Etiketaren artxiboa: tour

LOKATZAKO TOUR PORRA 2007

Bihar larunbata uztailak 7 San Fermin eguna;  aurtengo Tourrari hasera emango diete txirrindulariek


Lokatzako Porran parte hartu nahi duenak, igande eguerdian ordubiak aurrez bete beharko dute, hortarako egindako inskrizio paperak bete ta entregatzeko gaia erresteko asmoz, izendatutako tabernen aparte, Porrako antolatzaileok; mahai bat jarriko dugu Bergarako kalean; Ariznoa, Usoa inguruan ta bertan egongo gara larunbata goiz,arratsalde ta gauez, ta igandean eguerdirarte.


Beraz berriro errepikatuz, nahi duzuenok, honako tokitan jaso ta entregatu dezakezue


USOA Taberna                                         AVENIDA Taberna


DEPORTIVO Taberna                             NAHIKARI Taberna


ZABALA Jatetxea               ALTZARTE Okindegia(Antzuolan)


 


Ta aipatutako kaleko LOKATZA  TOUR PORRA 2007 mahaian


 


Animo ta zorte on guztioi ¡¡¡


 

LOKATZA TOUR PORRA

Bergaran, LOKATZA Ziklismo Eskolak, TOUReko Porra antolatzen ari da 2003 urtearen geroztik.

Haserako zergatia, 2004an Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko Lehen etapa antolatzen genuela eta, nolabaiteko Txirrindulari giroa sortzea izan zen; eta nola arrakasta handia izan zuen , ondorengo urteetan ere antolatzen jarraitzea erabaki genuen.Ta aurtengoa antolatzeko garaia iritsi denez, horretan ari gara ta antolatuko dugu.

Esan behar, Zailkapenen informazio guztia, Blog honen bidez egingo dugula.

 

Porraren Arauak hauek dira:

Apostulariek; Zerrenda ofizialeko 15 txirrindulari aukeratu beharko dituzte. – Apostu bakoitzeko Gehiago aukeratzen badira; soberan daudenetatik zenbaki altuenak baliogabetuko dira

– Apostu orriak, jarraian azaltzen diren tabernetan jaso daitezke, ta igandeak 1ean, San Martzialen (Bergaran zein Antzuolan) horretarako jarriko diren mahaietan, eta larunbatak 7 egun osoan ta igandeak 8 eguerdiko ordubiak arte Bergarako kalean jarriko den PORRA TOUR mahian ere

 

– Apostu bakoitzaren prezioa 20 €uro izango da

– Bildutako diruaren %90ª saritan banatuko da

– Gainontzeko %10a , laguntza bezala LOKATZA Ziklismo Eskolarentzat  izango da

– Porra; 2007ko uztailaren 8a eguerdiko ordubiak aurretik entregatu   beharko da

– Non entregatu??

 

             Usoa taberna …………………………    943 763857

             Avenida taberna ……………………..    943 762046

             Deportivo taberna ……………………    943 760151

             Zabala Jatetxea ………………………    943 764257

             Nahikari taberna………………………  www.nahikari.com

             Altzarte Okindegia (Antzuola)……….. 943 766294

 

Bergarako kalean horretarako jarriko den mahaian (larunbatak 7 ta igandea 8)

 

Etapa bakoitzeko puntuazioa

 

1º – 31 puntu

2º – 23 puntu

3º – 17 puntu

4º – 13 puntu

5º –   9 puntu

6º –   7 puntu

 

Azken emaitzen puntuaketa honela banatuko da:

 

Mendiko Saria

 

1º – 50 puntu

2º – 30 puntu

3º – 15 puntu

 

Zailkapen orokorra

 

  – 100 puntu

     75 puntu

     65 puntu

     60 puntu

     55 puntu

     50 puntu

     45 puntu

     40 puntu

     35 puntu

10º-   30 puntu

11º-   25 puntu

12º-   20 puntu

13º-   15 puntu

14º-   10 puntu

15º-     5 puntu

 

Azken Zailkapena; Etapa bakoitzean + Zailkapen Orokorrean + Mendiko zailkapenean lortutako puntuen batuketaren kopuruak emango du.

 

Azken puntuaketan berdinketa emango balitz; etapetan 1º postu gehien lortutako apostulariaren txirrindulari zerrendak erabakiko du.

Laisterketa husten duen txirrindulariak lortutako puntuak, baliogarriak izango dira

 

Sariak, azken puntuaketan 3 gehien lortzen dituen apostularientzat izango dira, honela banatuz:

 

    Bildutakoaren % 50a

    Bildurakoaren % 25a

3º –   Bildutakoaren % 15a

ronde van vlaanderen

Joan den astean bete dut aspalditik neukan ametsa: Tour de Flandes bertan bizi izatea. Bi egun lehenago iritsi ginen semea eta biok eta ibilbedea ikusteko asmotan konturatu ginen zer nolako bideak dituen inguru artan: kopuru aldetik asko, geienak estuak, batzuk asfaltatutakoak beste batzuk arrizkoak (adokinak), seinalizaziorik gabe eta oso trafiko gutxirekin. Kristonak egin genituen ibilbidea topatzen, eta aurkitutakoan, bereala galdu egiten genuen berriz ere. Andoni Aranagak esaten zigun, Chocolates Jaques ekipoan ibili zenean, Warengemen bizi zen eta entrenatzera ateratzen zen bakoitzean, galdu egiten zela.

 Euskal Herriaren alderantziz, Flandes lau laua da eta tarteka gain batzuk ditu karrerako aldapak kokatzen diren tokian. Gizartean zaletasuna, primerakoa. Etxe aurre guztietan bizikleta bat gutxienez ikusten da, eta errepidean bide gorriari ezker, arazorik ez dago ibiltzeko. Karrera bezperan, 25.000 zikloturista atera ziren bi ibilbide betetzekotan: bat 120 kilometrotakoa eta bestea karrerako ibilbide berbera. Benetan, txirrinduzale batek gozatzeko behar duen guztia. Eta eguraldiari begira, egin ditugun egunak, danak eguzkitsuak.

 Karrekako eguna flandriarrendako jai eguna da. Famili osoak ikusten dira ibilbidera inguratzen eta askok, Jaizkibelen bezala Donostiako klasikoan, egun pasa bazkaria prestatuz. Gu gainera, suerte pixkat izan geuen ze, egon ginen herrian, Kwaremonten, pantaila erraldoi bat jarri zuten plazan, eta karrera pasatuta gero, akabera han ikusteko aukera izan genuen. Ze anbiente plazan! Tropela ihes egindako korredoreak arrapatu zituenean kriston zaratak eta Tom Boonen ateratzerakoan…. pasada bat. Korredore guztiak ezaguten dituzte pantailan azalduaz bat eta, gehien, flandiarrak. Baina animatu guztiei. Ikusiko bazenituen nola animatzen zuten Lief Hoste azkenengo kilometroan… Eta gero helmugako marra gainean Ballan gainditu zuenean Ooohhhhhh!… haundi batekin geratu ziren.

 Bukatzeko eta gehiegi ez luzatzeko, zaletu guztiei esaten dizuet: musulmanak La Mecara bizitzan behin joan behar diren bezala, uzte dut txirrinduzale batek Flandesera joan behar lukeela hura esagutzeko. Gainera, turismo egiteko prestatzen da, ze Brujas, Gante, Ostende, etab., hiri oso politak eta oso giro honekoak dira

(Migel Angel Larrañaga)

Argazkiak