-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Ispiluari begira
Independentzia eguna, Antzuolan bai!
1 eta 2 Antzuolak irabazi; 3 eta 4, Bergarak galdu dau Bergarak egin arren, ahalegin guztiak; Antzuolak irabazi INDEPENDENTZIA! Zenbat urte dira ba lehenengoz antolatu genuela Independentzia eguna? Goienako artikulu honetan esaten denaren arabera egin ditut kalkuluak eta lehenengoz 1997an … Jarraitu irakurtzen
Saltzeko bada, zuzenean hobe
Marketing zuzenarekin izan nuen lehenengo hartu-emana amonaren etxean izan zen, Avon saltzailearen eskutik. Gure amama zenak bainurako larrosa-perla koloreko xaboi potea erosten zion takian-potian emakume saltzaile hari. Avon llama a su puerta haren ondotik, nire lehengusuaren esperientziaren berri izan nuen. … Jarraitu irakurtzen
Indarkeria matxista landa eremuan
Urtebete luze joan da, baina dagoeneko prest dago “Bizkaiko landa-ingurunean genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeek laguntza, arreta eta justizia zerbitzu zein prestazioetarako benetako sarbidea izateko dituzten beharrizanak eta oztopoak identifikatzeko” txostena. Izen luze samar horretan biltzen dena zera da: tratu txarrak … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira, Politika
Etiketak Argituz, Bizkaia, emakumeak, matxismoa, tratu txarrak
Utzi iruzkina
Ikastolan ere erlijioa genuenekoa, graziaz betea
Lide andereñoarekin, gaztelaniaren arau ortografikoak errezitatu aurretik (egunero bat, “Breve ortografía escolar” liburukitik) AgurMariaGraziazBeteaJaunaDaZurekinBedeinkatuaZaraZuAndreGuztienArteanEtaBedeinkatuaDaZureSabelekoFrutuJesusSantaMariaJainkoarenAmaErregutuEzazuGuBekatarionAldeOrainEtaGureHeriotzakoOrduanAmen errezitatzen genuen. Horrelaxe. Dena jarraian. Kolpe bakarrean. Zertan ari ginen ere pentsatu gabe. Zertarako, ezta?! Eva Belmonteren El Boe nuestro de cada día irakurtzen akordatu naiz … Jarraitu irakurtzen
Takoirik gabeko zapatak eta perlazko belarritakoak, hutsalkeriak?
Utzidazue garrantzirik gabeko gai bat, hutsala, aipatzen: Letizia erreginaren zapatak. Bai, badakit, azaleko kontuek ez luketela inoren arreta erakarri beharko, baina, aizue, gertuen daukagun erreinu horretako dama nagusiaren irudi-aukera ez da hutsala. Bere zapata lauek, takoirik gabeko horiek (oxford estilokoak … Jarraitu irakurtzen
Iruzurgilea naiz, euskaraz ez naiz gai
Ama, aita, barkatu, kale egin dizuet. Euskaldun izan nedin, eskola publikora barik ikastola pribatura bidali ninduzuen. Elkarri ulertzeko gau eskolara joateko ahalegina egin zenuten. Eta nire ipuinak irakurri ezinda geratu zineten. Geroago unibertsitateko ikasketak ere euskaraz egin nituen, zuei esker. … Jarraitu irakurtzen
Bahitu ditzagun kanoiak (Goiena, 2014/09/12)
Ez dakit inoiz kontatu dizuedan, baina behinola, mairuaren alardeko kanoi biak bahitzekotan izan nintzen. Ez pentsa bote prontoan izandako burutazio hutsala izan zenik. Ez horixe. Antzuolako Intsumiso Taldean nenbilela, ekintza antimilitarista deigarria izango zela-eta, taldekideei proposatu nien. Zeresana emango genuela, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Etiketak alardea, antimilitarismoa, berdintasuna, goiena, iritzia, jaiak, mairuaren alardea
Utzi iruzkina
Itsasoari begira, Agur Belen
Despedida gehienak tristeak izaten dira, betiko direnean batez ere. Baina ederra izan zen Beleni egindakoa. Aspaldi ezagutu nuen emakume izugarri bati agurra eman genion, bere seme eta seme-alabaordeekin batera. Zarautzen, itsasoari begira, berak nahi zuen lekuan. JonBasik esan zigunez, hara … Jarraitu irakurtzen
Gaueko ametsak eta eguneko burutazioak, nahasitako oroitzapenak
Iratzargailuak jo eta istorio bat bizitzen ari nintzela ohartu naiz. Aspaldi honetan, askotan gogoratzen ditut azken orduko ametsak; erdi lo egoteagatik, akaso; sumatzen dut, gainera, badudala ametsen osagaietan eskuhartzerik edo, gutxienez, sentsazio hori izaten dut esnatzerakoan. Gaurkoa atzo izandako elkarrizketa … Jarraitu irakurtzen
Euskadi Gaztearen hasieran ni ere entzule nintzen
Gazteak 24 urte bete ditu. Uf! Hori urte mordua pasa direna! 24 urte dira, Alannah Mylesen Black Velvet abestia lehenengoz entzun nuela. Ze, Euskadi Gaztean entzun nuen. Hori izan dut beti akorduan, Black Velvet abestiaren harira. Biniloa ere erosi nuen, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira, Kazetaritza
Etiketak @gaztea, alannah myles, euskadi gaztea, irratia, musika
Utzi iruzkina