Antzuolako mairua bakiak itxera agertuko da zapatuan

Mairuaren alardea

Lehenengoz izango ei dau zapatuan Antzuolako mairuak sekitua. Orain arte, “hi, mairu! Aitortzen al duk hire aberria!” izaten zan alardearen amaiera aldera kapitainak, mutilei “sutu” esan aurretik, mairuari botatzen ziona. Aurten, ordea, buruzagi bixek “bakiak” egingo ei ditxue eta gudan hildako guztien omenez eta herri bixen arteko adiskidetasunaren erakusle “sutu” barik, salbeak botako dira. Hortaz, ez da guda baten garaipena goraipatuko; ez da herri baten zapalketa gogoratuko.

Orain arte Nafarroako erregeari Abderraman III.aren kontrako borrokan Antzuolako mutilek lagundu izana gogoratuko dan arren, kendu egin nahi izan dotze Alardearen aldeko elkartekoek guda-goraipatze hori.
Sasoi baten, foru aginduari jarraituz, udal miliziek urtero alarde armak aztertzeko egiten zitxuen erakustaldixa be badago Antzuolako alardearen atzian. Antza, Bergaran egiten zan alardea, 1539ra arte Valladolideko Auzitegi Gorenak Antzuolan bertan itxeko baimena emon zeban arte.

Hortaz, guda bat eta armen goraipatzia egon da Antzuolako alardearen atzian.

Nik neuk eztot sekula euki alardiakiko zera berezirik; umetan, dantza taldiakin nenbilela, alardia noiz amaitxuko zain egon bihar izaten giñan udaletxeko arkupetan dantzara urtetzeko. Alardean eztot sekula parte hartu.

Aitortzen jet alardia berpiztu nahixan lanian ibili dien antzuolarrei egindako lana, baina nik neuk eztot armekin zerikusirik izan nahi. Goguan daukat oindio, intsumisuen sasoian, Antzuolako intsumisuei alardeko kaiñoiak bahitzia proposau notzenekua; pegatiñak etara giñutzen, alardian be armak erabiltzen ziela gogorarazten, baina bakarrik geratu nitzan kaiñoiak bahitzeko asmuakin;-)

Anakroniko samarra pentsatzen jat gaur egun oraindik armekin jolas itxen ibiltzia.
Horixe komentau notzan Pilar Etxanizi, alarde berrixa ikusten juteko gonbidapena luzatu zoztanian. Esan notzan, pozten naizela genero ikuspegia kontuan hartu izana, diskurtsua berritzeko orduan; pozten naizela guda bat irabazi izana gogoratu biharrian, herri bik bakiak egin zitxuenekua gogoratzia; pozten naizela mairuari be kalifa estatusa emotia, kapitanan pareko itxe aldera. Bainar armek hortxe segitzen dabe, salbeak botatzeko badira be.

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Antzuolako mairua bakiak itxera agertuko da zapatuan-ri

  1. egilea: Desplazatua

    Uxo, arrazoia! “gure aberria”! ondo, zuzenketia.
    Eskertzen dia gonbidapenak, baina ez naiz jungo; zuek kontauo dozue eta bestela goiena.neten ikusikot;-)
    Ta, ez, Surpen sartuta enaiz ibiliko, lasai.
    Ondo pasau jaixetan, bixok!

  2. egilea: Uxo

    Nik urtero parte hartzen dot, baina ez zera berezirik sentitzen dotelako alardiakiko. Txistularixon urteroko lanen artian sartzen da-eta. Neri be “sutu… ar!” hori ez jat bape gustatzen. Baña, lasai, martxa honetan 200 urte barru-edo aldatuko da hori be.

    Marijo, eta kapitainak “hi, mairu! Aitortzen al duk GURE aberria!” galdetzen zotzan len.

    Dana dala, aurten etorri ikustea, e! Eztau balio Surpen sartuta eotiak-eta.

  3. egilea: maider

    Marijoouu!! Fusilera postu bat libre dauu!!! neska batek desertau in dau ta bakante bat dau..benga animaaauuuuuuu, jejeje!!!
    Han ikusiko ga!

Utzi erantzuna Desplazatua(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude