Hileko artxiboak: ekaina 2007

LOKATZA TOUR PORRA

Bergaran, LOKATZA Ziklismo Eskolak, TOUReko Porra antolatzen ari da 2003 urtearen geroztik.

Haserako zergatia, 2004an Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko Lehen etapa antolatzen genuela eta, nolabaiteko Txirrindulari giroa sortzea izan zen; eta nola arrakasta handia izan zuen , ondorengo urteetan ere antolatzen jarraitzea erabaki genuen.Ta aurtengoa antolatzeko garaia iritsi denez, horretan ari gara ta antolatuko dugu.

Esan behar, Zailkapenen informazio guztia, Blog honen bidez egingo dugula.

 

Porraren Arauak hauek dira:

Apostulariek; Zerrenda ofizialeko 15 txirrindulari aukeratu beharko dituzte. – Apostu bakoitzeko Gehiago aukeratzen badira; soberan daudenetatik zenbaki altuenak baliogabetuko dira

– Apostu orriak, jarraian azaltzen diren tabernetan jaso daitezke, ta igandeak 1ean, San Martzialen (Bergaran zein Antzuolan) horretarako jarriko diren mahaietan, eta larunbatak 7 egun osoan ta igandeak 8 eguerdiko ordubiak arte Bergarako kalean jarriko den PORRA TOUR mahian ere

 

– Apostu bakoitzaren prezioa 20 €uro izango da

– Bildutako diruaren %90ª saritan banatuko da

– Gainontzeko %10a , laguntza bezala LOKATZA Ziklismo Eskolarentzat  izango da

– Porra; 2007ko uztailaren 8a eguerdiko ordubiak aurretik entregatu   beharko da

– Non entregatu??

 

             Usoa taberna …………………………    943 763857

             Avenida taberna ……………………..    943 762046

             Deportivo taberna ……………………    943 760151

             Zabala Jatetxea ………………………    943 764257

             Nahikari taberna………………………  www.nahikari.com

             Altzarte Okindegia (Antzuola)……….. 943 766294

 

Bergarako kalean horretarako jarriko den mahaian (larunbatak 7 ta igandea 8)

 

Etapa bakoitzeko puntuazioa

 

1º – 31 puntu

2º – 23 puntu

3º – 17 puntu

4º – 13 puntu

5º –   9 puntu

6º –   7 puntu

 

Azken emaitzen puntuaketa honela banatuko da:

 

Mendiko Saria

 

1º – 50 puntu

2º – 30 puntu

3º – 15 puntu

 

Zailkapen orokorra

 

  – 100 puntu

     75 puntu

     65 puntu

     60 puntu

     55 puntu

     50 puntu

     45 puntu

     40 puntu

     35 puntu

10º-   30 puntu

11º-   25 puntu

12º-   20 puntu

13º-   15 puntu

14º-   10 puntu

15º-     5 puntu

 

Azken Zailkapena; Etapa bakoitzean + Zailkapen Orokorrean + Mendiko zailkapenean lortutako puntuen batuketaren kopuruak emango du.

 

Azken puntuaketan berdinketa emango balitz; etapetan 1º postu gehien lortutako apostulariaren txirrindulari zerrendak erabakiko du.

Laisterketa husten duen txirrindulariak lortutako puntuak, baliogarriak izango dira

 

Sariak, azken puntuaketan 3 gehien lortzen dituen apostularientzat izango dira, honela banatuz:

 

    Bildutakoaren % 50a

    Bildurakoaren % 25a

3º –   Bildutakoaren % 15a

Gipuzkoako Itzulia

Ekainak 29 tik uztailak 1 arte Cuencan ospatuko dira errepideko eta erlojuaren kontrako Espainiako Txapelketak. Han, Euskadiko selekzioarekin bat Lokatza Ziklismo Eskolatik pasa diren 3 txirrindulari izango dira Sub 23 kategorian. Txirrindulariak, Unai Aranzabal (Bidelan), Gurutz Larrea (Bidelan) eta Kepa Varela (Alfus) dira. Azken asteetan izan duten emaitzak argi erakusten dute zein sasoi puntuan dauden eta Euskadiko hautatzaileak ez du lan handirik eduki erabakia hartzeko.

