Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Aldaketa barik, dena atzera berdin

Ikusi ondotik danak jakitun izaten gara, baina aitari esan nionean hauteskunde osteko egunean Nafarroan zer nolako aukerak zituen Nafarroa Baik, zera esan zidan: “no te emociones tanto. Yo no me fiaría”.Eta, bazekien bai zertaz ari zen. Arrazoia eman beharko diot … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Antzuolakoak be jun dia! Pobre, gu

Iñork pentsauko dau blog hau irakurritta, parrandia besteik itxen eztotela aspaldian, baina… Danak batera tokatzen die-ta euskal herri honetan! Antzuolakuak pe jun die; Karmen jaixak horrek pe, baiña egun hori baino batzuk lehenau ospatu die aurten be: uztaillak 12txik 15era … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Ai, Fermin! Parrandazale mundiala tipoa

A zer nolako parranda martitzenekoa! Iruñeara iritsi orduko Gaztelu plazarantz abiatu ginen. Eta, bidean, Metallicaren kontzertu egunean lagun batek esan zidana gogoratu nuen: “non? Han, beltzez jantzitako koadrila haren ondoan”, txartelak erosteko lekua non zegoen galdetuta. Kontua da, han beltzez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Hamar urteren bueltan, San Ferminetara noa. Eta zuek?

Gaur San Ferminetara noa. Hamar urte dira lehenengoz joan nintzela. Orduan, asmoa Kakitzaten txoznara lanera joatea zen, ze, aurreko urtean ere gauza bera egin genuen Antzuolako lagun batzuk. Orduan baina gau osoa egin genuen txosnan, goizeko 6ak arte. Horregatik, orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Musika gustuek harrituta

Kostaldeko Trena irratsaioa amaitu zela eta, penaz geratu nintzen. Izan ere, bluesaren saioa izan zen atzokoa eta primeran pasatu nuen hondartzan etzanda doinu eta erritmo haiek entzuten. Hala ere, ez nuen Euskadi Irratiaren diala mugitu eta hurrengo ordubetea ere adi-adi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Txepelduta

Ustez, oporretan nago. Udako oporren atariko astebeteko “atsedenaldia” daukat orain. Baina aspaldi honetan ez ditut gustuko atsedenaldiak; ezer ere ez egiteko astia nahi nuen orain dela hamabost egunera arte, baina orain, uda hasiera euritsuak-edo eraginda, deus egiteko gogorik ez izateaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Bat, bi, hiru, lau… Gora San Ferminak!

Asteleheneko Goienkaria, 2007-07-02   Rafaela Romero ez euskaraduna izateak hautsak harrotu ditu, baina egina dago eta beste ez euskaradun bat jarri dute erakunde baten ordezkari. Eta oraingoz, Iñaki Galdosen esku omen dago Gipuzkoako Diputazioaren eraketa; Oñatiko semea bera. Behinola, EAJren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Soldadu beharginen patua

Gaur bertan irakurri diot Miguel Angel Aguillari Paisen zera esaten, soldaduek Indar Armatuen Ordenantza Errealen 157.artikuluan dioela soldaduek gustura egiten dituztela lan bereziak, hauek agintzen duten arrisku, zailtasun eta desorosotasunei aurre eginez. Beraz, eta kontuan izanik soldaduak direla lanean hiltzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

40 urteren ostean

“40 urte behar izan ditu Realak bigarren mailara iristeko”. Eta nere artean esan dut, “helburua ote zen?”.Nahiago izan dut despiste bat izan dala pentsatzea, baina Euskadi Irratian entzun diot kirol kazetariari gaur goizean horrelaxe hasten bere kronika.Eta gero gogoratu naiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hauxe duk hauxe

Espaloia, 2007-06-8 Larrialdietarako irteeratik atera ginen bariku goizaldean Elgetako Espaloitik. Lehenago egiterik ere izan genuen, baina azkeneko ordurarte itxaron genuen… Hark esaten zuen moduan, “beti aritzen gara zerbait gehiagoren bila”. Eta, Espaloitik hango lagunen Elgetako txoko batera joan ginen. Intxaurrak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin