Debagoiendarrak bi txapela ekarri dute

Aizarnazabalen ospatu den ziklo kros lasterketa, Euskadiko federazioko txapelketarako puntuagarri izateaz gain, Gipuzkoako txapelketa ere izan da. Goiza eguraldi aldetik hotza izan da, baina gure txirrindulariek giroa berotu dute goizean goizetik. Kadete mailako lasterketan, Mikel Aristi (SUMOFIC – Lokatza) bergararrak hirugarren postua eskuratu du eta horrekin batera lehen gipuzkoarra izan da, txapela, Bergarara ekarriz. Aipatzekoa da, Aristiren lehen denboraldia dela ziklo krosean eta dagoeneko lehen txapela lortu du, lehiatzen duen bigarren lasterketan.

 Ondorengo lasterketa, gazte mailako mutilak eta elite emakumeak hartu dute parte. Bertan Jone Mujika (AD Subconjuntos – Elgetako T.E.) elgetarrak  emakumetan lasterketa irabaztea eta aldi berean Gipuzkoako txapeldun izatea lortu du. Era berean Ander Altube (ULMA – Aloña Mendi) Oñatiarrak hirugarren postua eskuratu du gazte mailako lasterketan eta horrekin batera, Gipuzkoako azpi-txapelduna izan da.

 Goizeko azken lasterketa, elite mailako gizonezkoak izan dira. Lasterketako garailea David Seco busturiarra izan da. Gure ordezkariak baina, bikain lehiatu dute, eta horren adierazle, Iñigo Roldan (CDR bizikletak) arrasatearrak Gipuzkoako txapelketan lortutako hirugarren postua izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude