-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
ETBren egoitza berrira bisitan
ETBk (ze EITBk aurreteik estreinatu zuen) atzo estreinatu zuen Bilboko egoitza berria; albistegiak, lehenengoz, sasoi bateko ‘feriademuestrasian’ egin zituzten. Eta, kasualitatez, goizean han egotea tokatu zitzaidan. Bigen Zupiria eta Andoni Ortuzar izan genituen gida-lagun. Estreinaldia egin zutenean ezin izan nintzen … Jarraitu irakurtzen
Solaskide ikusezina
Atzera ikusi dut autobus geraleku ondoan, lurrean eserita, bizitza amaitzear balu bezala erre eta erre. Baina ez zegoen bakarrik; oraingoan ere, beste inork ikusten ez zuen hari begira zen bera, harekin hizketan ari zen gainera. Entzun egin nion. Zera esaten … Jarraitu irakurtzen
Udako zinea
Uda osoan zehar iragarri dituzten Planet Terror eta Death Proof filmak ikusi ditut; ez bi zuzendariek hasiera batean asmatu zuten moduan, hau da, sesio bikoitz baten Grindhouse sesio omenaldia egin aldera. Gurean bata abuztuaren hasieran eta bestea amaiera estreinatu dituzte, … Jarraitu irakurtzen
Lekitxon bai, Honddarbin ez
Sanantoliñetan izan nitzan atzo, antzar egunian. Sekulako egualdixa egiten zeban eta atsaldeko 5:30ak aldera aillegau giñan portura eta girua ikustekua zan!. 70 bateletik gora zeuala entzun giñuan: gu 49.ean aillegau giñan. Ordurako 18 jasoaldi eginda zeuskan batek eta denbora dezentia … Jarraitu irakurtzen
Athleticek gaztelaniazko ikasketen aldeko apustua egin du
Izugarria, ikaragarria, onartezina, salatzekoa, lotsagarria… Nahi duzuena esan daiteke Athleticen presidente Macuaren egitasmoaren gainean. Badirudi, horrela irakurri nuen larunbateko Pais egunkarian, kadete A mailako mutikoak eskola berean matrikulatu nahi ditu, errendimendua gehitzeko. Hori etorkizuneko futbol jokalari profesionalak “egiteko” bidea izan … Jarraitu irakurtzen
Donostian ala nazioartean?
Donostiako banderaren lehenengo saio egunean istiluak izan ziren Donostiako Alde Zaharrean. Bigarren zatia ez da hain arraroa egiten, eta egun benetan jendetsua aukeratu izana horretarako ere, jada, ohitura bihurtu da. Harritu nauenak, Diario Vascok albistea ilustratzeko aukeratu duen Jose Mari … Jarraitu irakurtzen
Deprea? Bai, zera…
Asteleheneko Goienkaria (20007-09-03) Uda-herriek “Graziarik gabeko itxura” zutela esan zuen atzo Teleberriko aurkezle Africa Baetak. Baina, seguru nago oporrosteko lehenengo lan egun bezperagatik baino eguraldiagatik izan dela. Edorta Romanek ere ez du asmatzerik izan. Atzo ere hondartzakoa iragarri zuen, baina… … Jarraitu irakurtzen
Athletic-Osasuna, noren alde egin?
Bilboko Aste Nagusian izan nintzen atzo. Euria egin ez duen egun bakarra izan zenez, eta azken aurreko eguna zenez, jende mordoa zebilen handik eta hemendik. Migel Boseren kontzertua ikustera ere gerturatu ginen Botika Zaharrera, eta han ere lekurik barik egon … Jarraitu irakurtzen
Gobierno de España, publizitate kanpaina berria
Oporraldi aurretik konturatu nintzen zela auto istripuen kontrako telebista kanpainetan “Gobierno de España” esaten amaitzen zituzten iragarkiak; lehen, oker ez banago, “Ministerio del Interior” esaten zuten. Gauza bera igarri nuen suteen kontrako kanpainetan: “Ministerio de Medioambiente” beharrean “Gobierno de España” … Jarraitu irakurtzen