Etiketaren artxiboa: cid

Astebukaera bikaina Lokatzakoentzat

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Aurreko larunbat goiza primeran hasi zen Lokatzakoentzat, izan ere MikelAristi kadetea garaile suertatuzen Urdulizko(Bizkaia)  lasterketan, Gaztetxoak
trofeorako baliagarria zen proban. Modu honetan sailkapen orokorreko lider
bihurtu zen bergaratarra.

 Aipatzekoa ere Jokin Etxabek lortutako 11. postua
lasterketa osoan zehar aurreko postuetan ibili baitzen talde
lanean.
 
Larunbat arratsaldean, Irun-en Gipuzkoako Eskolarteko
txapelketak
ospatu ziren eta Alebin-neska mailan, Maria Cid Lokatzako kidea izan
genuen garaile.

 Esan beharra dago korritu dituen lasterketa guztiak irabazi
dituela eta bere mailan diferentzia nabariak markatzen dituela. Bestalde,
Infantil-mutil mailan, Urtzi Muguruza antzuolarra finalerako sailkatzea lortu
zuen lasterketa polita osatuz.
 
Irungo probarekin paralelo, Oñatin
jubenilentzako Arantzazura igoera izan genuen. Santutegian zegoen helmugan
Xabier Aranzeta
antzuolarra 3. izan zen, bere egoera fisiko ona azalduz.
Ekainean Gipuzkoako Itzulia du helburu eta badoa poliki poliki pedal kolpea
fintzen.