Azken urteotan Lokatza Ziklismo eskolatik lan txukuna egiten ari den seinale hautaketa hauek; izan ere aurreko aste bukaeran Xabier Aranzeta (Sumofic) baita Euskadiko selekzioarekin izan zen Torrejon de Ardozen kadete mailan. Proba bertan behera gelditu arren, domekako Oñatiko probara heltzeko denbora
eman zion Xabierri, eskapada ona hartu ondoren helmugan bigarren sailkatuz eta mendiko saria irabaziz.

Bestalde,  hurrengo astelehenean (ekainak 25), jubenil mailako Gipuzkoako Itzuliaren azken etapa izango dugu Bergaran. Proba honen maila bikaina da, bai antolakuntza aldetik bai kirol aldetik, izan ere kanpoko talde ugari etortzen bait dira parte hartzera. Lasterketa hau, Lokatzak urtero antolatzen dituen probei gehituko zaio aurten, orain dela 6 urte bezala. 2001 urtean, Iñigo Lariz (Ciclos Iturriaga) izan genuen garaile Ibargarain, Iker Leonet-en aurretik(Bruesa) [Leonet egun Canarias-Fuerteventura talde
profesioanelan dago]. Lehen egin genuen bezala, lasterketa honetarako laguntza eskatzen dizuegu Lokatzatik astelehean antolakuntzarekin esku bat botazeko.

Euskadiko Txapelketa

Atzo bizkaian ospatu zen Euskadiko Errepideko txapelketan emaitz bikainak lortu zuten Lokatzatik pasatutako afizionatuek. 12 km-ko zirkuitu bati 12 buelta eman behar izan zizkioten txirrindulariek eta hasieratik egin zen eskapada ona. Taldetxo horretan Kepa Varela (Alfus) bergararra eta Xabier Aranguren (Baque) elgetarra sartu ziren. Xabier elite mailako 3. postua lortu zuen eta podium-era igotzea suertatu zitzaion. 4 segundugaitik podium barik gelditu zen Kepa sub-23 kategorian, Pentekosteetako lasterketa irabazi zuen Jonathan Castroviejok atzean utzi bait zuen azken kilometroan.


1. Mikel FILGUEIRA (Alfus-Tedes) 3-40-43 (Campeón sub-23)
2. Ander Odriozola (Bidelan) m.t. (Campeón elite)
3. Daniel Sesma (Caja Rural) (2º elite)
4. Jon Mariñelarena (Bidelan) (2º sub-23)
5. Xabier Aranguren (Baqué) (3º elite)
6. Jonathan Castroviejo (Seguros Bilbao) a 1’04” (3º sub-23)
7. Kepa Varela (Alfus-Tedes) a 1’08”
8. Josean Larrea (Azpiru-Ugarte) a 1’12”
9. Xabat Mandiguren (Baqué) a 1’36”
10. Jagoba Arberas (Opel-Ibaigane) m.t

Gervais oroigarria

Asteazkenean bikain ibili ziren Lokatzatik pasatutako txirrindulariak .




Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketan (Gervais oroigarria).
Aizarnazabalen ospatutako probaren sailkapen orokorrean Gurutz Larrea 3. sailkatu zen Asier Maeztu garailearekiko 47 segunduko diferentziaz. Unai Aranzabal 4. sailkatu zen eta Gurutzek baino 15 segundu gehiago behar izan zuen proba amaitzeko. 11. postua Alfus taldeko Kepa Varelak lortu zuen. 3 txirrindulari hauek, sub-23 kategorian parte hartu zuten. Gurutz 2. eta Unai 3. postuan amaitu zuten 23 urte azpiko txapelketan, lelengo postua Hasier
Olearentzat izanik.

Ea gure txirrindulariek emaitz berdinak lortzen duten Euskadiko txapelketan!


Argazkiak

GIRO D’ITALIA 2007

Aurrekoan aipatzen genuen bezala, Bergarako  zazpi lagunek jaiak aprobetxatuz, “Italiako Giroa” ezagutzeko aukera izan dugu. Sei eguneko bidaia eta, benetan, GIROAN.


 



 


 Zaragozatik atera eta egazkinez Bergamora. Han furgoneta bat alokatu eta gelditu ere ez.


