Bergarako mojen ordena desegin du Vaticanoak, baina ez dakigu zergatik

Goienan irakurri nuenean, aho zabalik geratu nintzen. 25 urtetik beherako 19 moja Bergarako Klarisetan bizi zirela zioen erreportaje batek, 2012ko azaroan. San Juan eta Santo Domingoren ahizpak ziren orde berriko moja gazteak. Deigarria egin zitzaidan albistea, mojen gaztetasunagatik-edo.

Bergarako mojak korrika, Euskadi Irratia

Bergarako mojak korrika, Euskadi Irratia

Gaur berriz ere harrituta geratu naiz, Diario Vascoko albistearekin. Antza, Vaticanoan erabaki dute San Juan eta Santo Domingoren ahizpen ordena desegitea; diziplinarik eza eragin du ordena bertan behera uzteko erabakia hartzea. Baina, albistea goitik behera irakurri arren, jakin barik geratu naiz zer arau hautsi duten munduko hainbat txokotatik Bergarara bizitzera joan diren ahizpek. Luzea da DVko albistea, baina ez du argitzen zerk eragin duen Vaticanoko erabakia. Hala, galdera egin diot nire buruari: zein da albistea? San Juan eta Santo Domingo ahizpen ordena desegin duela Vaticanok? Ala, diziplina ezak eragin duela ordena bertan behera geratzeko agindua? Niri neuri, diziplina eza hori zein izan den jakinmina sortu zait, baina zoritxarrez, albisteak ez du hori argitzen. Behinola Euskadi Irratian komentatu zuten footing ere egiten zutela mojek, baina ez dut uste hori denik ordena bertan behera uzteko arrazoia.

Askotan gertatzen da albisteak egiteko orduan, informazio bat badugula, baina ez informazio osoa. Hala ere, albistea sortzen dugu, baina albiste horiek ez dute informatzen. Jakinmina sortzen dute, eta albistea osorik irakurtzeko gantxoa ere izaten dira, baina amaierara iritsi eta bila joan garen hori argitu ezean, dezepzioa izaten da nagusi. Batzuetan nahita egiten da, badakit. Informazioa tantaka ematen da, jakinminari tiraka, jendea erakartzeko estrategia gisa. Baina, era honetako albiste batek ez du horrelakorik behar. Bihar ez dut DVn albistearen bigarren partea bilatuko, anekdota hutsa delako mojen gertaera. Ez dute gaian sakonduko eta jakin barik geratuko gara zein den diziplina ez. Lastima; horixe izan baita albistea irakurtzera eraman nauena.

Kategoria: Kazetaritza. Gorde lotura.

2 erantzun Bergarako mojen ordena desegin du Vaticanoak, baina ez dakigu zergatik-ri

  1. egilea: Edorta

    Kaixo Marijo.
    Zuk behintzat lortu duzu nire jakinmina piztea. Ez zara txarra gauzak kontatzen, ddio!
    Noiz emango dutzazu bigarren bueltia lekaimeen istorioari. ..eta hautsi zuten arauan sakondu.
    Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude