Etiketaren artxiboa: txapelketa

Gipuzkoako Erlojuaren kontrako Txapelketa

Atzo ekainaren 4an,
Gervais oroitzarrea elite eta hogeita hiru urtez azpikoentzat eta  Jose Larralde oroitzarrea gazte mailakoentzat
(Gipuzkoako bakarkako erlojuaren kontrako txapelketa) ospatu zen Aizarnazabal
herrian


. Bertan izan ziren, ibarreko Xabier Aranzeta (Sumofic – Lokatza ZE)  antzuolarra eta Xabier Arnaiz (Ulma- Aloña
Mendi KE) oñatiarra gazte mailako lasterketan parte hartzen. Aranzetak
zazpigarren postua eskuratu zuen 22’ 50” ko denborarekin. Arnaizek aldiz, 22’27”ko
denborarekin podiuma gertu eduki zuen, laugarren postua lortuta. Biak pozik
agertu ziren eginiko lanarekin.

 

Irabazlea, Zestoako
Gorka Olaizola (Viveros San Anton – Zumaiako TE)  izan zen 21’24” ko denborarekin eta podiuma
osatuz, Alain Iglesias (Puertas Diproca – CC Irunes) eta Ion Urtizberea (Puertas
Diproca –  CC Irunes) txirrindulariak
izan ziren. 21’30” eta 21’54” denborarekin hurrenez hurren.

 

Aurten lehenengo aldiz
emakumeak ere hartu dute parte proba honetan. Bertan izan ziren Irene San
Sebastian (Debabarrena – Kirolgi) eta Ana Usabiaga (Tolosa FC).
Azkenik txapela
San Sebastianen aldekoa izan zen.

 

Ibilbideak 15,5km luze
zituen Aizarnazabal eta Zumaiako Korta poligonoaren artean. Ez zuen aparteko
zailtasun handirik, ala ere, helmugako azken aldapak, asko sufriarazi zituen
txirrindulariak eta batek baino gehiagok segundo politak galdu zituen bertan.

 

Gazte
mailako txirrindulariak ez dute aukerarik izaten horrelako probetan parte
hartzeko, beraz, bientzat esperientzia polita izan da eta etorkizunari begira,
oso esperientzia aberasgarria.  

 

Elite eta hogeita hiru
urtez azpiko lasterketan ere ibarreko partaidetza zegoen.  Guztietan onena, Gurutz Larrea (Bidelan)
antzuolarra bosgarren postu orokorra eta laugarren hogeita hiru urtez azpikoen
artean. Hurrengoa Unai Aranzabal (Bidelan) bergararra zortzigarren sailkapen
orokorrean eta seigarren hogeita hiru urtez azpikoen artean eta hamargarren
postu orokorra lortuta eta eite mailan podiumeneko hirugarren postua lortuta,
Kepa Varela (Cafes Baque) bergararra.

 

Lasterketan Asier
Maeztu (Bidelan) Donostiarrak nagusitasun handia erakutsi zuen 27’26”ko
denborarekin. Maeztuk Joko Olinpiarretan brontzezko domina lortuta da taldekako
jazarpenean eta atzo bosgarrenez gailendu zen Gervais  oroitzarrean. Bigarren Ion Izagirre
(Debabarrena – Kirolgi, 28’22”) geratu zen eta hogeita hiru urtez azpikoetan
txapela lortu zuen. Hirugarren Garikoitz Bravo (Azpiru – Ugarte, 28’39”) eta
laugarren Andoni Blazquez (Bidelan, 28’44”) izan ziren,  eta gainera hogeita hiru urtez azpikoen
podiuma osatu zuten. Elite mailan, Asier Maezturen ondoan, Jose Antonio Larrea
(Azpiru-Ugarte) eta aurrez aipatutako Varela bergararra izan ziren, bigarren eta
hirugarren.