 Lehenengo etapa, ostegunean, Col d‘Izoarden ikusi genuen. Hura zen aldapa eta, gure korredoreak ez ziren batere ondo pasatu. ¡Ojo! baina gure animoak irabazle bezala jaso zituen. Frantzian geunden eta, tiffosiak egon arren, nahiko leku izan genuen gure erara ibiltzeko animatzeko orduan. Jakin ezazue, carabinierik ez dutela bate antzik gendarmearekin.


 


Hurrengo egunean Oropako kronoa, Favaro herrian ikusi genuen. Zapatua zen eta han bai zegoela jendea eta tiffosi autentikoak. Tratatu gintuen primeran. Eta gure ikurrinak ikusterakoan esaten ziguten: “Ah! Baschi, no spagnolo”. Geienak ezaguten zuten Euskal Herriko egoera eta, baita, San Ferminak. Baita Markelekin , Velasco eta Aketzarekin argazki bat ateratzeko aukera izan genuen. Egun bikaina izan zen, oso eguraldi eguzkitzuarekin eta, eskatzen duen bezala, garagardo dezente edanda.


 


Hemendik Dolomitetara abiatu ginen eta erdi bidean hartuta geneukan hotela Dezenzano del Garda herrian. Hau Lago di Garda ertzean kokatuta dago eta oso leku turistikoa da. Dutxatu eta atera ginen afaltzera. Laister konturatu ginen zer nolako tokitan geunden. Prezioak lehenengo mailakoak baita neskak ere.


 


Larunbatean bidai turistikoa egin genuen Dolomitetara inguratzeko. Giroko mendi batzuk ikusi genuen eta Pordoi mendatean egonalditxo bat eginez, bertako teleferikoan igo ginen 3.000 metrotara. Eta lo egitera Villabassara (sud-tirol), Cortina d’Ampezzotik pasatuz. Hotelean etxean ba ginen bezala tratatu gintuen Monica eta bere gizona. Ze emakume alaia eta langilea!. 


 


Igandea ailegatu zen. Eguna euritsua zabaldu zen. Gure trasteak hartu, ardoa barne, eta Missurina aldera abiatu ginen. Bidea ixtita zegoen eta nahiko suerte izan genuen, ze carabinieri batek pentsatu zuen turistak ginela eta txoferrari esan zion: “zuk jendea eraman baina gero bueltatu hona furgonetarekin”. Esan beharrik ez dago txoferra ez zela bueltatu. Eta Oropan anbiente ona ba zegoen, hemen hobea. Benetako txirrindulari giroa. Jendetza izugarria, autokarabanak, bizikletak, motorrak… Tre Cime di Lavaredora igo ginen eta dagoen aldapa tremendakoa da. Eta parajea, zer esanik ez. Argazki guztiak postalak egiteko balio dute.


 


Hotelera iritsi eta, penaz, motxila gertatu behar astelehenean etxera bueltatzeko. Goiz jaiki azkenengo bisita egiteko Villabassako erdigunera (eliza ikustekoa da) eta zuzenean Bergamora egazkina hartzera.


 

Etxera etorri eta danok gauza bera egin dugu: datorren urteko ajenda hartu eta bilatu Bergarako jaiak ze egunetan diren, ia berriz Giroa parean tokatzen den. Ez du Tourreko izenak eta eragina, baina Giroko giroa apartakoa da.

Ekainean lasterketak

Txirrindulari askorentzat, ekainak, Frantziako Tourrerako prestaketa puntuan jartzeak esan nahi du. Horretarako bi proba garrantzitsu dituzte test moduan, Dauphine Libere eta Suizako Tourra. Hemen inguruan “Bicicleta Eibarresa” proba daukagu hilabete honetan (Euskal Bizikleta moduan gaur egun ezagutzen dena). Aurten, probaren ospatze data eta formatua aldatu dute (3
egunetan 4 etapa egin beharko dute). Gure herriak hilabete honetan baditu lasterketak: Pentekostetakoa (lehendakari mailakoa, aurten elekzioak direla eta astebete atzeratu da),  San Antoniokoa (kadete mailakoa) eta jubenil mailako Gipuzkoako itzuliaren azken etapa.Lasterketa ugari hurrengo hilabeteko proba garrantzitsuen atarian.


Lasterketak