Txirrindulari bergararrak profesionalen artean

Pasa den Aste
Santuan, Kepa Varela, Cafés Baque taldeko txirrindularia eta Unai Aranzabal,
Bidelan-Kirolgiko txirrindularia, Gipuzkoa-Moyua -gipuzkoako selekzioa-
taldearekin Classic Loire Atlantique eta La Roue Tourangelle UCI mailako
lasterketa profesionalak korritu dituzte. Bata martxoaren 21ean,
ostirala, ospatu zen eta bigarrena martxoaren 23an, domeka.
 unai eta varela frantzian

 
Ostiraleko
lasterketak 180 kilometro luze zituen, 18 kilometroko zirkuitu bati 10 itzuli
egin behar zitzaizkion. Nantes hiriko inguruetan ospatu zen eta besteak beste
Jimy Casper Tourrean etapak irabazitako txirrindulari frantziarra zegoen.
Lasterketa lehen kilometrotik puskatu zen, izan ere, meendateerik izan ez arren,
ibilbidea errepide estuetatik zihoan, gora behera askorekin eta zirkuituak
zituen lautada guneetan haizeak sahietsetik jotzen zuen gogor. Eguraldia ere
etzuten lagun izan euria eta hotza izan bait zen. Lasterketaren gogortasunaren
adierazle helmugaratu ziren txirrindulari kopuru urria, irteeran izan ziren 170
txirrindularitatik 45ek soilik lortu zuten amaitzea. Kepa Varelak lehen itzulian
lasterketa uzti beharren aurkitu zen, izan ere erorketa batek tropela guztiz
txikituta utzi zuen eta tropel buruan, Agritubel eta Rabobank taldeek erritmo
oso gogorra jarri zuten lasterketa guztiz apurtzeko asmotan. Unai Aranzabalek
aldiz, azken itzulian uzti zuen lasterketa, izan ere janarekin arazoak izan
zituen, gainera erretiratu zen azken txirrindularia izan zen. Besteak beste,
aurrez aipatutako Agritubel (Frantzia), Rabobank (Holanda), Kalev (Errusia),
Designa Kooken (Dinamarka), ISD (Ukrainia), Vende U (Frantzia), AG2R (Frantzia),
Auber 93 (Frantzia)… taldeak zeuden.
 
Aldiz domekako lasterketan, biak
ala biak, lasterketa bikain amaitzea lortu zuten. Lasterketa honek ere, errepide
estuak, haize babesak, lautadan abiadura bildurgarriak.. zituen eta zituen 195
kilometroetatik, azkeneko 25ak, Paris-Tours lasterketa ospetsuaren kilometro
berdintsuak zituen. Lasterketa hau Tours inguruan ospatu zen, eta bertan ere
talde profesional ugari izan ziren parte hartzen, Canadatik, Belgikatik,
Frantziatik, Suitzatik, Ukrainiatik, Dinamarkatik, Letoniatik, Errusiatik…
Unai Aranzabalek tropeleko esprintean, 4. posturako lehian, hesien kontra itxi
zuten eta ezin izan zuen behar bezala esprintatu eta Kepa Varelak bere lana
bikain burutu ondoren azken kilometrotan minutu batzuk galdu zituen
tropelarekiko.
 
Bi txirrindulariak pozik agertu ziren egindako lanarekin
eta jasotako esperientziarekin, profesionalekin lotsa gabe korritzeko balio
dutela erakutsi dute biek. Lokatza Ziklismo Eskolan hasitako bi txirrindulari
hauek, bi lasterketa hauetan bere etorkizunerako garrantsitsua izango den
teknika eta esperientzia jaso dute. Izan ere Euskal Herrian aurkitzen ez duten
ibilbide motak izan dute, eta hemen, aurkitzen ez duten parte hartze maila
aurkitu dute. Bi lasterketa hauetan, ibilbide lauetan eta muino txikietan bikain
ibiltzen diren txirrindulari garai eta gihartsuen kontra egin dute eta konturatu
dira, txirrindularitza ez dela mendate gogorretan gora ibiltzea solik, badaudela
beste ibilbide mota batzuk eta beste txirrindulari mota batzuk, eta guztietan
ibiltzen ikasi behar dela. Horretan Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak lan
bikaina egiten du Gipuzkoa-Moyua proiektuarekin

Estreinaldi bikaina

Larunbatean, Zarautzen izandako kadeteen lasterketan, Mikel Aristi lokatzako
txirrindulariak 3. postua lortu zuen denboraldia honetan parte hartzen zuen
lelengo proban. Era berean, bere taldekideek lasterketa txukuna egin zuten, Ion
Rivero
30. postuan eta Aitor Laskurain 37. postuan sailkatuz. Taldekako
sailkapenean 5. postua lortu zuten Sumofic etxeko txirrindulariek

Lokatzako taldeen argazkiak

Hemen daukazue errepideko denboraldirako izango ditugun taldeen argazkiak. Ea aurtengo urtea aurrekoa bezain ona irtetetzen den¡
 