 

Nagusien lasterketa 22
kilometrora luzatu zen. Hasieran Aizarnazabaletik Iraetaraino joan behar zuten
eta bertan itzulia  egin ostean
Aizarnazabalera itzuli eta jubenilek egindako ibilbidera bera egin behar izan
zuten.

 

Maila honetan ere,
lehenengoz, gazte mailan gertatu bezala, emakumeak izan ziren parte hartzen
lehenengoz, Gervais oroitzarrea ospatzen hasi zenetik. Bertan izan ziren, Maria
Gallastegi (Debabarrena-Kirolgi), Leire Olaberria (Cespa Esutrak) eta Mireia
Epelde (Bizkaia Durango) taldeko txirrindulariak. Hiruretan azkarrena, Olabarria
izan zen, abuztuan Joko Olinpiarretan, puntuaketa proban, izango den
txirrindularia 23’21” ko denborarekin. Bigarren Mireia Epelde 24’13” rekin eta
podiuma osatuz Maria Gallastegi 24’22” ko denborarekin. Emakumeek kasu honetan,
gazte mailakoek egindako ibilbide bera burutu behar izan
zuten.

 

Atzo Aizarnazabalen
txirrindularitza giro polita bizi izan zen. Bergaratik ere, bertako
txirrindulariak animatzera jende ugari hurbildu zen. Bertan,  antzuolarrak eta oñatiarrak ere ikusi
zitezkeen euren txirrindulariei animoak ematen. Gaur egun, txirrindularitza
jasaten hari den egoera dela eta, herriko txirrindulari gazteak eta
afizionatuak, zenbat zale mugitzen duten ikustea pozgarria da. Hau idazten duen
honek behintzat, arratsalde polit bat pasa zuen, giro ezin hobean. Lasterketa
profesional askok nahiko luke atzo Aizarnazabalen bizi izan zen giroa, beraien
lasterketan edukitzea

Espainiako Txapelketa

Cuencan ospatutako Espainiako txapelketan emaitz onak lortu ditu euskadiko selekzioak.



 Emakuemeetan, Jone Muxika 9. postuan lortu du (Feminas Elite mailan). Beste lasterketan, sub-23 mailan, Kepa Varela 65. postuan sartu da eta Gurutz Larreak ez du amaitzerik izan (Unai Aranzabal ez zen Cuencan egon). Txapelketa  honetatik goraipatzekoa, bero oso handia egin zuela; batez ere, sub-23’eko karreran

Euskadiko Txapelketa

Atzo bizkaian ospatu zen Euskadiko Errepideko txapelketan emaitz bikainak lortu zuten Lokatzatik pasatutako afizionatuek. 12 km-ko zirkuitu bati 12 buelta eman behar izan zizkioten txirrindulariek eta hasieratik egin zen eskapada ona. Taldetxo horretan Kepa Varela (Alfus) bergararra eta Xabier Aranguren (Baque) elgetarra sartu ziren. Xabier elite mailako 3. postua lortu zuen eta podium-era igotzea suertatu zitzaion. 4 segundugaitik podium barik gelditu zen Kepa sub-23 kategorian, Pentekosteetako lasterketa irabazi zuen Jonathan Castroviejok atzean utzi bait zuen azken kilometroan.


1. Mikel FILGUEIRA (Alfus-Tedes) 3-40-43 (Campeón sub-23)
2. Ander Odriozola (Bidelan) m.t. (Campeón elite)
3. Daniel Sesma (Caja Rural) (2º elite)
4. Jon Mariñelarena (Bidelan) (2º sub-23)
5. Xabier Aranguren (Baqué) (3º elite)
6. Jonathan Castroviejo (Seguros Bilbao) a 1’04” (3º sub-23)
7. Kepa Varela (Alfus-Tedes) a 1’08”
8. Josean Larrea (Azpiru-Ugarte) a 1’12”
9. Xabat Mandiguren (Baqué) a 1’36”
10. Jagoba Arberas (Opel-Ibaigane) m.t