogari interesgarriak jarraitu. Espezializazioak kriba dezentekoa egin du horretan ere, eta lana bada ere onenak jarraitzea (edo “onenak” identifikatzea), beti dago Twitterren horretan aritzen direnetatik ikasterik; izan ere, Twitterren ere asko direlako gai zehatzen inguruan txiokatzen dutenak.

Egon naizen azkeneko hitzaldietatik hainbat irakaspen atera ditut, baina sare sozialei etekina ateratzeko kontuan bat etorri dira aspaldian entzun ditudan hizlaririk gehienak. Izan ere, egon behar horrek agobiatu egiten gaitu, zertan ari garen argitu ezean.

Beraz, erabaki dut ekarpenik egiteko badago egin egingo dudala, baina, zintzoki, nik neuk etekin gehiago ateratzen diet besteek, dakitenek, diotena irakurtzen. Beraz, lehenengo eta behin, nire zerrendak errepasatzen hasi naiz, sailkatzen, eta “adituen” zerrendak edo jarratzaileen artean kuxkuseatzen, “aditu” bila.

Bestela, badago Twitter entretenimendurako erabiltzerik ere; nola ez! Zenbatek ez dugu telebista saioren bat jarraitu Twitter zabalik dugula eta etiketa zehatz bat gure denbora lerroan dugula, jendeak dioena jarraitu? Ze, zelako jende ona dabilen hortik! Edo, nor ez da ibili euskal txiolarien artean egindako azkeneko jolasean, #umetakoberbak?

Kategoriak sare sozialak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Javier F. Barrera, donostiar bat Granadan; bihar Bilbon

Twitterren segitzen dut. Deigarria egin zitzaidalako donostiar bat Granadatik aritzea; izan daiteke, nik ere familia daukadalako han eta asko erakartzen nauen hiriburua delako, baina, aput baten irakurri nuen eta bere jarraitzaile egin nintzen. Horregatik, InnoBi13 jardunaldietan egongo zela ikusi nuenean, izena eman nuen. Eta, Leioako fakultatera hurbildu zela jakin nuenean ere, bai; interes profesionalagatik, #badazpada.

Leioan eskola ematen, 2013-04-24

Leioan eskola ematen, 2013-04-24

 

Hala bada, #innoBi13 jardunaldien atariko gisa, Javier F. Barreraren hitzaldira joan nintzen atzo Leioako Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren fakultatera. Gaztelerazko 3. mailakoei eskola ematen egon zen, Maria Ganzabal irakasleak gonbidatuta.

Javierren hitzaldiaren izenburua gustatu zitzaidan; hainbestek gehiegitan ahotan hartzen duten enprendedore, ekintzaile, erabili ordez, zuzenagoa zelako berea: “Juré no ir al paro”. 20 urteko ikasleei zuzendutako hitzaldia prestatu zuen Javierrek, kazetaritzako ikasle izanik, bere esperientziaren berri emateko: egin zuenaz eta, batez ere, soldatari eusteko egiten duenaz jardun zuen. Ze, berak esan zuen bezala: “porque hago todas estas cosas es por lo que me siguen pagando el sueldo” —beraz, ez lan egiten duen guztia, baizik eta bere soldata (+IPC-a, argitu zigunez). Ikasle batek jakin nahi izan zuen “zenbat urterekin jaso zuen lehenengo soldata” eta hortik iritsi ginen eztabaidara: kazetaritza zein gaizki ordaindutako profesioa den. Ez da gauza berria, bagenekien hori. Baina konturatu nintzen oraindik ere ikasle gazteenek kazetaritzaren profesioa mitifikatu samar izaten segitzen dutela, nik neuk bere egunean bezala, supongo. Harridura aurpegi bat baino gehiago ikusi nituen 10. gela hartan Javierren azalpenak entzunda.

Hala ere, proiektuetan parte hartzeko eta bestela, sustatzeko, izan zen bere mezua. Ikasle zaren bitartean, ikasketa prozesu gisa hartu praktikaldia, dirurik jasoko ez baduzu trukean, baina horrek emango dizun aukeraz baliatu zure proiektua sustatzeko; sareak horretarako aukera ematen duelako. Eta, hainbat adibide jarri zituen istorioak kontatzeko erabili dituen metodoez eta istorioak sortu ahala nola plazaratu dituen, bai eta martxan jarritako hainbat: 1001medios, Facebooken sortutako kanpaina berezia The Clash taldeko Jose Strummer zenari kale bat jartzeko Granadan, Periodismo al pilpil bloga, Storifyn jasotzen dituen istorioak…

Interesgarria izan zen Granadara El Ideal egunkarian alde egin zuen donostiar honek kontaktu ziguna eta biharko saioaren atariko gisa, egokia. Izan ere, bihar, 12:00etan arituko da Guggenheimen: “ ‘Apocalipsis Now’ La batalla de los profesionales del periodismo para seguir dando guerra y mantener audiencias”. Hori ere izenburu erakargarria, inondik inora.

Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak | Utzi iruzkina

39rekin oheratu eta 40rekin altxatu

39rekin oheratuko naiz gaur eta 40rekin altxatu bihar. Horrelakoa da bizitza, diotenez. Eta zer egingo diogu bada denbora hain azkar badoa? Ze, joan egiten da, pasatu; konturatu orduko, beste une baten bizi gara, beste egoera baten. Eta egokitzeak laguntzen du; ez konformatzeak, ez baita gauza bera. Baina aizue, ez dakit preparatuta nagoen aldaketa numeriko horrek suposatzen duena nireganatzeko.

Sasoi baten emakume batentzako adin tarterik onena omen zena hasten zen 40rekin. Beste sasoi baten izango zen. Emakumeari gizarte matxista batek lotzen zizkion ezaugarrien sasoian izango zen, pentsatzen dut. Ze, gaur egun ez dut horrela ikusten nik. Nire amak 40 bete zituela, esaterako, 18 urteko alaba unibertsitatera joan zitzaion. 22 urte beranduago, alabak, 40 urte beteko ditu, eta unibertsitatean ikasten dabil. Bale, ez ditut urte denak unibertsitatean egin. Tartean ikasketak amaitu eta lanean hasi nintzen, hainbat lekutan gainera; izan ere, orain dela urte gutxira arte, bageneukan aukerarik beste lanpostu baten probatzeko, aurreko lana borondate propioz lagata. Nik neuk bizi izan ditut urte horiek, baina iazko urrian, unibertsitatera itzuli nintzen, 21 urte eta gero, ikastera. Egoera ekonomikoa aldatu da, eta jada lana aurkitzea hain erraza ez zela izango-eta, urtebetez bestelako gauzetan aritzea erabaki nuen. Eta horretan naiz.

40 urte beteko ditut bihar, eta ez nago ziur nire bizitzako urterik onenak bizitzen hasiko naizen; ez behintzat sasoi baten uste zen bezala. Nik ez daukat bizimodua antolatuta, hileroko hipotekaren reziboa ez bada; eta horrek bertigoa eragiten dit. Hala ere, baikorra izatea besterik ez zait geraten eta bihar, esnatzerakoan, nire buruari hauxe esango diot: dena dago egiteko eta zure aukera ere eskura daukazu; zergatik ez!

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | 4 iruzkin

Bederatzi pertsona ezagun, esperientziadun, aditu. Bederatzi gizon.

Argazkia: Andoni Canellada, Argazki Press (berria.info)

Argazkia: Andoni Canellada, Argazki Press (berria.info)

Galde aldizkari politiko-kulturala aurkeztu dute asteon Donostian. Hainbat kontu argitu zituzten aurkezpenean, Berrian irakurri dudanez. Argi dute, esaterako, “talde plurala” direla eta “egungo egoeraren inguruko kezkak partekatzen”·dituztela; baita euren “bokazio elebiduna”, eta horregatik “autoreen hizkuntza kontuan hartuko dute aldizkarian euskarari behar bezalako tokia egiteko”. Bestalde, “belaunaldi gazteekin bat egiteko etorkizunean alor digitala indartu beharko dutela” ere argitu dute eta garrantzitsuena “45 euroren truke, urtean lau ale jaso ahal izango direla”. Baina niri deigarria egin zaidana argazkia da: bederatzi pertsona ageri dira, aurkezpen lekuaren aurrealdean. Bederatzi pertsona ezagun, esperientziadun, aditu. Bederatzi gizon.

Proiektua positiboa iruditu zait; ez bakarrik ekimena hartzeagatik, baizik eta garatu nahi duten aldizkari informatiboagatik; interesgarria dirudi. Baina, era horretako argazkiak ikusita, denboraren tunelean sartuta gaudela dirudi.

Beti da gauza bera. Ez dago emakumerik era horretako proiektuetan interesaturik? Ala ez dago emakumerik denborarik, gogorik duenik era horretako proiektuetan inplikatzeko? Edo, gizon hauek ez daukate euren interes, gogo, grina, jakinmin eta interes antzekoak dituzten emakume lagunik? Ez du sinesten. Gainera, ziur naiz ez dutela nahita egin. Are gehiago, euren artean norbaitek komentatuko zuela emakumerik eza. Baina zergatik izango da beti gizonezkoak direla argazkietan agertzen direnak?