Lokatza Alebinak 2008 (Ezkerretik eskumara) Peio Garitano
(Zuzendaria), Ignacio Dulanto, Martin Telleria eta Martin Martinez



Lokatza Infantilak 2008 (Ezkerretik eskumara)
Peio Garitano
(Zuzendaria), Asier Taboada, Ion Odriozola, Iñigo Aguirrezabal, Txomin
Larrañaga, Mikel Mugika, Andoni Lasa, Julen Irizar eta Aitor Kortabarria

Lokatza Infantilak 2008

Lokatza Kadeteak 2008 (Ezkerretik eskumara)
Iñigo Larrañaga
(Zuzendaria), Ander Telleria, Anartz Garcia, Ion Rivero, Unai Retolaza, Hodei
Orobengoa, Mikel Aristi, Aitor Laskurain eta Eneko Lizarralde

Lokatza Kadeteak 2008

Lokatza Jubenilak 2008 (Ezkerretik eskumara)
Iker Sanchez
(Zuzendaria), Xabier Aranzeta eta Unai Martinez

Lokatza Jubenilak 2008

2008 Errepideko denboraldia

Urtarrileko ziklokross zirkuitu hotzak atzean utzi eta errepideko denboraldiari
begira hasi dira Lokatzako txirrindulariak.
 
06

Martxoa bertan dago eta berarekin
bat udaberriko lasterketak datoz. Errepideko denboraldi berria behar den moduan
hasteko, taldeko entrenamenduak egiten ari dira Lokatzako gazteak, taldeko
kotxe eta guzti!
 
Aurtengo denboraldian 8 kadete eta 2 jubenil izango
ditugu errepidean Sumofic-eko mailot txuri urdiña defenditzen. Ea aurtengo
urtea aurrekoa bezain ona irtetetzen den!
Argazkiak

Ziklokross txapelketak Villarcayon

Atzo Villarcayon (Burgos) Espainiako Ziklokross txapelketak izan genituen. Eguerdiko 12etan Jubenilek irteera izan zuten eta bertan Lokatzako Xabier Aranzeta Antzuolarra izan dugu partaide bezala. Xabierrek 24. postuan bukatu zuen, San Emeterio (Cantabria) garailearengandik 3 minutu eta 14 segundura. Euskaldunen artean 7. sailkatu zen denboraldi amaiera bikaina borobilduz. Ea hurrengo astean Iraetan garaipenetik gertu izaten dugun.

itsasondo291207_024

Bazkideak eguneratzeko deialdia

Urteen poderioz, Lokatza Ziklismo Eskolaren bazkide zerrendan dauden datuak zaharkituak gelditu dira eta dagoen egoeran erabilgaitza bihurtu zaigu. Datuak eguneratzeko asmoarekin gaur egun bazkide direnei eta bazkide egiteko asmoa duten guztiei zuzentzen gara.


 


Zuzenketa hauek aurrera eraman edo bazkide berri bezala alta emateko formulario bat sortu dugu. Formulario hau Biciprecision Igartuan, Kaxetan lokalean, hemen   jeitsiz edo ostegunetan arratsaldeko 8etan  Telefonikako aldapan dugun lokalera gerturatu eskero lor daiteke. Formularioa betez, 2008ko denboralditik aurrera kuotak helbideratu eta klubaren inguruko informazioa edozeini azkar eta zuzen igorri ahal izango diogu.


 


Lokatza Z.E.-tik urteko 10 €-ko kuota proposatzen da, hala ere, norbaitek aportazio handiago egiteko asmoa balu, formularioan bertan aukera eskaitzen zaio 10-€ tik gorako aportazioa egiteko.


 


Formularioa bete ondoren, guri helduarezteko bide desberdinak daude:


 


– Posta arruntez


 


Lokatza ZE


Apartado 202 Postakutxa


20570 Bergara


 


– Posta elektronikoz:


 


lokatza_ze@hotmail.com


 


– Guri eskura emanez


 


·         Ostegunetan, arratsaldeko 8etan, Telefonikako aldapan dugu lokaletik pasatuz.


 


·         Lokatzako Z.E.-ko kideren bati emanez.


 


– Beragaran, Biciprecision Igartuan utziz.


 


– Antzuolan, Kaxetan lokalean utziz.


 


 


 


Bestalde, 2008ko denboraldian, 1990tik 1997ra bitartean jaiotako edozein Antzuola, Bergara edo Elgetako neska mutilek lasterketetan aritu nahi badu, jarri batzordearekin harremanetan aurretik aipatutako bideak erabiliz.

Irungo peñaren afaria

Dakizuenez, bergarako txirrinduzale kuadrila batek urtero egiten dugu afari bat San Prudentzion denboraldia amaitzeko eta gure lagun diren txirrindulariekin egoteko. Oien artean, fijo da Juanma Garate, kadete mailatik ezagutzen dugun korredoria eta talde honekin arreman eztua mantentzen duena. Azkenengo urte honetan egoten ginen bakoitzean esaten zigun: “Aurten nere irungo peñaren afarira etorri behar zerate”, eta guk hitza artu ta joan zen larunbatean, hilak 23an, han izan ginen Iñaki Pedrejon, Martin Etxeberria eta Migel Angel Larrañaga “representante” bezela.


juanma irun 07-1


 Ez dago esan beharrik primeran tratatu gintuela eta hainbat peñista esagutzeko aukera izan ginen: Iker lehendakaria, Eduardo, Jose Antonio Martiarena, bere iloba Iñaki, Juanmaren ama eta bezte batzuk. Danera ogeitamar bat lagun bildu ginen. Ilusio handia egin zigun, baita, Jose Mari Etxepare agurtzia hainbeste urte pasa ta gero. Juanma jubenila zenean elkarrekin joaten ginen karreretako kotxean Irunes eta Lokatzako zuzendariak eta bera zen irungo taldearen arduraduna.
 
Afaria lehenengo mailakoa prestatu ziguten eta tertulia oso atsegina eta luzea atera zen. Pasadizo mordo bat kontatu eta baita kilometro pila bat, egin zituzten Juanma eta bere lagunek mahitik mugitu gabe. Kuadrila benetan jatorra. Bukaeran argazki batzuk egin genituen eta, aurrera begira, gure arteko harremanak estutzeari buruz jardun genuen, kontuan hartuta garrantzitzuena Juanma animatzea dela zenbat eta leku gehienetan.

Txirrinduzaleen afaria 2007

Azaroan ohikoa dugun bezala, herriko txirrinduzaleok  denboraldia agurtu genuen egubakoitzean, Elorregiko Alkartasuna elkartean.


 



 


 41 lagun elkartu ginen giro ezin hobean afaltzeko eta tartean ziren Mikel Astarloza, Patxi Vila, Juanma Garate eta Lander Aperribai txirrindulari profesionalak, bizikleta utzi ondoren gaur egun kazetari lanak egiten dituen Iñigo Chaurreau eta amateur mailan ari diren Gurutz Larrea, Asier Penabad, Kepa Varela eta Unai Arantzabal, Lokatzako harrobitik irtendakoak laurak.


Felix Zubiak, Iñaki Pedrejonek eta Mikel Larrañaga Lokatzako presidenteak antolatu zuten afaria eta etorritako txirrindulari guztiek oroigarri bana eraman zuten etxera. Astarlozak, Vilak eta Garatek denboraldi bikaina egin dute eta hurrengo denboraldian garaipen batekin borobiltzeko itxaropena azaldu zuten. Lander Aperribaik (aita bergararra du, Jose Ramon) profesionaletan emandako lehen denboraldia gogorra izan dela aitortu zuen, batez ere bere buruari jarritako presioagatik. Opariaz gain, guztiek zaleon txaloak jaso zituzten afalostean. Era berean, Felix Zubiak Iñigo Larrañaga eta Asier Sanchez zoriondu zituen, joan den azaroaren 1ean Osintxun jokatutako ziklo-kros proba aurrera eramateagatik.


 


Txirrinduzaleok 1993tik egiten dugu denboraldi amaierako afaria Elorregin. Urte hartan Ramontxu Gonzalez Arrieta izan zen gonbidatu bakarra. Ordutik makina bat txirrindulari ekarri ditugu: Xabier Lazpiur, Jon Odriozola, Markel Irizar (oñatiarrek ezin izan zuten egubakoitzean etorri), Asier Guenetxea, Alvaro Gonzalez de Galdeano, Cesar Solaun, Roberto Laiseka…


 


Marino Lejarretak egiten zuen moduan Iñaki Pedrejonek eta Fernando Ezenarrok hiru itzuli handiak egin dituzte aurten: Giroa, Tourra eta Espainiako Itzulia. Pedrejonek gogoratzen duenez,  Espainiako Itzulian Laisekarekin egin zuten topo, antolatzaileek Ordino Arcalisen egin zioten omenaldian. Fermin Aramendi kazetaria han zebilen, Laiseka elkarrizketatu nahian. Eta Laisekak Aramendiri: “Egon, lehenbizi  hauekin argazkia ateratzera noa, bizi guztian animatu naute-eta”. Bergarar koadrila aski ezaguna da txirrindularien artean. Datorren urterako, Euskal Herriko lasterketak zein itzuli handiez gain, Flandeseko Itzulira joateko asmoa dute taldeko batzuek. Bitartean, atseden hartzeko ordua da orain. Txirrindulariek bezala, kilometro ugari utzi ditugu atzean.

Osintxuko lasterketaren emaitzak eta argazkiak

Hemen daukazue lasterketaren emaitzak eta hainbat argazki. Bestalde, Osintxuko Ziklokrosseko zozketaren zenbaki saritua 575 da. Boletoaren jabea gurekin kontaktuan jar dadila telefono honetara deituz: 649693302

Sailkapenak

Argazkiak:

http://www.barakaldesa.com/Fotos%20barakaldesa/Osintxu%202007/index

http://oskarmatxin.com/web/index.php?option=com_zoom&Itemid=54&catid=4

http://www.txirrindulari.net/