denboraldia hasi da

Larunbatean denboraldia hasi dabe lokatzako kadetiak beasainen… eta nola hasi dien!. Antzuolako Xabier Aranzetak irabazi dau tenporadako bigarren karreria ( lelengua ibaeta izan zan aurreko astian ). 6 txirrindularik sortutako eskapadia Lierniko maldetara heldu da bentaja nabarmen batekin, eta lokatzako mutilak danak atzian laga ditxu, mendiko saria lortuz eta helmugara bakarrik allegatuz. Hurrengo karreria Eibarren izango da, martxoan 18-an goizeko 10:00-etan.

Bestalde, igandean goizian Iban caballero 4. iñ dau Eibarko helmugan jubenillen lasterketan, 60 km inguru iñ ditxu bakarrik ihes iñ da eta honek ” premio de la combatividad”  irabaztia iñ dotza, Lokatzako mutillen astebukaeria borobilduz.

 

Juan Mari Guajardo

Mallorca-ko itzulian azkeneko irudiak ikusten, Lokatzako lagun taldearen ezagun zahar bat ageri da.

Argazkian Toni Colom elkarrizketatuz agertzen den pertsona Juan Mari Guajardo dugu. Lasterketa askotako speaker ofiziala da, eta Españako itzulian edo Euskal Herriko Itzulian entzunteko aukera daukagu. Altsasuar honek, 30 urte ditu eta txikitan bere aitarekin Bergarara etortzen zen honi laguntzera, pelota partiduetako kronikak egiten bait zituen aitak Navarrako egunkariarentzat. Gorlan ikusi ahal izan genuen urte baten, txirrindulari profesionalei eta afizionatuei jarraipen estua egiten bait die. 2004 urtean Euskal Herriko Itzuliko irteera antolatu genuenean, bera ezagutzeko aukera izan genuen eta baieztatu dezakegu pertsona ona izateaz aparte, data-base ibiltari bat dela: dena daki txirrindularien datuez. Aurten 10. urtea du speaker moduan lasterketa desberdiñetan txirrindularitzaren txutxumutxu guztiak kontatuz. Aurreko asteko Azpiru-Ugarte-ko presentazioan ikusi izan genuen azken aldiz aurkezle burusoila. Juan Mari, laster arte!

Juan Mari Guajardoren bloga: http://guajardo.blogs.com/

udaberria badator

Udaberria badator eta berarekin batera goi mailako probak. Martxoan lasterketa kantitate eta kalitateak gora egiten du nabarmenki, Tirreno =Adriatico, Paris = Niza, eta Milan = San Remo klasika…adibide gisa. Amateur mailan, berriz Gorlako igoera izango dugu martxoaren azken igandean gure herrian bertan. Esan beharra dago gorlan garaile izandako askok profesionaletara pasatu direla eta izen handiko proba dela amateur mailan, hortaz txirrindulari ugarik egutegian markaturik daukate egun hau. Badirudi hasi dela animatzen bi gurpilen mundua….

Lasterketak

munduari bira

Eneko Etxebarrieta gasteiztarra eta Miyuki Okabe Japaniarrak Gasteiztik irten ziren gaur dela 2 urte otsailaren 12an “Vitoria-Gasteiz”  izeneko tandem bizikleta batekin munduari bira emateko asmoz( 10 urterako epean).

Gasteiztik Lisboara zuzendu ziren eta handik Ushuaia-ra abioiz. Momentu  honetan Joao Pessoa-n (Brazil) aurkitzen dira. Bikoteak bisitatzen duten lekuetako egoera soziala astertzeko erabiltzen dute bidaia.

Urte berriarekin, Eneko eta Miyukik tresnaz aldatu dute bidaian aurrera egiteko, postura erosoagoa eskaitzen duen bizikleta bat aukeratuz.

Beraien esperientzia guztiak  www.acercandoelmundo.com orrian aurki ditzazkezuete

¡ Zorionak eta bidai on izan ¡

otsailan lasterketak

Hauek dira Otsailan izango diren lasterketak:

 NAZIOARTEKO TXIRRINDULARI LASTERKETAK

                         ELITE U.C.I.

 7-11    Etoile de Besseges(fra)

11       Trofeo Mallorca

12       Trofeo Cala Millor

13       Trofeo Pollenca

14       Trofeo Soller

14-18  Tour Mediterraneen(fra)

18-22  Vuelta a Andalucia

20       Trofeo Laigueglia

21-25  Volta ao Algavre (por)

25       Tour du Haut Var(fra)

27-3    Volta a la Comunidad Valenciana

 EUSKADIKO TXIRRINDULARI LASTERKETAK

                             ELITE, SUB-23

25              Soraluze

 GIPUZKOAKO TXIRRINDULARI LASTERKETAK

 24              Urretxu

 PISTA

 1-6             6 dias de Copenhagen

 8-13           6 dias de Hasselt

 17               Euskadiko sei orduak

 23-25         Manchester-Munduko Kopa

 TRIALSIN

 11              Pasai Donibane (Alberge del Pirata)

 25              Hernani (Fagollaga)

 

 

ziklokross bailaran?

Aurtengo ziklokross denboraldia amaitu da jadanik. Badirudi berpizten dijoala neguko kirol hau, eta galdera hau luzatzen dizuet: Gure herrian ikusiko ahal izango dugu ziklokross lasterketarik?Denbora luzez ez dugu ziklokrossa gure bailaren ikusteko aukerarik izan. Urte mordoxka atzera botaz, Oñatin munduko txapelketa izan genuen. Orain dela urte gutxiago batzuk, Aretxabaletan izaten genuen maila politeko lasterketa, izan ere kanpotar ugari etortzen ziren proba horretara. Denboraldi baten ere TVE-k babesten zuen Challengearen barne izan genuen,
ziklokrossa bultzatzeko egindako saiakera baten. Bergaran puntako ziklorosslaria izan genuen, Iñigo Igartua, baña mountain bike-aren “boom”-ak bere ondorengoen jarraipena moztu zuen, eta horrek probeen jeitsiera. Izan ere, txirrindulariak ez badaude, ezin lasterketak antolatu, eta alderantziz, probarik ez badago, txirrindulariak ezin lehiatu…

Euskal Herriko Ziklokross Lasterketak

Astebukaera honetan bukatzen ziren Euskal Herriko ziklokross lasterketak.
Larunbatean Lokatzako txirrindulariak Iraetan izan ziren, Gipuzkoako
Challengearen azken lasterketan parte hartzeko asmoz. Lasterketa Mikel
Elorzak irabazi zuen, Xabier Aranzeta antzuolarra ondoren sailkatuz (2.) eta
Aitor Laskurain 9. postuan izan genuen. Ander Altube Oñatiarrak ezin izan
zuen parte hartu gaixo bait zegoen, eta Aranzetak, lortutako puntuekin,
Gipuzkoako Challengearen amaierako sailkapenean Altube pasatu zuen. Beraz,
hau izan da amaierako sailkapena:

1.- Mikel Elorza      –  Corrugados Azpeitia  48 puntu
2.- Xabier Aranzeta – Sumofic                     36 puntu
3.- Ander Altube     – Ulma                          34 puntu
………………………………….
8.- Aitor Laskurain   -Sumofic                      11 puntu

Bestalde, Xabier Aranzetak gaur ere (Igandea) ziklokrossean parte hartu du,
Ispasterreko proban konkretuki. Antzuolakoak emaitz bikaina lortu du,
laugarren bukatu bait du denboraldiko lasterketa garrantzitsu honetan
(Ispaster nazioarteko maila du eta gainera mundialerako aurre proba da, non
espainikao selekzionadoreak mundialera dijoazen txirrindulariak autatzen
ditu). Lasterketa honekin amaitutzat eman dute ziklokross denboraldia
Lokatzakoek, errepidekoa buru belarri prestatzen jarraitzeko.

Lokatza

Lokatza G.H.E. 14-18 urteko Bergara, Antzuola eta Elgetako neska-mutilei zuzendutako ziklismo eskola da. Taldeak, txirrindularitzak jorratzen dituen esparru ezberdinak bultzatzen ditu, errepidekoan bereziki zentratuz.

Lokatza, eskola den momentutik, gazte hauen formakuntzan parte hartzen du, bai kirol arloan bai pertsona moduan; hau da, gazteek txirrindularitzak kirol moduan ematen dituen baloreak bizitza arruntera aplikatu ahal izatea
Gure asmoa, blog honen bitartez Lokatzaren barne edo kanpo dauden txirrindularitza zaleak gure taldeaz eta txirrindularitzaren inguruan dauden berrietaz euskaraz hitz egin eta iritzia emateko aukera izatea da.