Hileko artxiboak: azaroa 2008

Debagoiendarrak Bikain

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:VerdanJoan den asteburuan ere, ziklo kros lasterketak ospatu dira, eta berauetan,
gureak protagonista izan dira. Hain zuzen ere, Asterrian (Bizkaian) Euskadiko
txirrindularitza federazioko Spiuk sarirako puntuagarria izan den proba ospatu
zen eta bertan, gazte mailan, Ander Altube (Ulma-Aloña Mendi) tadeko
txirrindularia izan zen garailea. Bigarrenari ia minutuko aldea ateratzea lortu
zuen, bertan izan zuten zirkuitu lokaztuan. Denboraldiko garaipen honi ezker,
Spiuk sariko sailkapeneko bigarren postura igo da, Fonara taldeko Xabier
Portillo liderrarengandik 2 puntu eskasera.
 
Domeka goizak baina, ez zuen
emaitza positibo bakarra ekarri, izan ere, Asterriako lasterketa berberean,
gizonezkoen elite mailako lasterketan Iñigo Roldan (CDR bizikletak) laugarren
postua eskuratu zuen, David Secok irabazitako lasterketan. Bederatzigarren
postuan, lasterketa berberean, Zigor Urain (CDR bizikletak) arrasatearra izan
zen.
 
Beste alde batetik, Asturiasen, Navia herrian Espainiako Koparako
puntuagarria izan den lasterketa ospatu zen. Emakume elitetan, Ione Mujika (AD
Subconjuntos)
 elgetarrak hirugarren postua eskuratu zuen Rocio Gamonalek
irabazitako lasterketan. Ala ere bigarren postua esku-eskura izan zuen, hiruko
esprint batean baina, ezin izan zuen Rosa Bravo garaitu, bai ordea, Isabel
Castro galiziarra.
 
Espainiako Koparako puntuagarria izango den hurrengo
proba, Osintxun egingo den Soraluze E.KOOP. sari nagusia izango da, eta bertan,
debagoiendarrak, goreneko postuetan ikustea espero da, estatuko txirrindulari
onenen aurka lehiatzen.

Lokatza ZE bikain hasi du ziklo kros denboraldia

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Joan den asteburuan, Sumofic – Lokatza ZEko txirrindulari gazteak, ziklo kros
denboraldiari ekin diote. Euskal Herrian lasterketak urriaren 5an hasi ziren
Muskiz herrian ospaturiko lasterketan, hala ere, Lokatzako txirrindulariak,
errepidean ibili ondoren eta merezitako atsedena izan ondoren, aste honetan hasi
dute denboralida. Gustira 7 gaztek hartu dute parte Orioko eta Zornotzan ospatu
diren lasterketetan. Kadete mailan eta ziklo krosean lehen urtea eginez, Hodei
Orobengoa
eta Mikel Aristi. Gazte mailan aldiz, Xabier Aranzeta, Ion Rivero eta
Unai Retolaza, iazko esperientzia errepikatuz, eta Unai Martinez eta Anartz
Garcia
lehen urtea belardian lehiatzeko prest.


 
Orioko lasterketan, Mikel
Aristi
eta Hodei Orobengoak bergararrak, hirugarren eta hemezortzigarren postua
lortu dute hurrenez hurren, kadete mailako lasterketan. Biak ala biek,
lasterketa bikaina burutu dute, izan ere, beraiendako lehen lasterketa izanik,
irteeran atzealdean irten behar izan dute. Hala ere, atzetik aurrera bikain egin
dute biek. Esperientziarekin gustura geratu dira biak, asko gosatu dute
lasterketarekin eta beraiendako modalitate berria izan
den lasterketarekin.
 
Gazte mailan, Xabier Aranzeta 17Anartz
Garciak
 30, Unai Retolaza 33 eta Ion Rivero 34. Aranzetak eta Riverok, ia itzuli
oso bat egin behar izan zuten korrika, arazo mekanikoak medio. Guztiek gustura
amaitu zuten lasterketa, nahiz eta arazo mekanikoak eduki, izan ere, lasterketak
sortzen duen giroa paregabea da.
 
Domekan Zornotzan ospatu den
lasterketan, kadete mailan, Mikel Aristik 8. postua lortu du, araso fisikoak
medio eta Hodei Orobengoak 21. postua bisperan eginiko esfortzutik ondo
errekuperatu direla erakutsiz.
 
Gazte mailan, Ion Riverok, atzetik
aurrerako lasterketa egin ondoren, 14. postua lortu du, lasterketa idartsu
amaituz. Unai Retolazak iztuli bat oinez egin ondoren, arazo mekanikoak medio,
erritmo ona mantentzea lortu du 32. postua lortzeko.
 
Beste alde batetik,
aipatzea, aurten ere debagoiendar ugari hari direla ziko krosean parte hartzen.
Oñatitik, Ander Altube eta Iker Mugarza, gazte mailan. Zigor urain, Iñigo Roldan
eta Felix Zugasti arrasatearrak
elite mailan. Ione Mujika elgetarra emakume
elite mailan eta aurrez aipaturiko Sumofic – Lokatza Ze taldeko
txirrindulariak.
 
Orain arte, emaitza bikainak lortu dituzte
debagoiendarrek. Pobesen Ander Altubek lasterketa irabazi zuen. Karrantzan Ione
Mujikak
berdina egin zuen. Garaipen hauez gaizn, lenhenengo hamarretan lortutako
postuak badaude. Zigor Urainek, Iñigo Roldanek, Ione Mujikak, Ander Altubek.