Inertziagatik funtzionatzen dugulako gertatzen dira era horretako gauzak? Hau da, errazagoa zaigu betiko lagunengana jotzea eta saiatu ere ez gara egiten lagun, aditu, kide berriak bilatzen?

Ez dakit, baina gehiegitan ikusten ditugu bizitza publikoan eragiteko asmoz sortzen diren gizonezko taldeak.


 

Kategoriak Politika | Etiketak , , | 4 iruzkin

Gobernu irekia ez da Twitterren herritarrekin berba egitea

Gobernu irekiaz hitz egiteko mahai inguru batera gonbidatu zaituzte; politikoz inguratzen zaituzte; zeu zara politikaz aritzen den, baina politikan lan egiten ez duzun bakarra eta zure ahotik ateratzen diren lehenengo bi baieztepenak dira: 1) alkate, diputatu edo senatari batek Twitterren komunikatzea ez da gobernu irekia, marketinga da; eta 2) politikari batek Facebooken herritarrekin hitz egitea edo kontsignak botatzea ez da gobernu irekia, agitazioa eta propagada da. Cesar Calderonek egin zuen atzo Andaluzian antolatu zuten Gobernu Irekiari buruzko eztabaidan. Guadalinfon eman zuten atzo.

#oGovAnd: Diálogo sobre gobierno abierto

#oGovAnd: Diálogo sobre gobierno abierto

Horrela ekin zioten gobernu irekiari buruzko mahai-inguruari. Ados ziren gehienak baieztatzen herritarren parte hartzea sustatu behar dela eta garrantzitsua dela, baina Calderonek berak azpimarratu zuenez, herritarrak, orokorrean, ez gaude parte hartzera ohituta, are gehiago, ezertarako balio ez duela ikusten badugu. Horregatik parte hartze aktiboa prozesu gisa ulertu behar dela adierazi zuen, egunero egin behar den gimnasia dela. Eta, bestetik, herritarren eta administrazioen kolaboraziorik gabe ulertzerik ez dagoela gobernu irekia.

Entretenigarria izan zen mahai ingurua, ez bakarrik andaluziarrek duten berezko zera horregatik. Juneko alkate Jose Antonio Rodriguez Salak bere herrian egin duten esperientziaz aritu zen: udal langile guztiek txiokatzen dute euren jardunaren inguruan, batzuek udaleko twitter kontuan eta beste batzuek eurenean. Kale garbitzailea oso ezaguna egin omen da.

Baina Javier F. Barrerak gogoratu zien bezala hori ez da gobernu irekia “zuk twitter telefonoan bihurtu duzu, informatzeko erabiltzen duzu. Ados, horrela hasten da, baina hori ez da gobernu irekia. Beraz, zer falta da?”, galdetu zien han bilduta alkateei.

Erantzunik gabe geratu zen galdera; sare sozialak marketing politiko eta herritarren kexak edo iritziak jasotzeko bide bezala nola erabiltzen den aritu ziren, baina ez gobernu irekia kontzeptua nola gauzatuko den, ezta udal mailan ere. Lastima. Ze dirudienez, eta Carlos Guadianek esan zuena gogora ekarriz: “herritarrek nahi dute agintea hartu, baina sistemak ez daki nola eman”.

Informazio gehiago @juanlarzabal.en artikuluan

Kategoriak Kazetaritza, Politika, sare sozialak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gangnam Style, euskaraz abestuko dugu

Jakina letrak ez du jatorrizkoarekin zerikusirik izango. Gureak aldarrikapena izan nahi du. Krisi ekonomikoaren eraginez, lanpostu gehien galdu dituen 2. sektorea da kazetariena. Hedabide tradizionalek tekonologia berriak komunikazioaren onerako erabili ordez, negozio azkarra, eta txarra, egitea lehenetsi dute. Jada, soberan dira ‘plumillak’ eta multifuntzioa betetzen duten copy-pastelariak nahiago dituzte.

lipdub euskaraz blogerakoHorren aurrean, Gangnam Style doinura oihukatuko dugu. Ka-kazetari, kakati! Horixe da gure estribilloa. Joxerra Gartziak lagundu digu letra osatzen eta apirilaren 10ean, zuk ere parte har dezakezu Leioako campusean grabatuko dugu lipdubean. Flashmove eta Harlem shake-ak modan diren honetan, guk lipduba errekuperatu nahi dugu. Zergatik ez? Agian ez da cool izango, baina vintage bai!

Lipdub MKM zorakeriaren gainean gehiago jakin nahi izanez gero, eta zu zeu ere ausartzen bazara, etorri! Ez izan kakati!

Kategoriak Euskararen patria, sare sozialak | Etiketak , , | Utzi iruzkina