Etiketaren artxiboa: debagoiena

Debagoiendarrak bi txapela ekarri dute

Aizarnazabalen ospatu den ziklo kros lasterketa, Euskadiko federazioko txapelketarako puntuagarri izateaz gain, Gipuzkoako txapelketa ere izan da. Goiza eguraldi aldetik hotza izan da, baina gure txirrindulariek giroa berotu dute goizean goizetik. Kadete mailako lasterketan, Mikel Aristi (SUMOFIC – Lokatza) bergararrak hirugarren postua eskuratu du eta horrekin batera lehen gipuzkoarra izan da, txapela, Bergarara ekarriz. Aipatzekoa da, Aristiren lehen denboraldia dela ziklo krosean eta dagoeneko lehen txapela lortu du, lehiatzen duen bigarren lasterketan.

 Ondorengo lasterketa, gazte mailako mutilak eta elite emakumeak hartu dute parte. Bertan Jone Mujika (AD Subconjuntos – Elgetako T.E.) elgetarrak  emakumetan lasterketa irabaztea eta aldi berean Gipuzkoako txapeldun izatea lortu du. Era berean Ander Altube (ULMA – Aloña Mendi) Oñatiarrak hirugarren postua eskuratu du gazte mailako lasterketan eta horrekin batera, Gipuzkoako azpi-txapelduna izan da.

 Goizeko azken lasterketa, elite mailako gizonezkoak izan dira. Lasterketako garailea David Seco busturiarra izan da. Gure ordezkariak baina, bikain lehiatu dute, eta horren adierazle, Iñigo Roldan (CDR bizikletak) arrasatearrak Gipuzkoako txapelketan lortutako hirugarren postua izan da.

Debagoiendarrak Bikain

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:VerdanJoan den asteburuan ere, ziklo kros lasterketak ospatu dira, eta berauetan,
gureak protagonista izan dira. Hain zuzen ere, Asterrian (Bizkaian) Euskadiko
txirrindularitza federazioko Spiuk sarirako puntuagarria izan den proba ospatu
zen eta bertan, gazte mailan, Ander Altube (Ulma-Aloña Mendi) tadeko
txirrindularia izan zen garailea. Bigarrenari ia minutuko aldea ateratzea lortu
zuen, bertan izan zuten zirkuitu lokaztuan. Denboraldiko garaipen honi ezker,
Spiuk sariko sailkapeneko bigarren postura igo da, Fonara taldeko Xabier
Portillo liderrarengandik 2 puntu eskasera.
 
Domeka goizak baina, ez zuen
emaitza positibo bakarra ekarri, izan ere, Asterriako lasterketa berberean,
gizonezkoen elite mailako lasterketan Iñigo Roldan (CDR bizikletak) laugarren
postua eskuratu zuen, David Secok irabazitako lasterketan. Bederatzigarren
postuan, lasterketa berberean, Zigor Urain (CDR bizikletak) arrasatearra izan
zen.
 
Beste alde batetik, Asturiasen, Navia herrian Espainiako Koparako
puntuagarria izan den lasterketa ospatu zen. Emakume elitetan, Ione Mujika (AD
Subconjuntos)
 elgetarrak hirugarren postua eskuratu zuen Rocio Gamonalek
irabazitako lasterketan. Ala ere bigarren postua esku-eskura izan zuen, hiruko
esprint batean baina, ezin izan zuen Rosa Bravo garaitu, bai ordea, Isabel
Castro galiziarra.
 
Espainiako Koparako puntuagarria izango den hurrengo
proba, Osintxun egingo den Soraluze E.KOOP. sari nagusia izango da, eta bertan,
debagoiendarrak, goreneko postuetan ikustea espero da, estatuko txirrindulari
onenen aurka lehiatzen.

Debagoiendarrak protagonista

Atzo apirilak 5, XXXV Amaika bat saria ospatu zen, eta bertan, Debagoiendarrak
izan ziren protagonista. Lasterketaren irabazlea Xabier Arnaiz, Ulma etxeko
txirrindulari oñatiarra, izan zen eta hirugarrren postuan, Sumofic taldeko
Xabier Aranzeta antzuolarra. Podiuma osatuz, Eneko Garcia, Caja Rural taldeko
lazkaotarrra izan genuen. Mendiko saria, Arnaiz berak eraman zuen eta taldeka,
ordiziko Caja Rural taldea izan da. Aipatzekoa, emakumeetan, junior mailakoa den
Irene San Sebastianek eginiko lana, berak jaso zuen, emakumeentzako lehenengo
saria
.

Deba podiuma

 
Lasterketak 85 kilometro luze zituen, eta txirrindulariek Itziar
bi alditan, hasierako eta bitarteko kilometroetan eta Kalbarioa, helmugatik 8
kilometrora igo beharra izan zuten. Itziarreko lehen pasaeran, tropel handi
batek pasa zuen buruan eta Itziarreko ondorengo hiraganaldian, hirukote batek
pasa zuen buruan, 40 segundo eskaseko aldearekin. Hala ere, Mutrikura heldu
zirenerako eta Kalbarioa igotzen hasi zirenerako, pelotoiak bat egin zuen ihes
egindako hiru txirrindulariekin eta bertatik, Aloña Mendi taldeko Arnaiz eta
Lokatza Z.E.-ko Aranzeta nabarmendu ziren beste guztien gainetik. Jeitsieran,
hauek biei, Eneko Garcia batu zitzaien, eta Debako kaleetan, esprint estu baten
ondoren, oñatiarra izan zen irabazlea bere nagusitasuna erakutsiz, Aranzeta
hirugarren izan zelarik.
 
Biak pozik agertu ziren, Aranzetak lehen urtea
du jubenil mailan eta dagoeneko bere burua erakuzteko habildadea erakutsi du
gazte maila honetan. Arnaizendako aldiz, bigarren urtea da, eta iaz, garaipena
lasterketa askotan eskura izan ondoren, aurten, Deban garaile izatea lortu
du.