Korrika hegaran pasako da Antzuolatik

Korrikaren ibilbidea esku artean, zer egin ohi dugu beti? Gure herritik noiz pasako den ikusi. Horixe egin dut oraintxe bertan eta, sorpresa! Bergaratik bai, Urretxutik ere bai, baina Antzuolatik? Korrikak hegaran egiten daki! Bergarara iritsiko da martxoaren 21ean gauerdia pasata (00:41:52) eta Urretxura iritsiko da ordubetera (01:47:49). Baina, nondik egingo du bidea?

http://bit.ly/UZNqiH

Korrika18-ibilbidae

AEK-k atzo bertan aurkeztu zuten 18. Korrikaren ibilbidea. Aurten, lehenengoz, mugikorretarako aplikazio baten jaso dute; Korrika hasten denean uneoro jakin ahalko dugu nondik dabilen lekukoa eta noren eskuetan. Itzela! Baina, Antzuolatik hegaran pasako da.

Aplikazioa Atking ingeniaritzakoek egin dute. Beste hainbat app egin izan dituzte aurretik; orain dela bi urte Durangoko Azokan agendarekin osatu zuten eta aurretik Gipuzkoako Bertso Txapelketarako ere egin zuten beste bat. Atzo aurkeztu zuten Korrikaren ibilbidea EiTBren Multibox aretoan. Hara elkartu ziren AEK, EiTB, Tabakalera, Atking, 11TB eta EHUko Multimedia Masterrekoak ere. Suerte pixka batekin, masterrerako prestatu ditugun transmedia proiektuetako batzuk ETB3k Korrikaz egingo duen programaziora gehituko ditugu.

Bitartean, Korrikaren ibilbidea kuskuseatzen segituko dut; amaren etxetik pasako ez bada ere, ia gure etxetik gertu korrika egiteko aukera daukagun. Martxoaren 22an Gernikatik pasako da 22:57:49ean, ia ba!

 

 

Kategoria: Euskararen patria, Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak. Gorde lotura.

3 Responses to Korrika hegaran pasako da Antzuolatik

  1. egilea: Ion Lizarazu

    Bai, baina hori Pesa-ko autobusekin gertatzen dena bezala da, webguneko ordutegian agertzen da Antzuola, baina ez autobus zirkularretako ibilbide panelean ez!

  2. marijo egilea: marijo

    AEK-ko lagun batek deitu dit argitzeko, ibilbidean ez badago ere, Korrikaren mapan baietz, Antzuola agertzen dela: pasatzen dela korrika handik!
    http://www.flickr.com/photos/8432880@N07/8452209733/in/photostream

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude